gailurtzat hartzen duzuna maila bat besterik ez da
|
gaisoari bizia salbatzeko organoak eman badaitezke, goseak hiltzen dagoenari bizia salbatzeko ezin al dira proteinak eman?
|
gaitasunik eza hitz gehiegi erabiltzen jartzen da agerian
|
gaixotasunen ikerkuntza hain dago aurreratuta, non benetan zaila baita erabat onik dagoen inor aurkitzea
|
gaixotzen garenean konturatzen gara ez garela bakarrik bizi, baizik eta kateaturik, izugarri urrun daukagun, ulertzen ez gaituen eta ezer adierazi ezin diogun mundu ezberdin bateko izaki bati: gure gorputzari
|
gaizki egindako itzulpena itzulpen ere ez da
|
gaizki-ulertua da gizakion artean komunikatzeko erarik ohikoena
|
gaizkia gailen dadin, onek ezer ez egitea baino ez da behar
|
gaizkia punitzen ez duenak, gaizkia egiteko agintzen du
|
gaiztoak gaizto dira zintzoak ere badiren heinean; akabatu zintzo guztiak eta gaiztoak ere desagertuko dira pixkanaka
|
galde egiozu zeure buruari zorioneko ote zaren, eta zorigaiztoko izango zara
|
galdu dudana bakarrik dut betiko nire
|
galtzen dakiena garaile
|
galtzen den borroka bakarra, bertan behera uzten dena da
|
garai arriskugarrian bizi gara: gizakiok natura menderatzen ari dira, beren burua menderatzen ikasi baino lehen
|
garai bat amaitutzat eman daiteke garai horretako ilusio nagusiak itzali direnean
|
garai eta unerik latzenean ere denborak aurrera egiten du
|
garai guztietan, elizgizon deituriko hipokritek koroak jarri izan dituzte errege deituriko lapurren buruetan
|
garaikideok edukirik gabeko fantasiatzat dituzten eta gerora guztiz natural gertatzen diren ideien multzoari dagokio herri desberdinen artean hizkuntza komun bat sartzearena
|
garailea bere harrapakinaren mendeko da
|
garaileari ez zaio galdetzen, gerora, egia esaten aritu ote zen; gerra bat prestatu eta pizten denean, garrantzia ez du arrazoiak, garaipenak baizik
|
garaileek bakarrik erabakitzen dute gerrako krimenak zeintzuk izan diren
|
garaitzeko artea porrotetan ikasten da
|
garajera joateak auto bihurtzen ez gaituen bezalaxe, elizara joateak ez gaitu kristau egiten
|
garapen bidean diren herrialdeen hazkundea desmilitarizazioaren baitan dago
|
garapen iraunkorra infernurako bidea bezalakoxea da: asmo onez zolatua
|
garapena bidaiariak baino naufragoak ugariago dituen bidaia da
|
garapena izar hilak bezalakoa da: bere arrastoa ikusten dugu, nahiz eta aspaldi eta betiko desagertu zen
|
garatu izan dira sendabideak gaisotasun ezezagunetarako ere
|
garena aldatzeko egiten duguna gara
|
garrantzia duena ez da gauza handiak egitea, maitasun handiz egitea baizik
|
garrantzizko gauza bakarra, hemen izango ez garenean, utzi ditugun maitasun-aztarnak izango dira
|
gartzelarik ez balego, guztiok katez lotuta gaudela genekike
|
garunetik sortzen dira, garunetik bakarrik, plazerrak, pozak, barreak eta ateraldiak; baita mina eta samintasuna ere
|
gasa errukiorragoa da arma gisa lehergai handiak baino; eta arerioa erabaki bat hartzera behartzen du giza bizitza gutxiago galduta beste ezein gerra-bitartekorekin baino
|
gaur egun alkohola, tabakoa eta TBa salbu, droga gehienak debekaturik daude, baina gure seme-alabek aise lor ditzakete eskoletan
|
gaur egun ezmoraltzat daukagun guztia, nonbait eta noizbait moraltzat hartu zuten; nork ziurta dezake ez zaiola berriro izena aldatuko?
|
gaur egungo alderdi politikoak botere- eta elkarbabeskeria-makinak dira, batik bat
|
gaur egungo kixoteak ez dira haize-erroten kontra borrokatzen, euren alde baizik
|
gauza bakarra da munduan jendeak bati buruz jardutea baino: inork ere ez jardutea bati buruz
|
gauza bakarra dago munduan engainagarri ez dena: itxura
|
gauza bakarrak kitzikatzen ditu animaliak plazerrak baino areago; minak, alegia
|
gauza bat da oroimena eta bestea oroitzea
|
gauza berak desiratu eta gauza berak ez desiratzea, horretan datza benetako adiskidantza
|
gauza eginezinak errazagoak dira egingarriak baino
|
gauza gutxi dira talde politikoek boterera eraman zituzten ideiei dieten atxikimendua bezain aldagaitzak
|
gauza gutxi gertatu ohi da behar zukeenean, eta gainerakoak ez dira inoiz gertatzen; historialari saiatuek zuzentzen dituzte akats horiek
|
gauza handiak lortu dituzten guztiok ameslari handiak ziren
|
gauza izan behar dugu aurkako iritzia argudioen bidez gainditzeko edo, bestela, adierazten utzi behar diogu; ezinezkoa da iritzi bat indarren bidez gainditzea, horrek adimenaren garapen librea eragozten baitu
|
gauza izugarri onak egin daitezke meritua nork bere buruari eman nahi ez dionean
|
gauza jakin batzuengatik burua galtzen ez duenak, galtzeko bururik ere ez dauka
|
gauza seguru guztien artean, ziurrena zalantza da
|
gauza ugarik batzen gaitu amerikarrekin, hizkuntza izan ezik
|
gauzak aldatzea nahi badugu, bankuak mende hartu eta telebistak leherrarazi egin behar ditugu; ez dago iraultzarako beste biderik
|
gauzak ez ditugu ikusten diren bezala, baizik eta garen bezala
|
gauzak okerreko bidetik doazenean, ez joan gauzekin batera
|
gaztaroa guztiok gainditzen dugun gaixotasuna da
|
gazte izanda iraultzaile ez izatea kontraesan biologikoa ere bada
|
gazte nintzela, guztia gogora nezakeen; gertatu izan ala ez
|
gazteak ahal duena ez daki eta zaharrak dakiena ezin du
|
gazteek euren etorkizunean jartzen dute ilusioa; zaharrek, berriz, euren iraganean
|
gazteek ez dute erretolikarik behar; zintzotasun-, koherentzia- eta altruismo-etsenpluak behar dituzte
|
gazteek mafia ahalguztidun eta misteriotsuaren kontrako jarrera argi eta garbia hartzen badute, amesgaiztoa bailitzan deuseztatuko da
|
gazteek sekula betetzen ez diren asmoak dituzte; zaharrek sekula bete ez zenaren oroitzapenak dituzte
|
gaztelania Ameriketako indiar guztiek dakiten hizkuntza da
|
gaztelania ez da benetako kultur hizkuntza izango zientzia gaztelaniaz idazten ez den bitartean
|
gaztelaniaz mintzo naiz Jainkoarekin, italieraz emakumeekin, frantsesez gizonekin eta alemanieraz nire zakurrarekin
|
gaztetan esan ohi zidaten edonor hel daitekeela Estatu Batuetako presidente izatera. Egia dela sinesten hasita nago
|
gehiago da alkoholari atera diodana, alkoholak niri ateratakoa baino
|
gehiegi dakienari zail egiten zaio gezurra ez esatea
|
gehiegizko informazioak ezjakitea hedatzen du, ezabatu egingo duelakoan; erraztasun haragikoiak, aitzitik, sexua narriatu du
|
gehien bereganatzen duenak besteen arabera hartzen du. Ez da handiagoa edo hobea; erantzun behar handiagoa du. Zerbitzu handiagoa egin behar du, zerbitzatzeko bizi
|
gehien izutzen nauena memoriaren negua da
|
gerra atsegingarria da ezagutzen ez dutenentzat
|
gerra da bakea odola isurarazten bilatzea; bakea da borrokan odolik isurarazi gabe jarraitzea
|
gerra da gaur egungo terrorismo-motarik hedatuena
|
gerra da Jainkoak erabiltzen duen sistema iparramerikarrei goegrafia irakasteko
|
gerra elkar ezagutzen ez duten gizakien arteko sarraskia da, eta ezagutu bai baina elkar sarraskitzen ez duten gizakien mesedetan, gainera
|
gerra ezin da leundu, deuseztu bakarrik egin daiteke
|
gerra garaian, egia hain da preziatua, non gezur-hesi batez babestu behar baita
|
gerra herriek behar bezain sarri gogoratzen ez duten historiaren ikasbidea da
|
gerra nahi dute, baina, ez ditugu bakean utziko
|
gerra orotan, egia izatenda lehen biktima
|
gerra txartzat hartzen den bitartean, liluragarri izaten jarraituko du; trauskiltzat jotzen denean galduko du onarpena
|
gerra-presoa, zu hiltzeko ahaleginean huts egin eta gero, bera ez hiltzeko eskatzen dizun gizona da
|
gerrak duen gauzarik miragarriena da asasinoburu bakoitzak bere banderak bedeinkarazi eta Jainkoaren izena jaiera handiz aipatzen duela, hurkoak sarraskitzera abiatu aurretik
|
gerrak gizakien adimenetan sortzen direnez, gizakien adimenetan eraiki behar dira bakearen bastioiak
|
gezurra bizitza jasan ahal izateko ezinbesteko gauzetako bat da
|
gezurrik borobilenak hauteskundeak baino lehen, gerra garaian eta ehizean ibili ondoren botatzen dira
|
gezurtapena bi aldiz ematen den albistea da
|
gezurtiak gogoan izan behar luke, sines diezaioten, behar diren gezurrak bakarrik esan behar lituzkeela
|
giza espeziearen eboluzioa ez da etxabereen antzera hamar mila urtean burutuko, baizik eta, basabereak legez, milioi bat urtean; izan ere, gizakia basapiztia baita eta izango da beti
|
giza izaera: gidatzen ari garenean oinezkoa eta oinez goazenean gidaria madarikatzea eragiten diguna
|
giza memoria tresna zoragarri baina iruzurtia da
|
giza munduak balioa galtzen du gauzen munduaren balioa handitzen den hein berean
|
gizadia den bezalakoa da; gauza ez da aldaraztea, ezagutzea baizik
|
gizadia ez da errealitate gehiegi jasateko gauza
|
gizadiak akabua eman behar dio gerrari, bestela gerrak emango dio akabua gizadiari
|
gizadiaren aurkako krimena da nekazaritzako zoru emankorrak bioerregai bilakatu eta erre egingo diren elikagaiak ekoizteko erabiltzea
|
gizadiaren historia, salbazioa eta galbidea tartean direla, lausoa da; gure zoriaren jabe ote garen ere ez dakigu
|
gizaki bakoitzaren memoria bere literatura pribatua da
|
gizaki bat aberatsa da, bazter utz ditzakeen gauzen arabera
|
gizaki batek, edozein gizakik, bandera batek baino, edozein banderak baino gehiago balio du
|
gizaki batek, ohean lo zerraldo dagoela, zerbait amesten duenean, zer da gehien existitzen dena, bera, amets egiten duen kontzienzia gisa ala bere ametsa?
|
gizaki baten benetako balioa bere buruaz aske geratzea lortzeko ahalmenak ezartzen du
|
gizaki baten benetako handiatsunaren froga nagusia bere buruaren berezko txikitasuna hautematean datza
|
gizaki baten eginkizunik jasoena animaliak krudelkeriatik babestea da
|
gizaki batzuek salbu, animalia guztiek dute arima
|
gizaki gehienek ez dute igeri egin nahi izaten, igerian ikasi aurretik
|
gizaki guztiek antzezten dute; antzezle batzuek ezik
|
gizaki jantzia, ezer egiteko ez eta ikasten denborapasa aritzen dena da
|
gizaki ona zarelako munduak ongi tratatuko zaituela uste izatea, barazkijalea zarelako zezena oldartuko ez zaizula pentsatzea bezalaxe da
|
gizaki oro bakar-bakarrik dago lurraren bihotzean, eguzki-izpi batek zeharkatzen duela; halako batean gaua heltzen delarik
|
gizaki orok du bizitzan egiteko bat, eta ez da inoiz izaten aukeratu nahi izango zukeena
|
gizakia animalia arrazoiduna da, arrazoiak agindutakoa jarraituz jokatzea eskatzen zaionean beti bere onetik ateratzen dena
|
gizakia bere kidekoak gorroto dituen animalia gizartekoia da
|
gizakia beti dago ideia batengatik hiltzeko prest, beti ere ideia hori argi ez badauka
|
gizakia da berez dena izateari uko egiten dion izaki bakarra
|
gizakia da dabilen lurra
|
gizakia egokitzeko ahalmen ikaragarria duen animalia da
|
gizakia erabat baldintzatzen du lan-antolakuntzaren portaera produktiboak; eta, lanetik kanpo ere, larruazal eta buru berbera ditu
|
gizakia eskasiara ohitu denetik da aberatsa
|
gizakia ezjakin iristen da bere bizitzaren adin bakoitzeko atalasera
|
gizakia zorigaiztoko da zoriontsu dela ez dakienean. Ez dago beste arrazoirik. Hortxe gakoa: konturatzen dena, berehalakoan izango da zoriuntsu
|
gizakiak bere hurkoa zapaltzea ezinezkoa izan dadin nahi al duzu? Ziurta ezazu ezeinek ere ez duela botererik izango
|
gizakiak bere pentsamenduak disimulatzeko soilik erabiltzen du hitza
|
gizakiak beti dira egiazaleak; egiazaletasun mota aldatzen dute, hori da dena
|
gizakiak dira lotsaz gorritzen diren, edo gorritu behar liratekeen, animalia bakarrak
|
gizakiak diren bitartean bizioak ere izango dira
|
gizakiak euren tresnen tresna bilakatu dira
|
gizakiak ez daki gainontzeko animaliek baino gehiago; gutxiago daki. Eurek jakin behar dutena dakite. Guk ez
|
gizakiak ez dira hitzetatik bakarrik bizi, nahiz eta batzuetan hitzak jan behar izaten dituzten
|
gizakiak ez dira lotsatzen gauza lizunak pentsatzeaz, baina lotsatu egiten dira halako pentsamenduak egotz diezaizkieketela pentsatuta
|
gizakiak ez dira patuaren gatibu, euren iritzien mendeko baizik
|
gizakiak ezin egin dezake gerra bat besterik: bere desagerpenaren aurkakoa
|
gizakiak ezjakin jaiotzen dira, ez ergel; ergelkeria heziketaren ondorioa da
|
gizakiak heroi izatera heltzen dira, beste ezer izan ezin dutenean
|
gizakiak hiru multzotan bana daitezke: nekeak leher egindakoak, asperduriak jota daudenak eta kezkak bizitzen uzten ez dienak
|
gizakiak jadanik hotzik, goserik edo beldurrik ez duenean, kontentagaitz dago
|
gizakiak mila arrosa hazi eta gero, ez du bila dabilena haietan aurkitzen; baina arrosa bakar batean aurki lezake
|
gizakiak txarkeria sortzen du, erleak eztia sortzen duen legez
|
gizakiak, gai handietan, komeni zaien bezala agertzen dira; gauza txikietan agertzen dira berez diren bezala
|
gizakiaren % 80, gutxi gorabehera, ura da; beraz, ez da harritzekoa kutsatuta egotea
|
gizakiaren alderdirik sakonena larruazala da
|
gizakiaren benetako eginkizuna bizitzea da, ez existitzea; ez ditut nire egunak bizitza luzatzeko ahaleginean alferrik galduko; nire denbora aprobetxatu egingo dut
|
gizakiarentzat, desio duena gerta dakion ez da hoberena
|
gizakiari bizitzan nahi duena lortzea eragozten dion gauza bakarra, sarritan, probatzeko borondatea da, lor dezakeela sinesteko indarra
|
gizakiei hiltzen irakatsiko dienak, bizitzen irakatsiko die
|
gizakiek bi jokamolde bakarrik dute: arduragabetasuna eta izua
|
gizakiek egindako gaizkiak euren heriotzatik haratago irauten du; egindako ongia, berriz, beren hezurren ondoan ehorzten da
|
gizakiek elkarri ez entzuteko egiten dute oihu
|
gizakiek erreflexu geldoak dituzte; belaunaldi batzuk behar izaten dituzte ulertzen hasteko
|
gizakiek ez dute lagun hurkoa estimu handitan, euren burua ere estimu txikitan dutelako
|
gizakiek gaizkia gogorik beroenaz eta bizienaz egiten dutenean, zioa konbikzio erlijiosoa izan ohi da
|
gizakiek harresi gehiegi eraikitzen dute, eta ez behar adina zubi
|
gizakiek historiatik ezer gutxi ikasten dutela, horixe da historiaren irakaspenik handiena
|
gizakiek naturan duten posizioari buruzko iritzi guztiz okerra dute eta oker horrek ez du konponbiderik
|
gizakiek sentimenduak eta jokabideak euren interesak aldatzen diren hein berean aldatzen dituzte
|
gizakiek Zesarrak eta Napoleonak jauresten dituzten bitartean, Zesarrak eta Napoleonak hutsik egin gabe sortuko dira gizakiak zorigaiztoko bihurtzeko
|
gizakien deliturik okerrena jaio izatea da
|
gizakiengan ez zaio bizioari beldur esklabu bihurtzen dituelako; bertuteari bai, ordea, jaun bihurtzen dituelako
|
gizakiok benetan eraginkorra den arma bakarra dugu: barrea
|
gizakiok eragozpen gutxiago dute maitagarria iraintzeko beldugarria baino
|
gizakiok hitz jakin batzuk erabiltzeak dituen arriskuak ongi ulertuko balituzte, liburudendetako erakusleihoetan, hiztegiek xingola gorri bat eta esaldi hau izango lukete: 'Leherkorra, kontuz erabili'
|
gizakion irudimena errealitatearen aldean izugarri eskasa da
|
gizarte baten zibilizatze-maila bere espetxeetan sartuta neur daiteke
|
gizarte estatubatuarraren antolaketa, erdi-monopolio nabarmenki eroskeriazaleen eta hautesleria nabarmenki ezjakin eta hedabide nabarmenki iruzurrezko batzuek engainatuaren sistema elkargurutzatua da
|
gizarte-bizitzarako sendagai gisa, hiri handiak gomendatuko nituzke; gaur egun geratzen zaizkigun basamortu bakarrak baitira
|
gizarte-eskalaren bi muturretan bakarrik antzematen dira erregeak
|
gizartea permisiboa da ezer kostatzen ez diren gauzetan
|
gizarteak iraungo badu, gezur gozoen oinarriaren gainean bakarrik iraungo du eta, inolaz ere, inork benetan pentsatzen duena zehatz mehatz esango ez duenaren baldintzapean
|
gizarteak oso uste onean dauka gizaki normala; haurrak galtzeko eta absurduan erortzeko hezten ditu eta, horrela, normal bihurtu. Gizaki normalek ehun bat milioi gizaki erahil dituzte azken berrogeita hamar urteotan
|
gizartearen zazpi bekatu: printzipiorik gabeko politika, lanik gabeko aberastasuna, kontzientziarik gabeko plazera, adiurrerik gabeko ezagutza, moraltasunik gabeko merkataritza, gizatasunik gabeko zientzia eta nekerik gabeko gurtza
|
gizateria nahigabeturik daukaten izurrite guztietan okerrena tirania elizkoia da
|
gizateriak ezin jasan du pentsatzea mundua halabeharrez, huts baten ondorioz, lau atomo zorok autopista busti batean talka egin zutelako soilik sortu zela; beraz, konspirazio kosmiko bat aurkitu behar da, Jainkoa, aingeruak edo deabruak
|
gizateriak nora zihoan ez zekielako aurkitu zuen, hain zuzen ere, bidea
|
gizateriaren arazoa da ergelak guzti-guztiaz ziur daudela eta adimentsuak, berriz, zalantzaz beterik
|
gizon askorentzat, bizitza, beren burua artxibatzeko manilako gutun-azalaren bilaketa da
|
gizon bat bere ideiengatik borrokan egiteko prest ez baldin badago, ideia horiek ez dute ezer asko balio edo berak ez du ezer asko balio
|
gizon batek emaztea lapurtzen dizunean, berarekin geratzen uztea da mendekurik onena
|
gizon batek ez du zuhaitza beretzat landatzen; geroarentzat landatzen du
|
gizon batek jakinduria hartzen du, bere ezjakintasunaren gutxi gorabeherako sakonera neurtzen hasten denean soilik
|
gizon batek, bizitzan, emakumez alda dezake, edo iritzi politikoz edo erlijioz... baina, ez futbol taldez
|
gizon baten bizitzako egun ahaztezinak bospasei baino ez dira izaten; gainerakoak denbora-pasa dira
|
gizon baten eta bere emaztearen arteko bake sendo eta iraunkor bakarra, zalantzarik gabe, banantzea da
|
gizon baten sorbaldetan nago eserita, itolarria eragiten diot, baina, bizkarrean eramatera beharturik; aldi berean, nire burua eta besteena konbentzitzen saiatzen naiz, bere erruki naizela, guztiz, eta aditzera ematen dut bere zoria nola edo hala ontzeko gura naizela, bere bizkarretik jaitsita izan ezik
|
gizon bati hitz egiten badiozu ulertzen duen hizkuntza batean, burura helduko zaio; bere hizkuntzan egiten badiozu, bihotzera helduko zaio
|
gizon burugabea eta zentzuzkoa bereizten dituena da, lehenak kausa batengatik harro hiltzeko irrika duela eta bigarrenak, berriz, arrazoi beragatik apal bizitzeko xedea duela
|
gizon dotorea da soinean daraman arropa nabari ez zaiona
|
gizon eskarmentu gabearen ohiko joera da zortean konfiantzarik ez izatea
|
gizon guztiek dute emakume bat gogoan; ezkonduek, gainera, beste bat dute etxean
|
gizon handiak dira bakarren daudenak
|
gizon handiarengandik beti dago zer ikasi, baita isilik badago ere
|
gizon handiek bakarrik izan ditzakete akats handiak
|
gizon ondraduak ez dio inoiz uzten haur izateari
|
gizona ez da gezurtia dela onartzen duenean bezain egiati inoiz ere
|
gizona gizon egiten da soilik beste gizon batzuk imitatuz
|
gizona ikastuna da, oinazea du maisu
|
gizona maite ez duzulako dibortziatzea, ia maite duzulako ezkontzea bezain zentzugabea da
|
gizona zoriontsu egin nahi baduzu, ez eman beste ondasunik, kendu gurari batzuk
|
gizonak askoz ere gehiago narriatzen ditu gauzak hitzekin isiluneekin baino
|
gizonak bere amets-horniketa egin beharra dauka
|
gizonaren arazorik larrienak, berak nahi bezala jardun dezakeenean hasten dira
|
gizonarentzat, lanean arrakasta lortzeko isilpeko formula da aldamenean emakume handi bat edukitzea; eta maiz aldatzea...
|
gizonetan zorigabea den emakumeak ez daki zein zorionduna den
|
gizonik aberatsena, plazerrik merkeenez gozatzen dena
|
gizontzat daukat bere hizkuntza ongi menderatzen duena
|
globalizazioa boteretsuei ahulez profitatzeko bidea zabaltzen dien prozedura da
|
gobernu batek, diru-kontutan bankarien baitan ibili behar duenean, bankariek dute kontrola eta ez gobernuko agintariek. Ematen duen eskua hartzen duen eskuaren gainetik dago. Diruak ez du aberririk; finantzariek ez dute abertzaletasunik, ez duitasunik ere, eta irabaziak dituzte helburu bakartzat
|
gobernua da goialdetik ur hartzen duen ontzi bakarra
|
gobernuek ez dute inoiz ikasten; jendeak bakarrik ikasten du
|
gogo-aldarteaz aldatu behar duzu, ez estaltzen zaituen zeruaz
|
gogoeta ahoan hiltzen da
|
gorantz goazela beti gelditu gaitezke, baina beherantz inoiz ez
|
gorputz heinean, bakoitza banakoa da; arima gisa, sekula ere ez
|
gorputzak elikadura bezala behar du arimak bakardadea
|
gorputzak, ondo zainduz gero, bizitza osoa iraun dezake
|
gorroto izan ditut parlametuan eman nituen urteak, Turingo Azeglio lizeoan eman nituenak beste; denbora infinitura arte alferrik galtzea izan zen
|
gramatikaren bidez erabilera eragotzi nahi dutenak, oker dabiltza
|
grina defektua edo bertutea da soilik muturreraino eramaten baldin bada
|
gu etorri aurretik ez zitzaion ezer falta munduari; gu joan ondoren, ez zaio ezer falta izango
|
gurasoei behatuz gero, ez da halako zorigaiztoa izaten aita gabeko umezurtz izatea; eta seme-alabei behatuta, orokorrean, seme-alabarik ez izatea ere ez da zorigaiztoa izaten
|
gurasoen bertutea ezkonsari handia da
|
gure artelanik handiena eta aintzagarriena zuzentasunez bizitzea da; gainontzeko guztiak, erreinatzea, dirutzak egitea, eraikitzea... huskeriak besterik ez dira
|
gure askatasuna prentsa-askatasunaren mende dago, eta azken honi ezin mugak jarri bestea galdu gabe
|
gure benetako bizitza izan ohi da bizitzen ez duguna
|
gure bizitzak benetan garrantzizkoak diren gauzen aurrean isiltzen garenean amaitzen dira
|
gure bizitzako oinazekari itzela betiere bakarrik egotetik datorkigu, eta gure ahalegin guztiak, gure ekintza guztiak, bakardade horretatik ihes egitera bideratzetik
|
gure bizitzaren bilakabidea dugu geure arrazoiketaren benetako ispilu
|
gure burgesek, beren langileen emazte eta alabak erabilgarri edukitzea nahikoa iruditzen ez eta, prostituzio ofiziala aipatu gabe, elkarren emazteak seduzitzen aurkitzen dute berebiziko atsegina
|
gure buruaz ahanzten garenean egiten ditugu gogoratzea merezi duten gauzak
|
gure egunen zaporea aurkitzen dugu helmuga bat eduki beharrari itzuri egiten diogunean soilik
|
gure estuasunetatik ateratzeak esan nahi du geure buruarekiko eta gure iraganaldiarekiko erlazio guztiak errotik aldatzea
|
gure ezagupen guztiek ezer ez dakiten animaliek baino heriotz mingarriagoxea izaten besterik ez digute laguntzen
|
gure garaian ez zegoen best-sellerrik eta ezin genuen gure burua prostituitu; ez zegoen gure prostituzioa erosiko zuenik
|
gure garaiko bigarren mailako ikastetxeak nagusientzako haurtzaindegi birtualak baino askoz gehiago ez dira eta batzuetan, bertan, halabeharrez ematen da iraskabideren bat edo beste, gehienetan zalantzazko balioa duena
|
gure hurkoen ongia bilatzen, geurea aurkitzen dugu
|
gure izaera higiduran dago; erabat pausatzea heriotza da
|
gure legeen aldaketa orok dirua ateratzen du pertsona baten poltsikotik, eta beste batenean sartzen
|
gure memoria gara, forma aldaberen museo kimeriko hori gara, ispilu hautsi pilo hori
|
gure oroitzapenak dira kontrolatzen ez dugun aginteren batek kontsultatu eta desordenaturik itzuli dizkigun txartel-fitxategiak
|
gure politikari asko guztiz ezgauza dira; gainerakoak edozertarako gauza dira
|
gure uneetariko bakoitza bakarra eta beste edozein unekiko desberdina da; eta inoiz ez gara berdinak bi une, bi denbora desberdinetan
|
gure zibilizazioaren adierazle tragikoetariko bat dugu gerra baino negozio errentagarriagorik ez izatea
|
gurekin amets egiten duen norbait hiltzean, gure zati bat hiltzen da harekin batera
|
guretzat arrazoia baino gauza itsusiagorik ez dago gure alde agertzen ez denean
|
gustu sinpleak ditut, hoberenak asetzen nau
|
gutariko bat, edozein gizaki, une honetan sufrimen latza pairatzen ari bada, gaixorik badago edo gose bada, guztioi dagokigu; guztioi axola izan behar zaigu, zeren eta pertsona baten sufrimenduari jaramon ez egitea beti baita indarkeria-ekintza bat, eta koldarkeriarik handienetarikoa, gainera
|
gutun elektronikoa ezin zikindu da malko batez
|
gutun zaharrak irakurtzearen plazerretako bat da erantzunik behar ez dutela jakiteak ematen duena
|
gutxiengoei kultur eskubideak ukatzeak, eskubide zibilak ukatzeak bezainbeste suntsitzen ditu gizarte baten oinarri moralak
|
gutxik ikusten dute zer garen, denek, ordea, zer irudikatzen dugun
|
guztia arrazionala balitz Lurrean, ez litzateke ezer jazoko
|
guztia arrotza zaigu; denbora bakarrik da geurea
|
guztia biribila izan dadin, hori da nahi dudana, eta formak ez dezala izan, nolabait esateko, ez hasierarik ez amaierarik, eta bai, aldiz, bizitzak ezaugarri duen multzo harmoniatsuaren ideia
|
guztia da arriskugarri; baina horrela ez balitz, bizitzeak ez luke merezi izango
|
guztia da barregarri heriotzan pentsatzen dugunean
|
guztia ikusi, asko disimulatu, gutxi zuzendu
|
guztiak ere ez daude adimentsuak izatera kondenaturik
|
guztiak ez du deus balio eta gainontzekoak are gutxiago
|
guztiari eta guztioi baietz esatea ez existitzea bezalaxe da
|
guztiok berdinak gara legearen aurrean, baina legea aplikatzeko ardura dutenen aurrean ez
|
guztiok dugu besteren zorigaitza jasateko adina indar
|
guztiok dugu elkarren berdina guztiok ezberdinak garela
|
guztiok dugu gure burua geure idealen arabera eta besteenak euren ekintzen arabera juzgatzeko joera
|
guztiok dugu jatorri bera; guztiok gara unibertsoaren garapenetik, izarren garapenetik sortuak; eta, ondorioz, benetan gara guztiok haurride
|
guztiok egiten dugu irribarre hizkuntza berean
|
guztiok errinozeroekin kezkatzea, tira... baina, potrozorriak ere desagertzeko zorian daude
|
guztiok etsi dugu heriotzaz; bizitzaz ez dugu etsitzen, ordea
|
guztiok gara amateurrak; bizitza hain da laburra, ez du gehiagorako betarik ematen
|
guztiok gara nahikoa ezjakinak, baina ezjakite diferenteak ditugu
|
guztiok gaude behartuta, errealitatea jasango badugu, eromen txikerrak lantzera
|
guztiok gaude gure azalaren azpiko bakardadean itxita egotera kondenaturik; betiko!
|
guztiok modu berean pentsatzen dutenean, ez du inork pentsatzen
|
guztiz dohakabe direnek bakarrik dute lagun urkoaren erruki izateko eskubidea
|