Logos Multilingual Portal

Select Language

a b c d e f g h i j k l m n o p s t u v w x z

zahartzaroa da gizaki bati gerta dakizkiokeen gauzetatik ustekabekoena
Leon Trotsky
zahartzaroa luzea izatea nahi baduzu goiz hasi beharko duzu zaharra izaten
Marcus Porcius Cato
zaila da besteren emaztea ez desiratzea; jaberik ez dutenak ez dira izaten oso erakargarriak
Enzo Biagi
zaila da ezer aurreikustea, batez ere etorkizunari dagokiona
Chinese saying
zaila da gizaki batek egia esan duela sinestea, bere lekuan bazina gezurra esango zenukeela dakizunean
H.L. Mencken
zaila da inori ezer ulertaraztea, bere soldata horixe ez ulertzearen mende dagoenean
Upton Sinclair
zaindu zure pentsamenduak... zure hitz bihurtuko dira; zaindu zure hitzak... zure ekintza bihurtuko dira; zaindu zure ekintzak... zure ohitura bihurtuko dira; zaindu zure ohiturak... zure izaera bihurtuko dira; zaindu zure izaera... zure patu bihurtuko da
Frank Outlaw
zakurrari hezurra botatzea ez da karitatea; karitatea da zakurra bezain gose zarenean, hezurra berarekin partekatzea
Jack London
zalantza da inteligentziaren izenetariko bat
Jorge Luis Borges
zalantza ezatsegina da, baina ziurtasuna barregarria da
Voltaire
zalantza izpirik ere ez dago, garapen iraungarria kontzepturik toxikoenetariko bat dela
Nicholas Georgescu-Roegen
zalantzaren aurrean zuzena dena aukeratzen dugu
Karl Kraus
zalantzarik ez dago mundua amaigabea dela
Epicurus
zama estugarria daramat nire baitan: besteei eman ez dizkiedan aberastasunen zama
Rabindranath Tagore
zehaztugabetasun apur batek makina bat esplikazio eman beharraz libratuko zaitu
Clarence Edwin Ayres
zein da gizakiaren lehen betekizuna? Erantzuna oso laburra da: norbera izatea
Henrik Ibsen
zein erraza den ulergaitz idaztea
Eugenio Colorni
zekenkeria ohoragarri bakarra dago: hitzena alegia
Constancio Vigil
zenbait gizakirentzat, esperientzia itsasontzi baten txopako argia bezalakoa da: atzean utzitako bideari bakarrik egiten dio argi
Samuel Taylor Coleridge
zenbat eta ahulago izan gorputza, esfortzu handiagoa eskatzen du; zenbat eta indartsuago, hobeto obeditzen du
Jean-Jacques Rousseau
zenbat eta arrazoi gehiago izan gizon batek lotsatzeko, orduan eta errespetagarriago izango da
George Bernard Shaw
zenbat eta ezatseginago izan egia entzuteko, orduan eta baliagarriago izango da esateko
André Gide
zenbat eta gorago igotzen garen, oorduan eta txikiago gara hegan ez dakitenen begietarako
Friedrich Wilhelm Nietzsche
zenbat eta gutxiago daukagun, orduan eta gehiago ematen dugu; zentzugabea dirudi, baina hori da maitasunaren logika
Madre Teresa di Calcutta
zenbat eta gutxiago jan eta edan, zenbat eta likore gutxiago erosi, zenbat eta gutxiagotan joan antzerkira, dantzara, tabernara, zenbat eta gutxiago pentsatu, maitatu, teorizatu, abestu, pintatu, esgrima egin, etab., orduan eta gehiago aurrezten duzu, orduan eta handiagoa da ez sitsak ez erdoilak jango ez duten zure altxorra, zure kapitala. Zenbat eta gutxiago zaren, zenbat eta gutxiago kanporatzen duzun zeure bizitza, hainbat gehiago daukazu, hainbat handiagoa da zure bizitza alienatua eta areago gordetzen duzu zeure zerizana
Karl Marx
zenbat eta lege gehiago, orduan eta lapur gehiago
Lao Tse
zenbat eta ustelago den Estatua, orduan eta lege gehiago ditu
Tacitus
zenbat hizkuntza dakizun, hainbat gizaki balio duzu
Carlo V
zenbat kezka ez ote dugun ekiditen, zerbait ez, baizik eta norbait izatea erabakitzen dugunean
Coco Chanel
zenbaterainoko egia jasan dezake espiritu batek, zenbaterainoko egian ausartzen da? Ezagutzan lortutako oro, aurrerantz emandako urrats oro, adorearen ondorio da, norbere buruarekiko zorroztasunaren eta xahutasunaren ondorio
Friedrich Wilhelm Nietzsche
zentsuratzaileak ulertzen dituen satirak egoki debekaturik daude
Karl Kraus
zentzuzkoa al da "derrigorrezko hezkuntza"z mintzatzea?
Anónimo
zer alde dago bost urteko haur bizkor eta jakingura baten eta hemeretzi urteko gazte babo eta memelo baten artean? britainiar hezkuntza-sistemako hamalau urte
Bertrand Russell
zer amaituko ote da lehen, airea ala petrolioa
Anónimo
zer da bada, gizakia, planak egin ahal ditzan
Hugo von Hofmannsthal
zer da mundu erreala guztiok dugun ametsa baino...? amets komuna baino?
Miguel de Unamuno
zer da, bada, plazerra, min izugarri gozoa ez bada
Heinrich Heine
zer demontre, kazetari-erregistro profesionala! Hori harroputzen burutazioa besterik ez da, sasi-irakasleena, kazetari hutseginena, besteok euren kontu pentsatzea eragotzi nahi duen jendearena. Erregistro hori sortzeko asmoak ez dauka ez buru ez hanka eta ezmorala da, izan ere, mugak jarri nahi dizkio ez dauzkanari eta eduki behar ez dituenari: pentsamenduaren adierazpen erabat libreari
Luigi Einaudi
zer edo zer toleratzen denean, jasangarri bihurtzen da eta, denbora laburrean, normaltzat jotzen da
Israel Zangwill
zer kostatzen da liburu bat idaztea? Irakurtzea da benetan zaila
Gesualdo Bufalino
zer litzateke bizitza, arriskatzeko gauza ez bagina
Vincent Van Gogh
zerbait baldin badaukazu, ken diezazukete; ematen baduzu, ezin kenduko dizu ezein lapurrek; zurea izango da betiko
James Joyce
zerbait behar duzunaren itxura ematen baduzu, ez dizute ezertxo ere emango; dirutza egiteko, aberats-itxura erakutsi behar da
Alexander Dumas
zerbait gura duzunean, unibertso guztia hasten da konspiratzen zeure guraria egin dezazun
Paulo Coelho
zerbait txarra behar du lanak ezinbestean, bestela aberatsek dena beraientzat hartua izango zuten dagoeneko
Mario Moreno (Cantinflas)
zerbaiten alde hiltzeko prest ez dagoen gizona ez dago bizitzeko prestaturik
Martin Luther King
zereginik dudan bitartean ez dut ezer eginik izango
Caius Iulius Caesar
zeren zain dago UNESCO planeta osoa gizadiaren ondare deklaratzeko?
Anónimo
zerga-paradisuetan zergak ordaindu nahi dituztenek soilik bizi beharko lukete, hain dira txikiak leku horiek...
Anónimo
zergatik arduratu behar nintzateke etorkizuneko belaunaldiez? Nigatik ezer egin al dute, akaso?
Groucho Marx
zergatik egiten zaio ihes, orokorrean, bakardadeari? Oso gutxi direlako bere buruaren lagun
Carlo Dossi
zergatik hiltzen dugu beste inor hil duena, hiltzea gaiztakeria dela frogatzeko?
Norman Mailer
zergatik izan heriotzaren beldur? Bizitzako abenturarik ederrena da
Charles Frohman
zerk klonatzen du gehiago, genetikak ala telebistak
Anónimo
zertan ibili aspaldiko hutsak errepikatzen, horrenbeste huts berri egiteko egonda
Bertrand Russell
zertan xahutu dirurik zuhaitz genealogikoa egiten? sartu politikan eta zure arerioek egingo dizute
Anonymous
zertarako balio du bizitzeak, borrokatzeko kemenik eduki gabe?
Giuseppe Fava
zertarako erabili hitz potoloak? hain dira mamigabeak...
Oscar Wilde
zeru izartsu hori nire gainean eta lege moral hau nire baitan
Immanuel Kant
zeure burua gehiengoaren artean aurkitzen duzunean, gelditu eta gogoeta egiteko garaia da
Mark Twain
zibilizazioa beharrik gabeko beharren pilaketa amaigabea da
Mark Twain
zibilizazioa, pentsatu gabe egin ditzakegun garrantzizko eragiketen kopurua areagotuz egiten ari da aurrera
Alfred North Whitehead
zientza zehatz guztiak hurbilketaren printzipioan oinarritzen dira
Bertrand Russell
zientzia ez da guztiz doia, baina, horrek ez du erlijioa behar duzula esan nahi
Anonymous
zientzia ez zait interesgarri. Bazter uzten ditu ametsa, zoria, barrea, sentimendua eta kontraesana; eta nik horiek ederresten ditut
Luis Buñuel
zientzia ideia hilen kanposantua da
Miguel de Unamuno
zientzia, eztabaidagai izateko aukera beti eskaintzen duen hori guztia da
José Ortega y Gasset
zientziak senaren aurkikuntzak egiaztatzeko baino ez du balio
Jean Cocteau
zigarroa plazer ezin hobearen adibide ezin hobea da. Oso atsegingarria da eta ase gabe uzten gaitu. Beste ezer eska al daiteke?
Oscar Wilde
zigarroak kaltegarriak direla agerikoa izanik, nola liteke berauek saltzea baimenduta egotea?
Francesco Tavano
zigorrak bekatu egin nahi ez dutenak izutzeko balio du
Karl Kraus
zigortzeak zigorra ezartzen duena hobe bihurtzeko helburua du
Friedrich Wilhelm Nietzsche
zine dokumentalik ez duen herrialdea argazki-albumik gabeko familia bezalakoxea da
Patricio Guzmán
zineak, pinturak bezalaxe, ezin ikusizkoa erakusten du
Jean-Luc Godard
zinez nago sinestuta, zuek bezalaxe, banku-erakundeak arriskugarrigoak direla armadak baino
Thomas Jefferson
ziniko bakoitzaren barruan idealista desengainatu bat dago
George Carlin
zinikoa, lore-usaina hartzen duenean ingurura zerraldoaren bila begiratzen duena da
H.L. Mencken
zinikoa: ikusmen akastuna duelako gauzak diren bezala, eta ez behar luketen bezala, ikusten dituen pertsona zikoitza
Ambrose Bierce
zinikoak ez ditu bakarrik historiatik ikasbide garratzak ateratzen, gainera, etorkizunaz behar baino lehen desengainatuta dago
Sydney J. Harris
zirkua globalizatu dugu; baina, ogia ez
Anónimo
zirkunstantziek gizakia taxutzen dute, eta gainera, ez gizkakiek zirkunstantzia baino neurri txikiagoan
Karl Marx
ziur bazaude gertatzen den guztia ulertzen duzula, etsi-etsian nahasia zaude
Walter F. Mondale
ziurgabetasuna, inoiz erabat hostokatzen ez den bitxilorea da
Mario Vargas Llosa
ziurtasunetik abiatzen denak zalantzan amaituko du; baina, zalantzan abiatzea onartuz gero, ziurtasunera ere helduko da
Francis Bacon
zor publikoa bada bere buruaz arduratzeko bezain handia
Ronald Reagan
zoramena nagusi den garaian, zoramenak ukituko ez zaituela uste izatea zoro izateko modu bat da
Saul Bellow
zoriona aske izatean datza, alegia, ezeren irrika ez izatean
Epictetus
zoriona erdiesten da batek pentsatzen duena, batek dioena eta batek egiten duena bat datozenean
Mohandas Karamchad Gandhi
zoriona ez da nabaritzen, gogoratu egiten da
Oscar Levant
zoriona gauza miresgarria da; zenbat eta gehiago eman, orduan eta gehiago daukazu
Blaise Pascal
zoriona nor bere buruarekin ados egotea da
Luis Buñuel
zoriona ongi engainatuta egotearen ondare betiraunkorra da
Jonathan Swift
zoriona saria da; zorion-bila ibili ez denari emana
Anton Chekhov
Zoriona topatzeko, nahitaezkoa da zorion bila ez ibiltzea
Anonymous
zoriona tximeleta baten antzerakoa da: jazartzen baduzu, ezin harrapatuan ibiliko zara, baina, gelditu eta lasai egonez gero, agian zure gainean pausatuko da
Nathaniel Hawthorne
zorionak eta urte berri on
Anonymous
zorionaren sekretua tentaldietan erortzea da
Oscar Wilde
zorioneko zoritxarra da seme-alabarik ez izatea
Euripides
zorionekoa bere buruaz barre egiten dakiena, ez baitzaio zertan jostatu sekula faltako
Habib Bourguiba
zorionekoa esker onik espero ez duena, ez baitu desilusiorik izango
W.C. Bennett
zorionera heltzeko bi modu daude: bata, ergelarena egitea; bestea ergela izatea
Enrique Jardiel Poncela
zoriontasuna sasoi batean bizien ustez hilei zegokien alegiazko egoera da, gaur egun helduen ustez haurrei eta haurren ustez helduei dagokiena
Thomas Szasz
zoriontsu egin bazintuen, ez zenuen erratu
Marilyn Monroe
zoriontsu ez izatearen abantailetako bat, zoriona desiratu ahal izatean datza
Miguel de Unamuno
zoriontsu izateko behar den guztia edukitzea ez da zoriontsu izateko arrazoi
Normand Jacques
zoriontsu izateko eragozpen handia da zorion handiegia espero izatea
Bernard le Bovier de Fontenelle
zoriontsua ez da zoriak gehiago eman ez diezaiokeena, zoriak ezer ken ez diezaiokeena baizik
Francisco de Quevedo y Villegas
zoritxarrez, gaur egun, munduko eszenatokian, mendebaldarrak gara protagonista bakarrak eta ikusle bakarrak, eta gure telebisten eta egunkarien bidez gure arrazoiak bakarrik entzuten ditugu eta ez dugu geure samina beste minik sentitzen
Tiziano Terzani
zoritxarrez, laurogei urterekin ere maiteminduta egon daiteke. Nik arreta maitasunetik desbideratzeko idazten dut
Jorge Luis Borges
zoro-kaiola da mundua
Tommaso Campanella
zoroek urratzen dituzte, gerora, jakintsuek burutzen dituzten bideak
Carlo Dossi
zorotasuna giza adiurrean dago. Gugan zorotasuna eta arrazoimena elkarrekin bizi dira. Arazoa da gizarteak, bere burua zibilizatutzat edukitzeko, neurri berean onartu behar dituela zorotasuna eta arrazoimena
Franco Basaglia
zorritxarrekoa da, azken finean, gizakiak lanean ordeztuko zuen makina asmatu zuenean gosea ezagutzen hasi izana
Oscar Wilde
zortea dute agintariek, gizakiek pentsatzen ez dutelako
Adolf Hitler
zubi baten eskudelean paratu eta ibaiari zure azpitik geldiro iragaten begiratuko bazenio, bat-batean, jakin beharreko guztia zenekike
Alan Alexander Milne
zuen aburuz, Jaungoikoa katoliko al litzateke?
Georg Christoph Lichtenberg
zuen etxeetan seguru bizi zaretenok, otordurako itzulitakoan bazkaria berotuta eta aurpegi adeitsuak aurkitzen dituzuenok: pentsa ezazue gizakia ote den lokatzetan lan egiten duena, bakea ezagutzen ez duena, ogi-koskor erdi baten truke borrokatzen dena... baiezko edo ezezko baten odorioz hiltzen dena
Primo Levi
zuhurtasunez oparitu dudan hori da jabetzan dudan gehiena
Lucius Annaeus Seneca
zuhurtzia, ezgaitasunak gorteiatzen duen neskazahar aberats eta itsusi bat baino ez da
William Blake
zure begien edertasuna idatz ahal baneza
William Shakespeare
zure bertutea gozatu nahi baduzu, egin bekatu noiz edo behin
Ugo Ojetti
zure errealitatea adierazteko erabiltzen dituzun hitzek errealitatea sortzen dute
Martin Brofman
zure printzipio moralek nahigabetu egiten bazaituzte, zaude ziur okerrak direla
Robert Louis Stevenson
zurekin egin nahi dut udaberriak gereziondoekin egiten duena
Pablo Neruda
zurien arraza gizadiaren historiako minbizia da; zurien arraza bakarrik da -bere ideologiak eta asmakuntzak, alegia- edonora hedatzen dela ere, bertako zibilazio burujabeak ezabatzen dituena, planetaren oreka ekologikoa hondatzen duena eta, orain, bizitzaren izatea bera ere arriskutan jartzen ari dena
Susan Sontag
zutitu eta hitz egiteko adorea behar da; eta eseri eta isiltzeko ere adorea behar da
Winston Churchill
zuzen nagoela frogatzea, oker egon naitekeela onartzea litzateke
Pierre Caron de Beaumarchais
zuzenbidearen iturburua iraultza den uste osoa dut
Fidel Castro