hain adimentsua bazara, nola liteke zu aberastu izatea?
|
hain da labur amodioa eta hain luze ahanztura...
|
hain da zaila adimentsu izanik egiati izatea; handizale izanik ondradu izatea bezain zaila
|
hain dira legeak ugari, inork ezin ziurta urkatuko ez dutenik
|
hain dut maite Alemania, nahigo dut bi izatea
|
hain zen ederra, Pisako dorrera hurbiltzea debekatu zioten
|
hainbat gauzari errazago ematen zaio lege-itxura zilegitasun-itxura baino
|
hainbeste diru irabazteko bizkorra izateko ergela izan behar diru hori nahi izateko
|
hainbeste iritzi-zundaketa egiten diote jendeari, azkenean iritzirik gabe geratzen dira
|
haizea ez da inoiz aldekoa, nora doan ez dakienarentzat
|
halakoa du indarra ohiturak, bizitzen ere ohituta gaude
|
hamabost urte behar izan nituen idazteko talenturik ez dudala konturatzeko, baina ez dut uzterik izan, artean ospetsuegi egin bainintzen
|
hamaika apaiz daukat inguruan, euren erresuma mundu honetakoa ez dela isildu gabe esaten duten arren, eskueran duten guztia harrapatzen dutenak
|
hamaika araubide sortzen baduzu, legeari errespetu guztia galdu diozu
|
hamaika gauza botako lirateke, beste inork jaso ditzakeenaren beldurragatik ez balitz
|
hamar minutu ditugu ideia bat ametsen mundura itzuli baino lehen gauzatu ahal izateko
|
handia da ohituraren indarra
|
handitan, haur txikia izan nahi dut
|
handitasuna ez datza ohore jasotzean, merezi izatean baizik
|
harreman platonikoak izan daitezke, horixe bai! Baina senar-emazteen arten soilik
|
harrigarria da gaiztoek zer nolako arintasunez uste izaten duten guztia ongi irtengo zaiela
|
harritzea, zurtzea, ulertzen hastea da
|
harritzekoa da azti batek barre ez egitea beste bat ikustean
|
haserretzen ez dakienak ez daki ona izaten ezta ere
|
hasieran emozioa, gerora soilik elkar-ulertzea
|
hau aro izugarria, non tentel batzuk diren itsu batzuen gidari
|
hau da nire esakunea: gizaki guztiak tentelak dira
|
hau galdetu zidaten: drogak liberalizatzearen alde al zaude? eta erantzun nien: has gaitezen ogiaren liberalizaziotik; izugarrizko galarazpena dago mundu erdian
|
hau pena, ura edatea ez den bekatua; bai gozoa izango litzatekeen!
|
hauek dira nire printzipioak; gustuko ez badituzu, badauzkat beste batzuk
|
haur bat dago baserrian, gainetik doan hegazkinari begira eta leku urrun bat amesten du; hegazkinean doan bidaiariak baserria ikusi du eta bere etxearekin egin du amets
|
haurra ez da bete behar den ontzia, piztu behar den sua baizik
|
haurrak ez dira inoiz oso trebeak izan euren gurasoei entzuten, baina, beti imitatu izan dituzte
|
haurrek beren ikusteko, pentsatzeko eta sentitzeko era dute; ez dago geureez ordeztu nahi izatea baino burugabekeria handiagorik
|
haurrek dena aurkitzen dute ezer ezean; helduek ez dute ezer aurkitzen den-denean
|
haurren etorkizuna beti da gaur; bihar berandu izango da
|
haurtzaroa hiltzen denean, bere hilotzei "heldu" deitzen zaie eta orduan sartzen dira gizartean -infernuko hitzik dotoreenetako batek izendatzen duen horretan-. Horregatik gara haurren beldur, maite ditugun arren, gure gainbeheraren neurria erakusten digutelako
|
hausnar ezazu, pentsatu baino lehen
|
hautagai batentzat arriskutsua da jendeak gogoratu ahal izango lituzkeen gauzak esatea
|
hautesle: beste batzuek hautatu duten hautagai baten aldeko botoa emateko pribilegio sakratua duen pertsona
|
hauxe da demokraziaren onena: nahi duten guztiek hitz egin dezakete, baina, ez dago zertan entzun behar esaten dutena
|
hauxe da guk diogun gauza bakarra: emaiezue aukera bat bakeari
|
hedapenak konplexutasuna ekartzen du eta konplexutasunak, gainbehera
|
Hegel zuzen zegoen esaten zuenean historiatik ikasten dugula gizakiak inoiz ez duela ezer ikasten historiatik
|
hegoaldean esklabuak askatzeko borroka zati bat da iparraldean langileak askatzeko borroka berarena
|
helburua bitartekoetan dago, zuhaitza hazian legez
|
helburuak bitartekoak zuzenets ditzake; baldin eta helburua ezerk zuzenesten badu
|
heldu bat bizikletan ikusten dudan bakoitzean, gizadiaren etorkizunean konfiantza hartzen dut
|
heldua? sekula ere ez
|
helduko da eguna non animalia bat hiltzea eta gizaki bat hiltzea kana berberaz neurtuko diren
|
heldutasuna, zure buruaz lehenengo aldiz barre egiten duzun egunean lortzen duzu
|
helmuga abiatzea da
|
hemen datza nire emaztea. Utzi; dagoela etzanda! Orain atseden hartu du; eta nik ere bai
|
hemen ez da errespetatzen ezta oihaneko legea ere
|
hemen gizon libre bat bizi da; ez du zerbitzaririk
|
herentziazko gaixotasuna da bizitza
|
heresia, pentsamendu-askatasuna esateko beste modu bat besterik ez da
|
heretikoa ez da sutan erretzen dena; heretikoa da sua pizten duena
|
heriotza bizi izandako bizitza bat da; bizitza datorren heriotza bat da
|
heriotza bizitzen ordaintzen da
|
heriotza da perfekzio-egoeretako bat, hilkorrek erdietsi dezaketen bakarra, hain zuzen ere
|
heriotza da, orain arte, bizitzak asmatu duen gauzarik sendoena
|
heriotza den bitartetan, bada itxaropena ere
|
heriotza ez da bizitzan galerarik handiena; galerarik handiena da bizi garen bitartean gure barruan hiltzen doana
|
heriotza ikaragarria da, baina are ikaragarriago izan behar du sekula ere hil ahal izan gabe betiko bizirik egon beharraren kontzientziak
|
heriotza izan liteke bizitzak duen onena
|
heriotza izugarria da, baina, bizi izan gabe hil beharraren ideia jasanezina da
|
heriotza nire baitan bizi zen eta beste gorputz batean bizitzeko utzi ninduen
|
heriotza, lazeria, ezjakina... ezabatu ezinean, gizakiek pentsatu zuten, zoriontsu bizitzeko horrelakoetan ez pentsatzea dela onena
|
heriotzak, bere okerrean, beti erail izan du gizakiak baino gutxiago
|
heriotzaren lehen sintoma jaio izana da
|
heriotzari buruz pentsatzen dugunak bizitzari buruz pentsarazten digunagatik soilik du garrantzia
|
herri bat garelakoan gaude eta, egia esateko, apenas iristen gara paisaia izatera
|
herri batek bere hizkuntza defendatzeko ausardiarik ez duenean, esklabotzarako prest dago
|
herri batek uste badu ezjakina eta librea izan daitekeela, inoiz gertatu ez den eta gertatuko ez den zerbaitetan sinesten du
|
herri baten handitasuna eta aurrerapen morala animaliak tratatzen dituzten moduagatik neur daiteke
|
herri baten zoria bere gramatikaren egoeraren araberakoa izango da; ez dago bere hizkuntzaren jabe ez den nazio handirik
|
herri honen ugazabek badazaute egia: amets amerikarra deritzate, batek lo egon behar baitu sinesteko
|
herri indigenak gizadiaren erreserba morala dira
|
herri zibilizatuaren alderantzizkoa herri sortzailea da
|
herrialde bat aurkitzea eta bertan indarrez sartzea edo inbaditzea, beti izan da gauza bera
|
herrialde batzuk pobreak eta handiustekoak dira eta euren arazoak laguntzarik gabe konpondu nahi lituzkete; baina, zorionez, multinazionalek ezin dute euren aldeko neke hori guztia hartu gabe egon
|
herrialde guztietan eta garai guztietan, kleroa etsai agertu da askatasunarekiko
|
herriek beren burua hobeto ezagutuko balute, euren gorroto izaten ikasiko lukete
|
hesiek herriak txirotu besterik ez dute egiten; elkarren aurka jartzen dituzte, hizkuntza arrotz eta ulertezin batean hitz eginarazten diete bizi-espazioari buruz, premia geopolitikoei buruz, etorkinen aurkako anatemak botatzera bultzatzen dituzte, legendunak balira bezala ia, eta herri bakoitzak bere baitan ixteko erabiltzen duen krudelkeriak, lazeria eta atsekabea sortu ordez, aberastasuna eta boterea sortuko balu bezala
|
heziera ona jaso izana gaur egun izugarrizko desabantaila da; gauza askotatik kanpo uzten baitzaitu
|
heziketa da gurasoek euren akatsak seme-alabei transmititzeko duten bidea
|
heziketa, aurreiritzi-maila handiagoa gureganatzen laguntzen digun metodoa dugu
|
heziketa, gehienbat, desikasi dugunak osatzen du
|
heziketaren bitartez erabakitzen dugu gure seme-alabak behar adina maite ote ditugun gure mundutik ez kanporatzeko beren zorira utzita, edota haien eskuetatik aukera ez kentzeko beren kabuz egin dezaten zer edo zer, guk imajinatzen ez dugun zer edo zer; maite ote ditugun haiek garaiz prestatzeko behar adina, mundu komun bat berritzeko zeregina bete dezaten
|
hezitzailearen lehen helburua autodidaktak prestatzea da
|
hezkuntza miresgarria da, baina, noizean behin gogora ekarri behar dugu ezagutzea merezi duen ezer irakasterik ez dagoela
|
hezkuntza pixkanaka gure ezjakinaz jabetzea da
|
hezkuntzaren helburua hauxe da: adimen hutsa adimen zabal batekin ordezkatzea
|
hezkuntzaren printzipioa erakusbidea da
|
higuingarria da, zerbait jakinda, ezagutza hori besterenganatzeko ezer egiten ez duten horien espirituaren zekenkeria
|
hil ala biziko arazoetan, garrantzia estiloak du, ez zintzotasunak
|
hilak biziak baino gehiago dira eta kopurua handitzen ari da; biziak urri dira
|
hildakoek bakarrik dute barkatzeko eskubidea; eta biziek ez dute ahazteko eskubiderik
|
hildakoek bakarrik ikusten dute gerraren amaiera
|
hildakoen kopuruari begiratuta, arma-fabrikatzaileak onegintzako erakundeak dira zigarro-fabrikatzaileen aldean
|
hilerria josita dago munduak galdu ezin zituen gizon handiez
|
hilezkor da unean unea onartzen duena
|
hiltzea da jendeak gordetzen duen ohitura bat
|
hiltzea ez da ezer; izugarriagoa da ez bizitzea
|
hiltzen den hizkuntza bakoitzeko gizakiaren imajina bat ezabatzen da
|
hiltzen garenean kontua ez da elkarri komunikatu ezin izatea gainerakoek guri ulertu ezin izatea baizik
|
hipokrisia bizioak bertuteari egiten dion gorazarrea da
|
hiri bat ez da maitatzen zazpi leku miragarri dituelako edo zazpiehun dituelako, gure beharrei erantzuten dien moduagatik baizik
|
hiri guztiak, baita txikiak ere, zatituta daude bitan: pobreen zatia eta aberatsen zatia dute; eta gerran dihardute elkarrekin
|
hirigintza da kapitalismoak natur eta giza ingurumena bereganatzea; eta, bereganatze horretan, nola ez dominazio absolutu gisa garatu denez, espazio guztia haren dekoratutzat berregin ahal eta behar du orain
|
hiritarren ezaxolakeriak, koldarkeriak eta oportunismoak demokrazia birrintzen dute, jauntxoek eta diktadoreek baino areago
|
Hiru mila urte bizi behar bazenu, edo hiru aldiz hamar mila, gogoan izan inork ez duela galtzen bizi duena beste bizitzarik, eta ez duela bizitzen galtzen duen bizitza baizik. Ondorioz, luzeenak eta laburrenak bat egiten dute une berean. Oraina guztiona da, eta iragana betiko joaten da. Hartara, ez iragana ez etorkizuna ezin litezke gal, ez dauzkagunez. Nola ken liezazkiguke inork?
|
hirugarren milurteko gizonak izango ditu Bushen kultura, Berlusconiren ondradutasuna eta Putinen onberatasuna
|
hirurogeita hamar urtetik gorako gizonak miresten ditut; bizitza osorako maitasuna eskaintzen diete beti emakumeei
|
historia atsegin izango da nirekin, neuk idazteko asmoa baitut
|
historia oro da historia garaikide
|
historia: kontakizun ia beti faltsua, gobernatzaile ia beti maltzurrek edo militar ia beti ergelek eragindako gertakari ia beti hutsalei buruzkoa
|
historiak irakasten digu gizaki eta herriek beste aukera guztiak agortu dituztenean bakarrik jokatzen dutela zentzuz
|
historiak irakasten digu jendeak basakeria idoro duenean mobilizatzen dela hura menderatzeko
|
historiako beste ezein unetan baino larrikiago, gizadia bidegurutze baten aurrean dago: bide batek etsipenera eta erabateko ezkortasunera darama; besteak, berriz, erabat desagertzera. Ongi aukeratzen jakiteko erregua egin dezagun
|
historialariek agirien bidez diote gezurra; nobelagileek asmamenaren bidez
|
hitz bakoitzak bere gogoa karriatzen du
|
hitz bat definitzea tximeleta hegan dabilela harrapatzea bezala da
|
hitz baten esanahia adierazteko beste hitz batzuk erabili behar dira eta, horien esanahia, berriz, beste hitz batzuez; eta, horrela, amairik gabe. Komunikazioa irudipen bat da
|
hitz berberek, aho ezberdinek esanda, esanahi ezberdina hartzen dute; are esanahi antitetikoak
|
hitz egitea itzultzea da, entzutea itzultzea da, irakurtzea itzultzea da, idaztea itzultzea da, pentsatzea itzultzea da; pertsona guztiek itzultzen dute, itzultzaile batzuek ezik
|
hitz guztiak dira aizunak; baina, hitzik gabe, zer dugu?
|
hitz guztiak izan ziren, noizbait ere, neologismo
|
hitz urriko gizonak dira onenak
|
hitza darienek ez dute deus esaten
|
hitza jan izanak ez dit inoiz indigestiorik sorrarazi
|
hitza soinua besterik ez da, eta liburuak papera besterik ez
|
hitzak dira daukagun guztia
|
hitzak eta bihotza ez datoz bat beti
|
hitzak ez dituzte akademikoek egiten akademiatan, jendeak kalean baizik. Hiztegigileek atzematen dituzte, ia beti beranduegi, eta ordena alfabetikoan baltsamatzen dituzte; eta sarritan, asmatu zituztenek pentsatu zuten esanahia galdu dutenean
|
hitzak garrantzitsuak dira, gutxi badira
|
hitzak txanponen modukoak dira; batek askoren balioa izaten du eta askok ez dute baten balioa izaten
|
hitzaren erdiak mintzo denarenak dira eta entzuten duenarenak beste erdiak
|
hitzaurrea liburuaren zatirik garratzitsuena da; kritikariek ere irakurri ohi dituzte
|
hitzek daukate entzuten dituenak ematen dien balioa
|
hitzekin ez fidatzea baino askoz ere kaltegarriagoa da hitzekin gehiegi fidatzea
|
hitzen zentzua leheneratu behar genuke, hori baita, azken finean, idazle baten funtsezko eginkizuna, hiztegia garbitzen laguntzea
|
hitzik ederrenak ez dira 'maite zaitut', baizik eta 'onbera da'
|
hitzik zaharren eta laburrenek -bai eta ez- arretarik handiena eskatzen dute
|
hizketan ikastea itzultzen ikastea da
|
hizkuntz aberastasunik ezak ahul egiten gaitu eta besteren ideien morroi bihur gaitzake
|
hizkuntza bat indartsu egiten duena ez da atzerrikoa baztertzeko ahalmena, bereganatzeko gaitasuna baizik
|
hizkuntza baten jabe izan liteke dirurik, ondasunik, botererik eta ezkontiderik gabe; baina ezin da dirurik, ondasunik, botererik edo ezkontiderik eduki hizkuntza baten jabe izan gabe
|
hizkuntza batura da eta hiztun bakoitzak zatitxo bat besterik ez dauka
|
hizkuntza bizitza baino askoz aldaberagoa da
|
hizkuntza da zenbat eta gehiago erabili orduan eta zorrotzago egoten den ebakitzeko tresna bakarra
|
hizkuntza desberdinak hitz eginez hobeto ulertzen diogu elkarri
|
hizkuntza erabat logikoa eta ergelkeria bakar bat ere ez lukeena, bizirik gabea eta zailegia izango litzateke
|
hizkuntza ez da pentsamenduaren bilgarria, pentsamendua bera baizik
|
hizkuntza ezberdinak existitzea gizadiaren misteriorik handienetarikoa da
|
hizkuntza natural bat komunitate baten esperientzia, jakintza eta sinesmenak biltzen direneko artxiboa da
|
hizkuntza usteltzen denean, jendeak sentitzen duenarekiko fedea galtzen du eta horrek biolentziarako bideak zabaltzen ditu
|
hizkuntza zeinu bat da, gure giza izaeraren zeinu nagusia hain zuzen ere
|
hizkuntza, gudarostea eta itsas-armada eduki ditzakeen dialektoa da
|
hizkuntza, pentsamena bere formarik sinpleenera bihurtzea baino ez da
|
hizkuntzak, erlijioak bezalaxe, heresietatik bizi dira
|
hizkuntzaren aurka borrokatu behar da, ez ditzan inposa bere formulak eta klitxeak, esaera topikoak... idazle txarra hain ongi ezaugarritzen duen hori guztia
|
hiztegi bat unibertso osoa da, alfabetoaren arabera ordenatuta
|
hiztegi onak ispiluak bezalakoak dira: ondo erabiltzen jakinez gero, lehendik ere susmatzen zenuena aurki dezakezu bertan
|
hiztegia munduan dagoen gauzarik demokratikoena da: komunean dugun ondasun bakarra da
|
hiztegiak etengabe zuzendu behar dira, mapak bezalaxe
|
hiztegiekin eta erlojuekin berdin gertatzen da; okerrena ezer baino hobe da eta hoberenaz ere ezin fida gaitezke
|
hobe da alferrikako gauzak jakitea, ezer ez jakitea baino
|
hobe da baikor izan eta oker egotea, ezkor izan eta zuzen egotea baino
|
hobe da egin eta damu hartzea, ez eginagatik damutzea baino
|
hobe da egunei bizitasuna gehitzea, bizitzari egunak gehitzea baino
|
hobe da legerik ez edukitzea, dauzkagunak egunero urratzea baino
|
hobe da maitasunean dohakabe izatea, ezkon-bizitzan baino; zortedun batzuek bietan izaten dute arrakasta
|
hobe da zalantzan borrokatzea, errakuntzan moldatzea baino
|
hobe da, bai, herrialde honetako jendeak gure banku- eta diru-sistema ez ulertzea; ulertuko balu, biharko egunsentia baino lehen iraultza piztuko litzatekeela uste dut
|
hobekien dakizkigun gauzak sekula ikasi ez ditugunak dira
|
hobekien gordetako sekretuak jende guztiak imajinatzen dituenak dira
|
hobeto baliatzen da denboraz aldamenekoak zer egin, esan edo pentsatzen duen begira egon ordez, bere ekintzak egoki eta zuzen betetzen saiatzen dena
|
hogeigarren mendeari guztia barka dakioke, baita bi mundu-gerrak eta ondorengoak ere, edota moda-desfileak eta bat formulako lasterketak, baina ez telebistaren mesedetan zinematografoari uko egin izanaren bekatua
|
Hollywood leku bat da, non milaka dolar ordaintzen dizuten musu baten truke eta erreal bikoa zure animarengatik
|
honela egia bakun eta bikoitza topatzen dugu: lehenik, hizkuntza bera hitz egiten duen herrien erkidegoa gara eta, bigarren, hitz egitea gizaki izateko modu bat da
|
honen gutun luzea idatzi badut, laburragoa egiteko astirik izan ez dudalako izan da
|
horra hor kalte guztia! hitzetan! guztiok daramagu barnean gauza-anabasa bat, bakoitzak berea; nola liteke elkarri ulertzea, jauna, nik esaten ditudan hitzei eransten badiet nire gauzak ulertzeko moduaren zentzua eta balioa, eta entzuten dituenak, berriz, nahitaez ulertzen baditu beretzat duten zentzuaren eta balioaren arabera, bere barneko anabasaren ikusmoldetik? Elkarri ulertzeko gauza garela uste dugu, baina, ez diogu elkarri inoiz ezer ulertzen!
|
horrenbeste sufritu izanaren ordaina, gero zakurren moduan hiltzea da
|
hurbilago dabil multinazionala erakunde totalitarioa izatetik, gizakiak asmatutako beste edozein erakunde baino
|
hutsegitea da gobernuaren laguntza behar duen gauza bakarra: egia laguntzarik gabe sostengatzen da
|
hutsegitea da norbere nortasuna inork ulertzen ez duela uste izatea; jende gehienak oso ondo ezagutzen ditu baita bere akatsak ere, gertatzen dena da, apeta hartzen dutela eta akats horiei mundu guztiak bezala deitu ordez, bestela deitzen dietela
|