Logos Multilingual Portal

Select Language

a b c d e f g h i j k l m n o p s t u v w x z

... eta egiteko itzela dugu aurretik, ikaragarrizko miseria italiar honetan, baina ez da nagusitasunaren edo aberastasunaren arloko eginkizuna, baizik eta hezkuntza eta kulturarenekoa
Pier Paolo Pasolini
...bere leihoetatik entzuten die munduari eta gizakiei bizitzen eta badaki bazterturik dagoela, baina ez du bere buruaz beste egin, fede apur batek esaten baitio azkeneraino agortu behar duela bihotzaren barnean oinaze hori, oinaze izugarri hori, horixe baita azken finean hil beharko duena
Hermann Hesse
...liburu egiazko bakarra, idazleak ez du asmatu egin behar zentzu arruntean, gutariko bakoitzaren baitan dagoenez, itzuli egin behar baitu. Idazlearen betebeharra eta lana itzultzailearenak dira
Marcel Proust
abagune jakin batzuetan, hitz zakarrak dira garbienak
Anónimo
abantaila elkarrenganakoa da; gizakiek, irakasten duten bitartean, ikasi egiten dute
Lucius Annaeus Seneca
abentura, plangintza oker egin izana besterik ez da
Roald Amundsen
aberastasunak ez zaitu egiten aberatsago, lanpetuago baizik
Fernando de Rojas
aberasteko anbizioa da pobretasunaren zergatirik hedatuenetariko bat
Tacitus
aberats gaitezen elkarrekiko gure desberdintasunez
Paul Valéry
aberatsagoa da gutxiagorekin asetzen dena; asetasuna baita naturako aberastasuna
Socrates
aberatsak abolitu ordez, pobreak abolitu behar genituzke
George Bernard Shaw
aberatsei jakinduria ihardestea bezain zaila gertatzen zaie jakitunei dirutza lortzea
Epictetus
aberatsei zaila egiten zaie ulertzea pobreak gose direnean zergatik ez duten ezkilatxoa jotzen, afaria eraman diezaieten
Walter Bagehot
aberri bat da etengabeko gogaita; batek ezin eduki die juduei nahikoa inbidia –edo errukia– bat ez dutelako, edo dituztenak behin-behinekoak direlako, Israel barne
Emil Cioran
aberriarekiko maitasunak ez ditu besteen mugak ezagutzen
Stanislaw Jerzy Lec
abertzale izateko, gorrotatu nazio guztiak, zurea ezik; erlijiotsu izateko, gorrotatu sekta guztiak, zurea ezik; moraltasuna erakusteko, gorrotatu itxurakeria guztiak, zure ezik
Lionel Strachey
abertzaletasuna da, zu bertan jaio zarelako zeure herria munduko beste guztiak baino hobea dela uste izatea
George Bernard Shaw
abisua: osasun-agintariak kaltegarriak izan daitezke osasunerako
Ana López
abokatu kaskar baten jardunak hilabete edo urte batzuez atzera dezake auzia. Abokatu aditu batenak, askoz ere luzeago atzera dezake
Evelle Younger
abokatua bankariaren konplize naturala da
Henry Ford
abokatua, zure ondasunak zeure etsaien eskuetatik berreskuratu eta beretzat hartzen dituen jaun bat da
Henry Brougham
abokatua: ezer arriskatzen ez duen gaizkidea
Anónimo
abokatua: tentazio-iturriak kenduz, lapurreta-arriskutik babesten gaituena
H.L. Mencken
abokatuak dira juzgatuko dituen epailetzat, nahitaez, euren arteko bat izendatu behar zaien delitugile arrunt bakarrak
Charles Caleb Colton
abokatuak dira legea ez ezagutzeagatik zigorrik jasotzen ez duten pertsona bakarrak
Jeremy Bentham
abortoa legeztatzeak traumatizaturik nauka, beste hainbatek bezala, gizahilketaren legeztapentzat baitaukat
Pier Paolo Pasolini
abortuari buruz dudan iritzia distortsionatu samar dago bederatzi haurridetan zazpigarrena izanagatik
Robert Francis Kennedy
adeitasuna da itsuak ikusten eta gorrak entzuten duen hizkuntza
Mark Twain
adi ez bazaude, egunkariek gorrotaraziko dizute zanpatuta dagoen jendea, eta zanpatzaileak maitarazi
Malcom X
adimen sortzaileen ezaugarria beti izan da hezkuntza-sistemarik okerrenetan ere bizirauteko gaitasuna
Anna Freud
adimena kategoria moral bat da
Theodor W. Adorno
adimenak arrazionalago egiten gaitu, baina, tamalez, arriskugarriago ere bai
Simon Wiesenthal
adimenean ez dago ezer lehenik sentimenetan ez zegoenik
San Tommaso d'Aquino
adiskidantza leialtasunez dago egina, ez fideltasun pasiboz
Ferruccio de Bortoli
adiskidantzan, amodioan bezalaxe, ez dakigunagatik zoriontsuago izaten gara, dakigunagatik baino
François de La Rochefoucauld
adiskidea ez duzu malkoak lehortzen dizkizuna, negarrik eragiten ez dizuna baizik
Anonymous
adiskideak ez dira ausaz aukeratzen, menderatzen gaituzten irriken arabera baizik
Alberto Moravia
adiskideek giza arrazaren zati hori osatzen dute, zeinarekin izan gaitezkeen onberak
George Santayana
adiskidetasuna berdinen arteko harreman desinteresatua da; maitasuna, berriz, tirano eta esklaboen arteko harreman doilorra
Oliver Goldsmith
adiskidetasuna esatea da ezin hobe ulertzea, berehalako konfiantza eta oroimen iraunkorra esatea; hau da, leialtasuna esatea
Gabriela Mistral
adiskidetasuna etxabere bat bezalakoa da, ez talde-abere baten modukoa
Plutarch
adiskidetasuna ezkontza bezalakoa da: hamarretik bakarra da maitasunezkoa
Edmondo De Amicis
adiskidetasuna maitasunaren haurtzaroa da
Anónimo
aditua, oso alor txikian egin daitezkeen akats guztiak egin dituen norbait da
Niels Bohr
adituaren eginkizuna ez da bestek baino zuzenago asmatzea, baizik eta arrazoi sofistikatuagoengatik oker egotea
David Butler
administrazioa deitzen diogun hori neurri handi batean jendearen lana oztopatzean datza
Peter Drucker
adoragarri nuen zientzia eta maite nuen hegazkina ikusi ditut zerbitzatuko zutela espero nuen zibilizazioa suntsitzen
Charles Lindbergh
adorea besteek koldartzat hartuko gaituztenaren beldurra da
Horace Smith
agian mundu hau beste planeta baten infernua da
Aldous Huxley
agintzea eginbehar bat betetzea da, ez inor menderatzea
Lucius Annaeus Seneca
ahalik eta lan gutxiena egiteko gailurik famatuena, oraindik ere, senar aberatsa da
Joey Adams
ahateek isilean erruten dituzte euren arrautzak. Oiloek, berriz, oihu artean erruten dute. Eta emaitza zein da? Guztiok oilo-arrautzak jaten ditugula.
Henry Ford
ahaztu egin duzue fruituak guztionak direla eta lurra ez dela inorena
Jean-Jacques Rousseau
ahoz gezurra esan daitekeen arren, une horretako aurpegieraren bidez egia adierazten da beti
Friedrich Wilhelm Nietzsche
ahula da behar adinako zalantza egin ez eta ondorioak atera nahi izan dituelako
Miguel de Unamuno
aise ahanzten ditugu geure erruak beste inork ez dakizkienean
François de La Rochefoucauld
aise barka dakioke gizon bati ordubetez memelo izatea, bai baitaude ergelak bere bizitza osoan ordubetez ergel izateari uzten ez diotenak
Francisco de Quevedo y Villegas
aktorea gezurti egiatia da
Albert Camus
aktorea, berari buruz ari ez bazara, entzuten ez dizun pertsona da
Marlon Brando
aladurak dirauen artean, erruak dirau
Jorge Luis Borges
alde guzietan dira loreak, ikusi nahi dituenaren begientzat
Henri Matisse
alderdi demokrata da esaten duena
P.J. O'Rourke
alderdi demokrata da esaten duena gobernuak bizkorragoa, altuagoa eta aberatsagoa egingo zaituela, eta zure lorategiko sasiak desagerraraziko dituela; errepublikarra da esaten duena gobernuak ez duela funtzionatzen, eta orduan, hautatzen dute eta esandakoa egiaztatzen du
P.J. O'Rourke
alderdiak taxien modura erabiltzen ditut: igo, ordaindu eta jaitsi egiten naiz
Enrico Mattei
alfabetismoaren eta analfabetismoaren arteko proportzioa ez da aldatzen, baina gaur egun analfabetoek irakurtzen dakite
Alberto Moravia
alferrik da korrika ibiltzea, garaiz abiatu behar da
Aesop
alferrik galtzen ez duenak, denbora sobera izaten du
Bernard le Bovier de Fontenelle
Ama Birjinari agertu nintzaion
Carmelo Bene
ama familiaren bihotz hila da, aitak irabazitako diruak kontsumo-ondasunetan gastatzen duena, aitak jaten, lo egiten eta telebista ikusten duen lekuan giroa hobea izan dadin
Germaine Greer
amebatik gizakira bitarteko eboluzioa filosofoen ustetan benetako aurrerapena izan dela ematen du, baina inork ez daki ameba iritzi horrekin bat datorren ala ez
Bertrand Russell
amerikarrak demokrazia-eramaile gaixotu gabeak dira
Giorgio Gaber
ametsak errealitate bilakatzen dira; horrela ez balitz, naturak ez gintuzke amets egitera bultzatuko
John Updike
ametsik, ilusiorik eta idealik gabeko gizona munstroa litzateke, matematika hutsean doktoretza duen basurdea legezkoa
Fabrizio De André
amodio eztiena gutunen bidez garatzen dena da
George Bernard Shaw
amodio-gutun guztiak barregarriak dira; barregarri ez balira, ez lirateke amodio-gutunak
Fernando Pessoa
amodioa da hasperenen lurrinak sortzen duen behelainoa
William Shakespeare
amodioa iristen denean aspergarri den pozaren zain egotea da
Leo Longanesi
amodioa, elkar ezagutzen ez duten gizonaren eta emakumearen artean gertatzen dena da
William Somerset Maugham
amodioaren funtsa da emakume baten eta besteren arteko diferentziak gehiegi baliostea
George Bernard Shaw
anarkia ez da araurik eza, agintaririk eza da
Edward Abbey
animaliei dagokienez, pertsona guztiak gara naziak; eurentzat, etengabeko Treblinka bat da
Isaac Bashevis Singer
animaliekiko ankerkeria gizakiekin anker izateko ikastaldia da
Publius Ovidius Naso
animaliekiko grina ankerrak krudelkeriarako berezko joera frogatzen du
Michel de Montaigne
anomalia guztiek erakartzen gaituzte; lehen-lehenik, bizitzak, anomalietan handienak
Emil Cioran
antikomunista nintzen komunistak bazirenean
Giovanni Sartori
antzerkiaren modukoa da bizitza; iraupenak ez dio axola, antzezpenaren kalitateak bai, ordea
Lucius Annaeus Seneca
antzeztu ongi zure partea, horretan datza ohorea
Edgar Lee Masters
apaizak ezkonduta ikusi nahi nituzke, eta ez bakarrik heterosexualak
Anónimo
arauen alderik onena da aukeratzeko horrenbeste izatea
Andrew S. Tanenbaum
arautzat dut isiltasuna hobetzen duten hitzetara bakarrik jotzea
Eduardo Galeano
arazo filosofiko bakarra dago benetan larria dena: suizidioa
Albert Camus
arazo konplexu bakoitzerako, bada beti konponbide sinple bat... zuzena ez dena
H.L. Mencken
arazoen kausa nagusiak konponbideak dira
Eric Sevareid
ardoak larriki hondatzen du edaten ez duenaren (adimen) osasuna
Anónimo
arerio amorratua, segur aski, adiskide epela baino hobe da
Edward Dahlberg
arerioa dabil gure buru
Bertolt Brecht
arerioa maitatzea (Ebanjelioak agintzen duen legez) ez da gizakiek egiteko moduko lana, aingeruek egitekoa baizik
Jorge Luis Borges
arerioekin, legeak aplikatu egiten dira; lagunekin, berriz, interpretatu
Giovanni Giolitti
argi jainkotiarrak mundua itsutu egiten du argitu beharrean
Patrick Emin
argitalpen hau, lanbidea egiten horrenbeste lagundu didaten nire arerioei eskaintzen diet
Camilo José Cela
argitasuna da filosofoen gizalegea
José Ortega y Gasset
argumentua menderatzen baduzu, hitzak bakarrik irtengo dira
Marcus Porcius Cato
arima libreak bakanak dira, baina bat ikusi orduko igartzen diozu; batez ere, hurbil duzunean edo berarekin zaudenean, ongi sentitzen zarelako, oso ongi
Charles Bukowski
arimarik eta bihotzik gabeko burtsako espekulatzaile-talde batek desberdinkeria, miseria eta lazturaz betetako mundua sortu du; lehenbailehen eman behar zaio akabua euren erresuma kriminalari
Jean Ziegler
arimarik handienak gauza dira, bertuterik handienak bezalaxe, biziorik handienak ere izateko
René Descartes
arkeologian ezezaguna dena azaltzen da. Diplomazian ezaguna dena gordetzen da
Thomas Pickering
arkeologoa da emakume batek aurki dezakeen senarrik onena; bera zahartu ahala, interesgarriago egingo baitzaio gizonari
Agatha Christie
arma-fabrikak, lagungarri al dira langabeziaren aurkako borrokan?
Anónimo
armak mintzo, legeak mutu
Marcus Tullius Cicero
arrakasta desio duzuna edukitzea da; zoriona daukazuna desiratzea da
Jackson H. Brown
arrakasta lortzen dutenak, edonola lortu dutela ere, ez ditu inork larderiatuko
Niccolò Machiavelli
arrakasta-mota bakarra dago: bizitza zure modura bizitzea lortzearena
Christopher Morley
arrakastaren gakoa zintzotasunean eta jokabide tatxagabean dago; horien itxura egitea lortzen baduzu, horra!
Groucho Marx
arrakastaren sekretua zintzotasunean dago, zintzo-itxura osoa eginez gero, lortu duzu
Arthur Bloch
arras egoki da apurka-apurka ulertzea ez dugula ezertxo ere ulertzen
Maurice Maeterlinck
arrazoi izatea aski arrazoi da batere arrakastarik ez izateko
Nicolás Gómez Dávila
arretaz ibili zure desioekin; egia bihur litezke
Joanne Kathleen Rowling
arriskugarria da agintean dauden mandatariak oker dauden argudioetan arrazoi izatea
Voltaire
arriskugarria da egiati izatea, non eta ez zaren aldi berean ergela ere bai
George Bernard Shaw
artalde bateko kide akatsgabea izateko, lehenik eta behin ardi izan behar da
Albert Einstein
arte-titulazio bat papiroflexiako diploma baten parekoa da; eta, gutxi gorabehera, baliagarritasun berdinekoa
James Graham Ballard
artea da egia izatearen gezurretik askaturiko magia
Theodor W. Adorno
artea egia ulertzeko bidea erakusten digun gezurra da
Pablo Picasso
artea ez da mundua islatzeko ispilua, mundua kolpatzeko mailua baizik
Vladimir Majakovskij
artea kapital-inbertsioa da eta kultura, berriz, hori zuritzeko aitzakia
Ennio Flaiano
artea zer den? Prostituzioa
Charles Baudelaire
artea, deituak izan ez diren gehiegik erantzuten duten deia da
Leo Longanesi
arteak arimari, eguneroko bizimoduan metatzen zaion hautsa astitzen dio
Pablo Picasso
artean nekez esan daiteke ezer ez esatea bezain ona den ezer
Ludwig Wittgenstein
artelan bat ulertzeko eragozpenik handiena konprenitu nahi izatea da
Bruno Munari
ase eta zoriontsu direnek ez dute maitatzen; ohituran loak hartuta daude
Miguel de Unamuno
askatasun handia izateko modurik onena, besteei askatasun handia ematea da
Carlo Dossi
askatasun jakin bat zalantzan jartzen denean, askatasuna bera jartzen da zalantzan
Karl Marx
askatasuna gobernuaren jarraitzaileentzat bakarrik, alderdi politiko bateko kideentzat bakarrik, nahiz eta oso ugariak izan, ez da askatasuna; beste era batean pentsatzen dutenen askatasuna da beti askatasun
Rosa Luxemburg
askatasuna hain da preziatua, ezen arrazionatu egin behar baita
Wladimir Iljitsch Lenin
askatasuna poesia bezalakoa da: ez du adjektiborik behar, askatasuna da!
Enzo Biagi
askatasunak erantzukizuna esan nahi du, baina gehiengoa horren beldur da
George Bernard Shaw
askatasunak ezer esan nahi badu, jendeari entzun nahi ez duena esateko eskubidea esan nahi du
George Orwell
aski da eguzkiaren errainu bakarra, milioika itzal ezabatzeko
San Francesco d'Assisi
asko jakinduriara helduta leudeke, hara helduak zirela uste izan ez balute
Lucius Annaeus Seneca
asko koldarrak izango lirateke, behar adinako ausardia balute
Thomas Fuller
askok galtzen dituzte pozgarri xume guztiak, erabateko zorionaren zain
Pearl S. Buck
askok itzuri nahi lieke zergei, baina, aberatsenek bakarrik egin dezakete hori; beraz, pobreak jakinaren gainean daude haien ordez ere ordaindu beharko dituztela
Carl William Brown
askotan, onak izatearren, ondradu izateari utzi behar diogu
Jacinto Benavente y Martínez
askoz estimu handiagoa merezi du hortz batek diamante batek baino
Miguel de Cervantes
asmatu izan den guztia, egiazkoa da
Gustave Flaubert
asmo zuzenak... bide okerra zilegitzen du? Mila esker, Moggi
Anonimo
asperkizuna gaixotasun bat da eta lana da bere sendabidea; gozamena aringarri bat besterik ez da
Duke of Lewis
astiro doana, onez eta urrunera
Anonimo
astoa ere joan daiteke Mekara, baina horregatik ez da erromesa
Arabic saying
astronomiak irakatsi digu ez garela unibertsoaren erdigunea; planeta nimiño bat baino ez gara, izar guztiz arrunt baten inguruan biraka; gu geu, izaki adimendunok, izarren bilakaeran gara sortuak, astroen materiaz eginak gara
Margherita Hack
atarramentu ona lortzen duten hitzek probetu egiten dute hizkuntza
Sacha Guitry
ateoa naiz, Jainkoari esker
Luis Buñuel
atletarentzat dopaketa dena, horixe dira gezurra eta lapurreta politikariarentzat... neke handiz saihes daitekeena
Anónimo
atsegin dut hitz egitea; sarritan hitz egiten diot neure buruari, ezer entzutearren, eta batzuetan hain buruargia naiz non ez dut esandakoa ulertzen
Oscar Wilde
atsegin izan zaitez goranzko bidean aurkitzen dituzunekin, berriro aurkituko baitituzu beherantz egiten duzunean
Wilson Mizner
atsegina egiten ari zarenak ematen dizu, ez lortuko duzun emaitzak
James Dean
atsotitza eskarmentu luzean oinarrituriko esaera laburra da
Miguel de Cervantes
atzeraldia da auzokoa lanik gabe geratzea eta beheraldia da lanik gabe norbera geratzea
Harry S. Truman
atzerriko hizkuntzak ezagutzen ez dituenak ez daki ezer aberriko hizkuntzaz
Johann Wolfgang von Goethe
atzerritarra gugan bizi da; atzerritarrari ihes edo eraso egiten diogunean, geure inkontzientea borrokatzen dugu
Julia Kristeva
atzoko kriminalak gaurko jaunak dira eta gaurko kriminalak biharko jaunak dira
Carl William Brown
aurkikuntzek ez diote hirugarren munduari laguntzen, injustizia areagotzen dute
Ryszard Kapuściński
aurrean oztopo bat duzula, bi punturen arteko distantziarik laburrena kurba da
Bertolt Brecht
aurreikuspen ekonomikoen betekizun bakarra, astrologiari itxura errespetagarria ematea da
John Kenneth Galbraith
aurrerabidean sinesteak ez du esan nahi bidean aurrera egin denik
Franz Kafka
aurrerakuntza deitzen diogu daukagun eragozpen baten ordez, beste eragozpen bat ezartzeari
Henry Havelock Ellis
ausardia arretatsuak erakusten digu noraino irits gaitezkeen urrunegi
Jean Cocteau
ausardiak adorea areagotzen du; zalantzak, berriz, beldurra
Publilius Syrus
ausartek bakarrik dakite barkatzen; koldarrak ez du sekula ere barkatzen: ez dagokio bere izaerari
Laurence Sterne
Auschwitz hasi zen, baten batek abere-hiltegi bat ikusi eta pentsatu zuenean: animaliak besterik ez dira
Theodor W. Adorno
Auschwitz-ekoa eta gero olerkiak idaztea basakeria hutsa da
Theodor W. Adorno
auskalo zer aurkitu izango zukeen Kolonek, Amerika tartean jarri ez balitz
Stanislaw Jerzy Lec
axola duena ez da esaten dena, esan beharrik ere ez dagoena baizik
Albert Camus
azalduko dizuet israeldarrok zer dugun Moisesen aurka: berrogei urtez ibilirazi gintuen basamortuan barrena eta, azkenean, Ekialde Ertain osoan petroliorik ez duen leku bakarrera ekarri gintuen
Golda Meir
azken batean, pertsonekiko harremanak dira bizitzari garrantzia ematen diona
Wilhelm von Humboldt
azken finean asmakuntzak oroimenaz bakarrik sortzen dira
Alphonse Karr
azken finean, argazkia bera ez zait interesatzen; errealitatearen segundo-zati bat atzeman, hori da nahi dudana
Henri Cartier-Bresson
azken finean, bi motatako gizonak dira mundu honetan: etxean geratzen direnak eta geratzen ez direnak
Rudyard Kipling
azken hiru hamarkadetan, merkatu-ekonomia bat edukitzetik ekonomia-gizarte bat izatera joan gara. Merkatu-ekonomia tresna baliotsua eta eraginkorra da produkzio-jarduera antolatzeko. \'Merkatu-gizartea\' berriz, guztia salgai dagoen leku bat da; bizimodu bat da, non merkatu-balioek bizitzaren arlo guztiak arautzen dituzten
Michael Sendel
azken irudipena da batek ilusio guztiak galdu dituela uste izatea
Maurice Chapelan
azken zuhaitza bota, azken ibaia pozoindu eta azken arraina harrapatzen duzuenean, orduan bakarrik ohartuko zarete dirua ezin jan dela
Cree Indian Prophecy
azkenean, ez ditugu gogoratuko etsaien hitzak, lagunen isiluneak baizik
Martin Luther King
azkenean, hizkuntza da aberria
Camilo José Cela
ba al da ezer banku batean lapurreta egitea, bankua sortzearen aldean?
Bertolt Brecht
ba al dago herri batentzat bere arbasoen hizkuntza baino ezer preziatuagorik
Johann Gottfried von Herder
ba al du zentzurik heriotz-zigorrak hortara zigortuak daudenentzat?
Anónimo
ba ote dago ezer gure esanetan?
George Steiner
bada arma bat kalumnia baino izugarriagoa: egia
Charles Maurice de Talleyrand-Périgord
bada benetan jende pobrea hor zehar; dirua besterik ez dute
Anonymous
bada energia bat eguzkiarena baino garbiagoa, haizearena baino berriztagarriagoa; kontsumitu gabe uzten dugun energia da
Arthur H. Rosenfeld
bada gizona ondradua ote den jakiteko modu bat: berari galdetu; baietz baldin badio, zitala da
Groucho Marx
bada jendea, bere burua saltzearren dirua emango lukeena
Victor Hugo
bada plazerrik bidezidorrik gabeko basoan; bada estasirik hondartza jenderik gabean; bada lagunarterik, zeinean inor sartzen ez den, itsaso zabalean, eta musikarik bere marruman. Ez dut gizakia gutxiago maite, baina maiteago dut Natura
Lord Byron
badago arau bat munduko politikari guztientzat: Ez ezazu esan boterea duzunean, oposizioan esaten zenuena; hori esanez gero, besteentzat ezinezkoa dena zeuk egin beharko duzu
John Galsworthy
badago drogen kontsumoa gutxitzeko modu bat: drogak legeztatzea
Gary Becker
badago estasi-une bat, bizitza baten goren-unea markatzen duena eta, gertatzen den unetik aurrerantzean, ezin jo daiteke gorago; horren bizi-paradoxa da bat inoiz baino biziago dagoenean, bizirauten duen arren, bizirik egotea erabat ahaztuta edukitzearen formaz agertzen zaiola
Jack London
badago guztiaren ezkerrean egoterik, zentzu onaren ezkerrean ezik
Enzo Biagi
badakit poesia behar-beharrezkoa dela, baina ez nuke jakingo esaten zertarako
Jean Cocteau
badira abaguneak, lekuak eta testuinguruak zeinetan biolentziak eta, beraz, erailketak (biolentzia-ekintza batean muturrik bortitzena) nabarmen, presente, benazko egitea beste aukerarik ez duen
Roberto Bolaño
badira gizakiak ilea urdindu arren bihotza gogortzen ez zaienak; aldiz, arin eta gazte mantentzen zaie eta betiko indarrez pizten zaie gauza eder eta onekiko grina
Ludoviko Zamenhof
badira guztia dakiten pertsonak, baina, horixe da dakiten guztia
Niccolò Machiavelli
badira hiru gauza sekula gogoratzen ez ditudanak: izenak, aurpegiak eta, hirugarrena ez dut gogoan
Italo Svevo
badira hitzak behin bakar baterako balio behar luketenak
François-René de Chateaubriand
badira isiltasuna jasan ezin dutenak, barrenean zarata handiegia dutelako
Robert Fripp
badira nerabezaro batzuk laurogeita hamar urterekin pizten direnak
Alda Merini
badira sekula ere ez egiteko gauzak, ez egunez ez gauez, ez itsasoan ez lurrean, gerra adibidez
Gianni Rodari
badugu elkar gorrotatzeko beste erlijio, baina ez elkar maitatzeko behar adina
Jonathan Swift
badute gure arimek elkar ulertzeko, elkarrekin harreman estuan sartzeko eta are toka-noka ibiltzeko modu berezi bat; gure gorputzak, berriz, hitz lohien salerosketak eta eskakizun sozialen esklabotzak ezarritako uztarripean daude oraindik
Luigi Pirandello
bagara, dagoeneko, hogei urte genituela borrokatu genuen guztia
José Emilio Pacheco
bai kulturaren merkataritzari, ez merkataritzaren kulturari
Anónimo
bai, gure aitona-amonak baino hiru aldiz aberatsagoak gara; baina, ba al gara hiru aldiz zoriontsuago ere?
Tony Blair
baina, ba al dakizu zer diren gizakiak? hil behar duten gauza dohakabeak, zizareak baino edo haien berri jakin gabe hil ziren iazko hostoak baino dohakabeagoak
Cesare Pavese
bakardadea babesteko modu bakarra dago, besteak mintzen dituena; maite ditugunak inor baino lehen
Emil Cioran
bakardadea ez da aurkitzen, eraiki egiten da
Marguerite Duras
bakardadea gauza ederra da, baina norbait behar duzu bakardadea gauza ederra dela esateko
Honoré de Balzac
bakardadea jasan ezinak egiten du jendea lagunkoi
Arthur Schopenhauer
bakardadeak abantaila bikoitza eskaintzen dio endelgu handiko gizakiari: bere buruarekin egotearena eta besterekin egon beharrik ez izatearena
Arthur Schopenhauer
bakardadearen beldur bazara, ez ezkondu
Anton Chekhov
bakardadeari loturei baino beldur handiagoa diogu; beraz, ezkondu egiten gara
Cyril Connolly
bakarrik bizitzea, festa batean zaudela inork jaramonik ez egitea bezala
Marilyn Monroe
bakarrik dagoen gizonak adiskide gaiztoa du
Paul Valéry
bakea da inork tiro egiten ez duenean; \'bidezko bakea\' berriz, gure aldeak nahi zuena lortu duenean
Bill Mauldin
bakea ez da gerrarik eza; bertute bat da, gogo-aldarte bat... onginahi, konfiantza eta justiziarako joera bat
Baruch De Spinoza
bakea ez da Jainkoak gizakiei egindako oparia, gizakiek euren buruari egiten diotena, baizik
Elie Wiesel
bakerik kaltetsuena ere hobe da, gerrarik legitimoena baino
Desiderius Erasmus von Rotterdam
bakezalea naiz, baina, ez hori bakarrik; bakezale millitantea naiz; bakearen alde borrokatzeko prest nago
Albert Einstein
bakezaleak otsoa barazkijale dela uste duten ardien modukoak dira
Yves Montand
bakezko tresnak erabiliz borrokatu behar dugu bakearen alde
Martin Luther King
bakoitza Jainkoak egin bezalakoxea da; eta batzuetan askoz ere okerragoa
Miguel de Cervantes
bakoitzak aditzen duena bakarrik entzuten du
Johann Wolfgang von Goethe
bakoitzaren garapen askea da nahitaezko baldintza guztion garapen askea lortzeko
Karl Marx
bakoitzaren iragana da gehien erakartzen gaituena, benetan ezagutzen eta maitatzen dugun gauza bakarra delako
Pier Paolo Pasolini
baliabide digitalak azkartasuna dira, eraginkortasuna; papera plazera da
Giuseppe Annoscia
balioez ari garela: dirua kutxa gotor batean daukagu; ametsak, berriz... tiradera batean
Mirco Stefanon
baliteke hizkuntza ispilu deformatzailea izatea, baina, hori besterik ez dugu
Michael Dummett
bankari batek leihotik jauzi egiten duela ikusten duzunean, saltatu berarekin; hantxe egongo da dirua
Robespierre
banketxeek gaur egun darabilten dirua ezerezetik sortzeko jarduera, funtsean, diru faltsua fabrikatzen dutenen berbera da; aldatzen den gauza bakarra onuradunak dira
Maurice Allais
banketxera joan eta dirua maileguan utziko dizute; hori bai, behar ez duzula frogatzen baduzu
Bob Hope
bankua leku bat da non eguraldi ona denean aterkia uzten dizuten eta euria hasi orduko eskatzen dizuten itzultzeko
Robert Frost
bankuen negozioa gaizkiaren sorkuntza da eta haren fruitua bekatuzkoa da; bankariak dira munduaren jabe. Hura kentzen bazaie, baina, dirua fabrikatzeko ahalmena uzten bazaie, ziztu bizian erosiko dute berriz. Baina, botere hori kenduta, berriz, nirea bezalako dirutza handiak ke bihurtuko lirateke. Hori gertatuko balitz, mundu zoriontsuagoan eta guztiontzat hobean biziko ginateke; baina, bankarien esklabu izaten eta gure esklabutzaren gastuak ordaintzen jarraitu nahi badugu, utz diezaiegun diru fabrikatzen jarrai dezatela
Sir Josiah Stamp
barkatu beti zure etsaiei; horixe da gehien ernegarazten dituena
Oscar Wilde
barkatu jaunok esaten badizuet, baina ez zaituztet oso sakon ezagutzen
Groucho Marx
barometro. Euria ari duenean eguraldi txarra dugula adierazten duen tresna benetan bitxia
Ambrose Bierce
barre egiten dakiena unibertsoaren jabe da
Giacomo Leopardi
barruak bakean edukitzea funtsezkoa da, eragile handiek guztioi aztoratuta biziarazteko bidaltzen dizkiguten mezuei aurre egiteko
Arturo Paoli
basakeria deitzen dio bakoitzak bere azturen aldean ezberdina denari
Michel de Montaigne
bat beste hizkuntza batean hasi orduko, aurpegikera aldatzen da, eskuen mugitzeko era eta gorputz-adierazpena aldatzen dira; beste pertsona bat zara
Isabelle Adjani
bat ez da emakume jaiotzen, izatera heltzen da
Simone de Beauvoir
bat hasten da gazte izaten hirurogeirekin; eta, tamalez, beranduegi izaten da
Pablo Picasso
batek desio duen zerbaiten eza zoriontasunaren ezinbesteko zati bat da
Bertrand Russell
batek egon behar luke beti maiteminduta; horregatik ez ginateke inoiz ezkondu behar
Oscar Wilde
batek errazen engaina dezakeen pertsona norbera da
Edward Bulwer-Lytton
batek irudika dezakeen oro, beste batzuek errealitate bihur dezakete
Jules Verne
baten batek zoriona zer den badakiela badio, pentsatzekoa da zorion hori galdu duela
Maurice Maeterlinck
batzuek perfektuak direla uste dute, beren buruarekiko hain zorrotzak ez direlako soilik
Hermann Hesse
batzuek uste dute talentua hereditarioa dela; gainerakoek ez dute haurrik
Marcel Achard
batzuen oroipenak besteekiko, ezta maitasunean ere, ez dira bat etortzen
Marcel Proust
batzuentzat elikagai dena beste batzuentzat pozoin mingotsa da
Titus Lucretius Caro
batzuetan ederragoa da ibiltzea iristea baino; ez dago iritsierarik, bidearen une bat besterik ez da
Gino Vermicelli
batzuetan gure argia itzali egiten da baina gero garra berriro pizten du beste gizon-emakume batek. Gutariko bakoitzak eskerrik onena zor dio gar hori berpiztu duenari
Albert Schweitzer
batzuetan hobe da zorigaiztoa onartu eta bere barnean zoriontsu izaten saiatzea, borrokatu eta bertatik irten nahi izatea baino
Maurice Maeterlinck
batzuetan norbaitek bekatu bat aitortzen du meritua bereganatzeko
John von Neumann
batzuetan ongia egiten dugunean ondoren inolako zigorrik jaso gabe gaizkia egin ahal izateko izaten da
François de La Rochefoucauld
batzuetan urteak eman diatzakegu ia batere bizi gabe; eta, bat batean, gure bizi osoa istant batean biltzen da
Oscar Wilde
batzuetan, entzungo badizute, beharrezkoa izaten da isilik gelditzea
Anónimo
batzuetan, isiltasuna ez da hitza baino gutxiago adierazgarritasunean
Plinius Minor
begi ederrak samurki begiratzen dizutenak bakarrik dira
Coco Chanel
begia begi truk eta, azkenean, mundua itsutu
Mohandas Karamchad Gandhi
begiratu batean, salgai batek ematen du begien bistako zerbait dela, oso nabaria; aztertuz gero frogatzen da oso objektu konplexua dela, zolitasun metafisikoz eta amarru teologikoz josia
Karl Marx
behar adina bizi bazara, garaipen oro porrota dela ikusiko duzu
Simone de Beauvoir
behar adinako iluntasunean bakarrik ikusten dira izarrak
Martin Luther King
behar nautela behar dut nabaritu
Anónimo
beharbada, etika mundu osotik desagertu egin den zientzia bat da; berdin dio, berriz asmatu beharko dugu
Jorge Luis Borges
beharbada, gaur egun, helburua ez da zer garen aurkitzea, baizik eta garena ukatzea
Michel Foucault
beharbada, gizon batek bere burua benetan salbu senti dezakeen leku bakarra gehienezko segurtasun-presondegia izango da, berehala askatzeko mehatxurik ez badago, behintzat
Germaine Greer
beharbada, gutariko hoberenak dira badakitenek ez dutela balio inguruan duten ezerezak baino gehiago
Vincenzo Cerami
behatzeko ahalmen zorrotzari zinismo deitu ohi diote horixe ez daukatenek
George Bernard Shaw
behin bakarrik bizi gara, baina ongi biziz gero, behin bizitzea nahikoa da
Joe E. Lewis
behin eta berriz dagiguna gara
Aristotle
behin, goitik behera irakurri nuen hiztegi bat; den-denari buruzko olerki zoragarria iruditu zitzaidan
Ophelia
bekaturik larriena jaio izanaren bekatua da
Samuel Beckett
belarri eman denei, ahotsa gutxi batzuei; entzun guztion iritzia, baina gorde zure irizpidea
William Shakespeare
belaunaldi berriei aurrera egiten utzi behar zaie; hala ere, uzten ez bazaie, beren kabuz hartzen dute aurrea
Luciano Lama
beldarrarentzat munduaren amaiera denari, munduan beste denek pinpilinpauxa deitzen diote
Lao Tse
benetako arrakasta ahal duzun pertsonarik onena izatera iristean datza
Harold Taylor
benetako boterea hedabideak kontrolatzen dituztenen eskuetan dago
Licio Gelli
benetako dotorezia morala gure garaipenak porrotak bailira mozorrotzean datza
Emil Cioran
benetako ezjakintasuna ez da ezagutzarik eza, ezagutzeari uko egitea baizik
Karl Popper
benetako filosofia mundua ikusten berrikastean datza
Maurice Merleau-Ponty
benetako gizaki orok masailean sentitu behar du edozein giza masaili emandako kolpea
José Martí
benetako plazerra, plazerrak gaitzestean datza
Lucius Annaeus Seneca
benetako Unibertsitatea ez dago leku jakin batean; ez dauka jabetzarik, ez du soldatarik ordaintzen eta ez du ekarpen materialik jasotzen. Benetako Unibertsitatea adimen-jarrera bat da
Robert Pirsig
benetan balio duena ez da ideia ugari izatea, bat bera bizi izatea baizik
Ugo Bernasconi
benetan izugarria da jendeak gugandik ezkutuan esatea erabat egiazkoak diren gauzak
Oscar Wilde
benetan libre naiz, soilik nire inguruko gizaki guztiak ere, gizon zein emakume, libre direnean
Michail Bakunin
benetan pentsatzen dudana esango banu, preso hartu edo zoroetxe batean sartuko nindukete. Tira, ziur naiz jende guztiarekin berdina gertatuko litzatekeela
Roberto Bolaño
benetan zaila da lan goraipagarria egin eta, aldi berean, egiten duzun lana arbuiatzea
Milan Kundera
berandu baino lehen, hiribide handiak zabalduko dira, gizaki askeak hiribide horiek zeharkatuz gizarte berria sortu dezaten
Salvador Allende
bere bandera goian jarri zuen; hartara, ez zuen hari begira egon beharrik
Stanislaw Jerzy Lec
bere bide guztiak egiten dituzula ere, hain da sakona arimaren logosa, ez duzu sekula bere mugarik joko
Heraclitus
bere buruan konfiantza duenak, besteei konfiantza ematen die
Johann Wolfgang von Goethe
bere buruari zibilizatu deitzeko, gizarteak berdintsu onartu behar du arrazoia eta ergelkeria
Franco Basaglia
bere buruaz amestu duen ideiari zenbat gehiago hurbiltzen zaion, orduan eta egiazkoago da bat
Pedro Almodóvar
bere buruaz maiteminduta dagoenak, abantaila bat du, bederen: ez du lehiakide asko topatuko
Georg Christoph Lichtenberg
bere helburua, esan ohi den bezala, guztiz errespetagarria zen: alegia, ezkontzaren bitartez, dama bati bere ondasun guztiak kentzea
Henry Fielding
bere hizkuntzaren ezagupen handia duen inork ezin menderatu du beste bat
George Bernard Shaw
bere laborategian diharduen zientzialaria ez da teknikari soila; maitagarrien ipuinek bezainbeste txunditzen duten fenomeno naturalei aurre egiten ari zaien haurra ere bada
Marie Curie
bere zorua hondatzen duen nazioak bere burua hondatzen du
Franklin Delano Roosevelt
berealdikoa zen behinola gazte bati ematen ziotela entzun nuen aholkua: \'egizu beti egiteko beldur zarena\'
Ralph Waldo Emerson
beren burua komentzitu dute gizakia, espezie guztien artean ankerrena, kreazioko erregea dela; gainerako izaki guztiak sortu omen ziren soilik berari elikadura eta jantzia emateko, torturatuak eta sarraskituak izateko
Isaac Bashevis Singer
berez erantzuten ez diren galderek ez dute inoiz erantzunik izango
Franz Kafka
Berlusconi eta beste txiki hori ikusten ditudanean, gizateriatik dimititzeko gogoa pizten zait
Franco Battiato
Berlusconi, txertoaren bitartez sendatzen diren gaixotasun horietakoa da. Berlusconiz sendatzeko, Berlusconi-injekzio on bat behar da
Indro Montanelli
berriro inspiratzea; hori gabe itzulpena beste hizkuntza batean parafraseatzea baino ez da
Fernando Pessoa
bertutea, lo egon bada, indarberrituta esnatuko da
Friedrich Wilhelm Nietzsche
bertutea: borondatearen aurkako ekintza
Anonymous
bertuteari ospe txarra eman eta gero, mende honek bizioari ospe txarra ematea lortu du
Nicolás Gómez Dávila
bertuterik ez duen bakarra, bertuterik nahi ez duena
Leon Battista Alberti
beste hainbat sen bezala, hiltzeko sena bere-berea du gizakiak; elkarren uztarrian ibili ohi dira: gizona eta heriotza, gizona eta krudelkeria, gizona eta odola. Ez da atsegin, baina, egia da
Roberto Bolaño
besteek ez dizute zuk nahi bezala bizitzen utziko, baina nahikoa bizkor eta indarti bazara, ez duzu, gutxienez, eurek nahi duten eran bizi beharko
Andrew H. Vachss
besteen akatsek geureenen antz handiegia dute
Leo Longanesi
besteen estimua ekintza onen bitartez beraganatzen saiatzen den gizonak, esker gaiztoaren eskarmentu latza ezagutuko du
Bertrand Russell
bestek gure mugak ezagut ez ditzaten, muga horiek ez gainditzen saiatzea beste biderik ez dago
Giacomo Leopardi
besteok kaskarrago direla gogoan hartuta, apal izan behar dugu
Oscar Wilde
besteon aintzatespena pizgarria da, baina, batzuetan hobe da horretaz ez fidatzea
Paul Cézanne
besteon analfabetismoak ere idaztea zaildu egiten du
Stanislaw Jerzy Lec
Besteren harrokeria guretzat jasanezina bada gurea iraintzen duelako da
François de La Rochefoucauld
bete, guztiok bete behar ditugu legeak; baina, ulertu, ulertzeko abokatu bat behar da
Fabio Fumi
betebeharra, besteok beteko dutela espero duguna da
Oscar Wilde
beti antolatu izan dut nire bizitza hirurehun mila alhadura bai, baina, nostalgiarik batere ez izateko
Fabrizio De André
beti dago erokeria apur bat maitasunean, baina, bada beti arrazoi apur bat ere erokerian
Friedrich Wilhelm Nietzsche
beti dago modu zuzenen bat eta modu okerren bat; okerrak beti ematen du arrazoizkoago
George Moore
beti garaiz iristen denaren arazoa da han ez dela inor izaten eskertzeko
Franklin P. Jones
beti harritu izan naute ibaiek zubi guztien azpitik igarotzeko egin behar izaten dituzten bira zentzugabeek
Beppe Grillo
beti nago ados kulturadun jendearekin, lehenbizi eurek hitz egin badute
William Congreve
beti uste izan dut munduan arrazarik gabeko lekuren bat baldin bada, horixe Italia dela; izan ere, gure asabek olgetarako denbora gehiegi izan zuten
Enzo Biagi
betiere, errazagoa da gizonez aldatzea gizonari aldaraztea baino
Marilyn Monroe
bi eratako gizonak dira, zuzenak eta okerrak eta mugaren marra zuzenek ezartzen dute
Oscar Wilde
bi gaizkiren artean, beti aukeratzen dut sekula probatu ez dudana
Mae West
bi gauzek txunditzen naute: animalien adimenak eta gizakien basakeriak
Flora Tristán
bi irakurketa jasaten ez dituen liburuak ez du irakurketa bat ere merezi
José Luis Martín Descalzo
bi modu daude nazio bat menderatu eta esklabo bihurtzeko: bata ezpataz, eta, bestea, zorraren bidez
John Adams
bi negozio-gizon beti ados daudenean, bietako bat sobera dago
William Wrigley Jr.
bi nortasun bizi biltzen direnean, substantzia kimikoek elkar uktitzen duteneko gauza bera getatu ohi da: erreakzoirik izaten bada, biak aldatzen dira
Carl Jung
bi pertsona grinarik bortitz, zoro, engainagarri eta iragankorrenak harrapatuta daudenean, egoera euforiko, ohiz kanpoko eta nekagarri horretan heriotzak banantzen dituen arte jarraitzea exijitzen zaie
George Bernard Shaw
bi pertsonak elkar maite badute, ezinezkoa da amaiera zoriontsua
Ernest Hemingway
bi telebista mota daude: adimentsua, hiritar gobernagaitzak sortzen dituena; eta ergela, hiritar arras gobernagarriak sortzen dituena
Jean Guéhenno
Bibliak irakasten digu gure arerioak lagunak bailiran maitatzen, seguruenik, batzuk eta besteak, guztiak bat direlako
Vittorio De Sica
bidaiako benetako aurkikundea ez da lurralde berriak aurkitzea, baizik eta ikusmolde berri batez begiratzea
Marcel Proust
bidaiatzeak jaio gineneko txoko kuttuna maiteago izateko soilik balio du
Noel Clarasó Serrat
bidean topatu dudan horren guztiaren zati naiz
Alfred Tennyson
bidean zoazela adiskidetasuna, samurtasuna eta poesia aurkitu nahi badituzu, eramaitzazu zeure baitan
Georges Duhamel
bigamia senar bat sobera edukitzea da. Monogamia ere bai
Erica Jong
bigarren iristeak esan nahi du galdu dutenetan lehena izatea
Gilles Villeneuve
bihar, hilen naizenean, ez nazazue deitora, ez naiz amalurraren pean izanen, bainaiz askatasun haizea
Ernesto Che Guevara
bihotz oneko gizona bizkorra da, gaiztoa, gainera, ergela ere bada; gaitasun moralak eta intelektualak batera ibili ohi dira
Jorge Luis Borges
bihotz zabalak gehiago mintzen ditu lausenguak irainak baino
Nicolò Tommaseo
bihotza saminduko badizute, arerioa eta laguna behar dira elkarrekin: bata zuri buruzko kalumniak botatzeko eta bestea kontatzera etortzeko
Mark Twain
bihotzaren bidez bakarrik ikusten da ongi; begiek ez dute funtsezkoa ikusten
Antoine de Saint-Exupéry
bikotea hiru lagunek osatzen dute eta horietako bat ez da bertan egoten
David Riondino
bikoteak elkarrekin biziko ez balira ezkontza onak sarriagoak izango lirateke
Friedrich Wilhelm Nietzsche
bila dabilenak badu helburu bat; aurkitu duena, aldiz, aske da, adikor dago, ez du helbururik
Hermann Hesse
bila ezazu alde erridikulua gauza guztietan, eta aurkituko duzu
Jules Renard
biolentzi eroalerik handiena, egungo munduan, Estatu Batuetako gobernua da
Martin Luther King
biolentzia gizarte berri batez ernari dagoen gizarte zaharraren emagina da
Karl Marx
bitrainiar inperioa ingelesak munduan zehar, belaunez belaun eta etsita, itxurazko janaria bilatzen ibili izanaren ondorioa da
Bill Marsano
bitxia da balio fisikoa horren ugaria izatea munduan eta balio morala, berriz, horren urria
Mark Twain
bizi apalago, beste batzuk apalki bederen bizi ahal daitezen
Mohandas Karamchad Gandhi
bizi dugun gizarte erotiko-publizitarioa buru-belarri saiatzen da desioa antolatzen, desioa neurriz kanpo garatzen, gogobetetzea esparru pribatuan gordetzen duen bitartean; gizarteak funtziona dezan, lehiak aurrera segi dezan, desioak hazi egin behar du, hedatu egin behar da eta gizakien bizia irentsi behar du
Michel Houellebecq
bizi naiz, bada, munduan, gizateriaren behatzaile gisa, espeziearen zati banintz baino
Joseph Addison
bizia ikertzea izan dut jardunbidea eta ez dakit zergatik eta zertarako existitzen den
Severo Ochoa
biziki atsegin ditut alderdi politikoak; geratzen diren leku bakarrak dira non jendeak ez duen hitz egiten politikaz
Oscar Wilde
bizioa hain da izaki izugarria, zenbat eta gehiago begiratzen duzun, orduan eta gogokoago duzu
Finley Peter Dunne
biziorik ez izateak ez dio ezer gehitzen bertuteari
Antonio Machado
bizioso izaten uzten ez zaion gizona ez da birtuoso izango
Frank Meyer
bizitza asko bizi izan ditut denboran barrena; gizakiak, norbanako gisa, ez du batere aurrerapen moralik egin azken hamar mila urteetan. Zalantza izpirik gabe diot
Jack London
bizitza atzerantz ulertzen da, baina, aurrerantz bizitzen da
Søren Kierkegaard
bizitza berean hainbat bizitza, gizon batengan hainbat gizon
Giovanni Papini
bizitza bibolina jendaurrean jotzea bezala da, baina tresna jotzen ikasten ari zaren bitartean
Samuel Butler
bizitza da beste plan batzuk egiten ari zaren bitartean gertatzen zaizuna
John Lennon
bizitza entsegurik egiteko aukerarik ez duen antzerkia da; hartara, abestu, egin negar, dantza, barre eta bizi zeure bizitzako une bakoitza bete-betean, antzezlana amaitu eta oihala txalorik gabe jaitsi baino lehen
Charlie Chaplin
bizitza erabat zoriontsua erdiesteko jakinduriak eskaintzen duen guztiaren artean, ezbairik gabe, adiskidetasuna da handiena
Epicurus
bizitza ergel batek kontaturiko ipuina da, zarataz eta amorruz betea eta esanahirik gabea
William Shakespeare
bizitza estoldea bezalakoa da; eman diozunaren ondorio zuzena itzuliko dizu
Tom Lehrer
bizitza etendako esaldi bat da
Victor Hugo
bizitza ez da batek bizi izan zuena, baizik eta batek gogoratzen duena eta kontatzeko gogoratzen duen modua
Gabriel García Márquez
bizitza ez da desioak imajinarazi dezakeen guztia barruan hartzeko bezain handia
Alessandro Baricco
bizitza garunean bildutako irudi-multzoa besterik ez da; ez dago alderik gauza errealetatik datozenen eta barneko ametsetan sortutakoen artean, ezta batzuek besteen gainetik balioesteko arrazoirik ere
Howard Phillips Lovecraft
bizitza hitzen parekoa da
Alessandro Manzoni
bizitza honetako doilorkeriarik grinatsuena: zerbaitek benetan behar lukeena baino denbora laburragoan egitea lortzeko premia
Ernest Hemingway
bizitza honetako plazerrik zehatzena ilusioen plazer hutsala da
Giacomo Leopardi
bizitza jasateko gezurretan aritzen gara; batez ere, geure buruararekin
Elena Ferrante
bizitza luzea da, asegarri baldin bada
Lucius Annaeus Seneca
bizitza maite dugu, ez bizitzen ohituta gaudelako, baizik eta maitatzen ohitutako gaudelako
Friedrich Wilhelm Nietzsche
bizitza osoa eman dut araua berresten
Sacha Guitry
bizitza probabilitate-eskola bat da
Walter Bagehot
bizitza zer den ikusita, batek, mendekuarekin egiten du amets
Paul Gauguin
bizitza zoragarria da, beldurrik ez bazaio
Charlie Chaplin
bizitza, niretzat, dagoeneko ez da txiste bat; ez diot graziarik ikusten
Charlie Chaplin
bizitzak balio handia du erdeinatzen dugunean
Heinrich von Kleist
bizitzak denbora gehiegi kentzen die gizakiei
Stanislaw Jerzy Lec
bizitzak ez du merezi bizi izatea, eskaintzen dizunaz gozatzen ez badakizu
Emmanuel Wathelet
bizitzak ez duela ezer balio eta bizitza batek baino gehiago ezerk ez duela balio ikasi dut
André Malraux
bizitzako arriskurik handiena arreta handiegiz ibiltzea da
Alfred Adler
Bizitzako gauzarik preziatuenak ez dira diruaren truke lortzen direnak
Albert Einstein
bizitzako pozik handienetariko bat adiskidantza dugu, eta adiskidantzaren pozik handienetarikoa sekretu bat gordeko digun adiskidea edukitzea dugu
Alessandro Manzoni
bizitzako zorionik behinena zarena zarelako maitatua izatean datza; zehatzago esateko, zarena izanagatik ere, maitatua izatean
Victor Hugo
bizitzan benetan axola duena dohain egiten da
Claudio Magris
bizitzan ez dago ezer beldur izateko, guztia da ulertu beharreko
Marie Curie
bizitzan guztia da jasateko modukoa, egun asko segidan etengabeko zorionean ematea ezik
Johann Wolfgang von Goethe
bizitzan guztia da ondo digeritzea; horrela aurkitzen du artistak inspirazioa, gazteok maitatzeko grina, pentsalariak ideia argiak, eta guztiok munduan egoteagatiko poza
Guy de Maupassant
bizitzan, batzuetan, jakin behar da borrokatzen, ez bakarrik beldurrik gabe, baita itxaropenik gabe ere
Sandro Pertini
bizitzan, tranbian bezala, eseri orduko iristen zara helmugara
Camillo Sbarbaro
bizitzaren bidegurutzerik garrantzitsuenetan ez dago seinalerik
Ernest Hemingway
bizitzaren lehen erdia gurasoek zapuzten digute; eta bigarrena seme-alabek
Clarence Darrow
bizitzaren onena ez da bilatzen, aurkitu egiten da
Anonymous
bizitzea arriskugarria da
João Guimarães Rosa
bizitzeko jakinduria, ezinbestekoa ez dena bazter uztean datza
Lin Yutang
borondate kolektiboaren desintegratze arriskutsu baten aurrean, moralaren beraren azken gordelekua den zuzentasunaren zentzua galduz kontzientzia zibikoa hondoratzen dela ikustean, gizartearen obligazioa da azken ondorioetaraino eustea, Piaveko frontean borrokan ariko bailitzan
Francesco Saverio Borrelli
borrokatu behar dugun lehen mafia nork bere baitan daramaguna da; mafia gu geu gara
Rita Atria
borrokatzen denak galdu egin lezake; borrokatzen ez denak, galdu du
Bertolt Brecht
boterea minutu batez daukan edonork egiten du krimena
Luigi Pintor
boterearen aurkako borroka, oroimenak ahanzturaren aurka duen borroka da
Milan Kundera
botika modernoen erdiak leihotik behera bota genitzake; txoriek jan litzaketelako ez balitz
Martin Henry Fischer
botoa ematea da abdikatzea
Élisée Reclus
bozak ezertarako balioko balu, legez kanpo utziko lukete
Anonymous
bozkatu gutxien promesten dizunaren alde; berak desengainatuko zaitu gutxien
Bernard Baruch
Bradley Manning heroitzat hartu behar litzateke. Hiritar ondradu eta zintzo orok egin behar lukeena ari da egiten: herriari jakinarazten ari zaio zer dagiten gobernuek, hau da, botorea duten jendeek. Ixilpean gordeta eduki nahi dute, jakina.
Noam Chomsky
bulkada makurren mende bizi gara; duela 50.000 urte bezalaxe
Rita Levi Montalcini
burmuina amaren altzoan osatzen ari denean, ez dago han ezein ideiarik
Maurice Blanchot
burokrazia mekanismo erraldoi bat da, kakanarruek eragina
Honoré de Balzac
burokrazia: edozein irtenbiderako oztopoa
Samuel Herbert
burtsa-merkatua da ergelek beren dirua galtzen duten lekua
Paul Samuelson
buru-argitasuna aske erabiltzea, horra hor benetako zoriona
Aristotle
buru-osasunari buruzko estatistikek diote lau estatubatuarretatik batek gaixotasun psikikoren bat duela. Ekarri gogora zure hiru lagun min; ongi badaude, zeu zara
Rita Mae Brown
burua erabiltzen dutenak gutxi dira; bihotza erabiltzen dutenak, gutxiago; eta biak erabiltzen dituteztenak, bakanak
Rita Levi Montalcini
burugabekeria da behin eta berriz gauza bera egin eta emaitza ezberdinak espero izatea
Albert Einstein
coca cola osasuntsua da oso... EEBBetako ekonomiarentzat jakina
Anónimo
dabiltzala beste batzuk idatzi dituzten liburuez burgoituta; ni irakurri ditudanez nago harro
Jorge Luis Borges
dakidan apurtxoa ere nire ezjakinari zor diot
Sacha Guitry
dakidan guztia maite dudalako dakit
Leo Tolstoy
damu naiz gaztaroko nire kirtenkeriez, baina ez egin izanagatik, berriro egin ezin ditudalako baizik
Pierre Benoit
damua da hurrengoan arrastorik ez uzteko erabaki tinkoa
Marcel Achard
damutzea eta, gero, berriro hasieratik ekitea: horixe da bizitza
Victor Cherbuliez
dauzkadan gauzarik preziatuenen artean ditut gordeta sekula esan ez ditudan hitz batzuk
Orson Rega Card
deabrua optimista hutsa da, gizakiak okerragotu ditzakeela uste badu
Karl Kraus
delituaren zigorra egin izana bera da; legeak eransten dion zehapena axalekoa da
Anatole France
demokrata izateko optimista izan behar da, eta demokrata izaten jarraitzeko, umorista
Will Rogers
demokratikoa al da jendea zergak ordaintzera behartzea biztanleriaren %90ak zergarik ordaindu nahi ez duen herri batean?
Anónimo
demokrazia ahula da; bandera gehiegi ipintzen bazaio gainean, gainbehera etortzen da
Enzo Biagi
demokrazia da herriaren beharra daukagun bakoitzean herriari jartzen diogun izena
Robert de Flers
demokrazia da, zure ustez entzun nahi duzuna esan dizutenean, zure diktadoreak hautatzea
Alan Coren
demokrazia maitea, itzuli etxera, ez da berandu eta
Ivano Fossati
demokrazia merezi duguna baino hobeto gobernatuko ez gaituztela bermatzen digun sistema da
George Bernard Shaw
demokrazia norbanakoaren ezjakitetik sortutako jakinduria kolektibo batekiko sinesmen patetikoa da
H.L. Mencken
demokrazia: bidezko dena indartsu izatea lortu ezean, indartsu dena bidezko egitea lortu da
Blaise Pascal
demokraziak afaria aukeratzeko bozkatzen duten bi otso eta bildots bat baino zerbait gehiago izan behar du
James Bovard
demokraziak gizaki bakoitzari bere buruaren zapaltzaile izateko eskubidea ematen dio
James Russell Lowell
demokraziak gutxiengo ustel baten erabakiaren ordez gehiengo ezgauza baten aukera ezartzen du
George Bernard Shaw
demokraziaren askatasuna ez dago salbu, herriak botere pribatuari hazten uzten badio estatu demokratikoa bera baino indartsuago egin arte
Franklin Delano Roosevelt
demokraziaren aurkako argumenturik bikainena boto-emaile arruntarekin bost minutuko elkarrizketari eustean datza
Winston Churchill
demokraziaren eta diktaduraren arteko diferentzia bakarra da demokrazia batean lehenbizi bozkatu eta gero aginduak jasotzen dituzula eta diktaduran, berriz, ez duzu bozkatzen denbora galdu behar
Charles Bukowski
den guztia eta garen guztia hitza da, azken batean
Víctor García de la Concha
den-denek dakite zerbait ezinezkoa dela, ez dakien norbait iritsi eta asmatzen duen arte
Albert Einstein
denbora da egilerik onena; beti aurkitzen du amaiera perfektua
Charlie Chaplin
denbora da gauzarik garrantzisuena; izan ere, bizitzaren beraren sinonimo bat da
Antonio Gramsci
denbora luzea behar da, oso luzea, gazte izateko
Pablo Picasso
denborarik eta dirurik gabe, fantasia, ekintza bihurtu ezin den amets iragankorra besterik ez da
Charles Baudelaire
denek nahasten dituzte norbere ikuseremuaren mugak munduaren mugekin
Arthur Schopenhauer
denetik atzera bidean dabiltzan bakarrak inoiz inora joan ez diren haiek dira
Antonio Machado
derrigor ari gara ikasten bere ingurunea suntsitzen duen organismoak bere burua suntsitzen duela
Gregory Bateson
desadostasuna da abertzaletasun motarik zintzoena
Thomas Jefferson
desarme-konferentziak suteen kontrako piromanoen ariketak dira
John Osborne
desengainua hartu nuen giza izaerarekin, nirearen oso antzekoa zela ohartu nintzenean
J.P. Donleavy
desiorik ez izatea da nire desio bakarra
Anónimo
despotek badakite arazo guztiak nola konpondu, larriena ezik: beraiek
Winston Churchill
dibortzio guztiak dira gaizki bukatu den zerbait konpontzeko ziliboka. Dibortzioa irabazteko borroka atzealdean gudukatzen den liskarra da; ezkontzari egin behar baitzaio eraso
Luciano Bianciardi
diktadoreek alda ditzakete legeak, baina ez ohiturak
Jacinto Benavente y Martínez
diplomazialaria dama baten urtebetzea beti, baina, adina inoiz gogoratzen ez duen gizona da
Robert Frost
diru bidezko sexuaren eta doaneko sexuaren arteko alderik handiena hauxe da: diru bidezkoa askoz ere merkeagoa izan ohi da
Brendan Francis
dirua beste ezer ematen ez duen negozioa negozio kaskarra da
Henry Ford
dirua da politikaren bular-esnea
James A. Unruh
dirua hartzen ari den hainbesteko garrantzia ikusita, laster Kennedy aipatzen dugunean Onassisen emaztearen lehenengo senarra zela esango dugu
Anónimo
dirua lagungarri da pobrezia jasateko
Alphonse Allais
dirua morroi bikaina eta nagusi kaskarra da
Alexander Dumas
diruak ezin egin du dirukumerik
Tommaso d'Aquino
diruak guztia eman dezakeela diote. Ez da egia. Elikagaiak eros daitezke, baina jangura ez; baita botikak ere, baina osasuna ez; etzaleku erosoa ere bai, baina logura ez; ezagupenak bai, baina adimena ez; itxurak bai, baina ongizatea ez; dibertsioa bai, baina plazerra ez; ezagunak bai, baina adiskidetasuna ez; zerbitzariak bai, baina fideltasuna ez; ile urdinak bai, baina ohorea ez; egun lasaiak bai, baina bakea ez; diruaren bidez guztiaren oskola eros daiteke, baina bihia ez. Hori ez du diruak ematen
Arne Garborg
diruak, guztia erosteko ahalmena duenez, objektu guztiez jabetzeko ahalmena duenez, edukitze-objektuetan guragarriena da. Bere zerizanaren ahalguztiduntasuna da ezaugarri hori unibertsal egiten duena; izaki ahalguztiduntzat jo daiteke, beraz
Karl Marx
diseinu hau bost minutuan sortu nuen, baina hirurogei urte eman nuen gauzatzen
Auguste Renoir
disoluzioaren zati ez bazara, hauspeakinaren zati zara orduan
Steven Right
disziplinarik ezari itsu-itsuan eta tinko heltzea izan da, garai orotan, gizaki libreen benetako indarra
Alfred Jarry
droga guztien onarmenaren alde nago. Eta hau arrazoi batengatik: Mafia gustokoa ez dudalako
Manu Chao
drogak despenalizatzearen aldekoa naiz... kirolean behinik behin
Massimiliano Badiali
drogak legeztatzearen alde nago. Nire balio-sistemaren arabera, bere buruaz beste egin nahi duenak eskubide osoa du. Drogek egiten duten kalterik handiena legez kontrakoak izatetik dator
Milton Friedman
drogen salerosketa ezin legeztatu da diru gehiegi dagoelako tartean
Hillary Clinton
eberatsen negoziorik onuragarriena pobreen arteko borroka da
Eduardo Pérsico
edan-urriaren bihotzean dagoena, hordiaren mihinean egoten da
Plutarch
eder denak baliagarri izan beharrik ez duela eta baliagarri denak ezin eder izan duela sinesten irakatsi digute. Baliagarri dena eder ere izan daitekeela frogatu nahi dut
Mohandas Karamchad Gandhi
edertasuna begiratzen duenaren begietan dago
Anonymous
edertasuna hautemateko ahalmenari eusten diona ez da sekula zaharra izango
Franz Kafka
edizio-itxiera kazetariarentzat akuilua da, okerrago idazten du lasai egonda
Karl Kraus
edonon zaudela, ongi bazaude, hortxe duzu aberria
Marcus Pacuvius
edonor bidegabe kartzelaratzen duen gobernu baten mendean, gizon zuzenari ere benetan dagokion lekua kartzela da
Henry David Thoreau
edonork hitz egin dezake lauso; argi eta garbi, oso gutxik egiten dute
Galileo Galilei
edonork senti dezake begikotasuna adiskide baten nahigabearekiko; aparteko izaera behar da haren arrakastarekiko gauza bera sentitzeko
Oscar Wilde
edozein emakumeri gustatuko litzaioke fidela izatea; zailena, fidel izateko gizona aurkitzea da
Marlene Dietrich
edozein emozio, zinez emozio bada, oharkabekoa da
Mark Twain
edozein hiztegik ere, hizkuntzaren ondarearen zati txiki bat baino ezin eduki du
Giacomo Leopardi
edozein memelok egin diezaioke aurre krisialdi bati; egunez egun bizitzea da ahitzen gaituena
Anton Chekhov
edozer esan nahi dela ere, hitz bakar bat dago definitzeko, aditz bakarra suspertzeko eta adjektibo bakarra kalifikatzeko
Guy de Maupassant
EEBBetan, kartzela gehiago eraikitzen dira, urtean, eskolak eta ikastetxeak baino
Jesús Sepúlveda
egia asmo txarrez esatea lizunkeriatzat hartu behar litzateke
Karl Kraus
egia aurkitu izanaren zeinurik nabariena da barne barea
Amado Nervo
egia bakarra senean dago
Anatole France
egia bihurtu diren ezinezko gauzei esker egiten du munduak aurrera
André Maurois
egia esanez gero, ez duzu gogoan eduki beharko
Mark Twain
egia esateko, gauzak behar duten bidetik joango badira, batzuetan sutu egin behar gara
Friedrich Wilhelm Nietzsche
egia esaten bazaio kalapita sortuko duela agerian uzten duen jokabidea erakusten duen emakumea, gezurra esan dakion ari da eskatzen
Elizabeth Jenkins
egia ez dago amets bakar batean, amets askotan baizik
Pier Paolo Pasolini
egia guztiz barnekoa da; ez da gure baitatik at bilatu behar, ez eta kanpoko arerioen aurkako borrokan gauzatzen saiatu behar ere
Mohandas Karamchad Gandhi
egia osoa azaltzeko bi modu besterik ez dago: anonimoki edo hil ostean
Thomas Sowell
egia, daukagun gauzarik baliotsuena da. Ez dezagun gehiegi erabil
Mark Twain
egia, ukatzen bezain zaila da ezkutatzen
Ernesto Che Guevara
egiagatik hiltzeko beldur ez dena beste inor ez da egia esateko duin
José María Vargas Vila
egiak ez dio inoiz kalterik egiten bidezko kausa bati
Mohandas Karamchad Gandhi
egiazko aurrerapen bakarra laguntzarik gabe erratzen ikastean datza
Albert Camus
egiazko liburua ez da irakurtzen duguna, irakurtzen gaituena baizik
Wystan Hugh Auden
egin amets eta espirituz libre izango zara; egin borroka eta bizitzan libre izango zara
Ernesto Che Guevara
egin dezagun bat eta garaitezinak izango gara
Simon Bolivar
eginak gara ametsak osatzen dituen funts berberaz
William Shakespeare
egintzak ez dira esistitzen, interpretazioak bakarrik esistitzen dira
Friedrich Wilhelm Nietzsche
egiten dugun gaizkiak ez digu gure ekintza onek baino gorroto eta arerio gehiago sortuko
François de La Rochefoucauld
egiten dugun itxura bera gara, beraz, kontu handia eduki behar dugu zer itxura egiten dugun
Kurt Vonnegut
egiten duzuna maite baduzu, ez zaizu lana irudituko
Confucio
egitzazu ergelkeriak, baina, egitzazu gogo biziz
Colette
egizu irribarre; zure hortzak ez dira jateko edo hozka egiteko bakarrik eginak
Man Ray
egokitu zitzaizkion, gizon guztiei bezala, bizitzeko garai latzak
Jorge Luis Borges
egun bat egon behar luke, bat besterik ez, senatariak harrapatzeko debekualdia altxatzeko
Will Rogers
egundoko amodioak segituan igartzen dira; batek ikusi orduko galdetzen dio bere buruari: nor ote da txatxala hori?
Ennio Flaiano
egunen batean pertsonak izango gara berriz, eta ez soilik juduak
Anne Frank
egunero eta ordu oro hil daitekeenaren legez egunero bizi dena bakarrik da zentzudun
Francisco de Quevedo y Villegas
egunez amets egiten dutenek gauza asko dakite, gauez bakarrik amets egiten dutenek ezagutzen ere ez dituztenak
Edgar Allan Poe
egungo gazteek uste dute dirua dela guztia eta, helduak direnean, halaxe dela jakingo dute
Oscar Wilde
egungo gure sistema ekonomikoa ingurumena suntsitzeko eta milioika galtzaile sortzeko makina unibertsala delarik, azken horiekin inork ez daki zer demontre egin
George Susan
egungo musika bankariek eta kontulariek kontrolatzen dute; bete-betean borrokatu behar dugu joera hori
Brian May
egungo zinearen joera bakarra, diru-mordoa irabaztearena da
Roman Polanski
egunkari baten zatirik egiazkoena publizitatea da
Thomas Jefferson
egunkarietan irakurtzen duzun guztia erabat egiazkoa da, gertakariak pertsonalki ezagutzen dituzun kasu bakanetan ezik
Erwin Knoll
egutegiren batean agertu izan naiz, baina ez naiz sekula garaiz iristen
Marilyn Monroe
ehun batailatan ehun garaipen lortzea ez da bikaintasun goiena; arerioa borrokatu gabe menderatzea da bikaintasun goiena
Sun Tzu
ekintza batek beti ditu bi arrazoi: zintzoa eta benetakoa
John Pierpont Morgan
ekonomia berria baliteke planetan inoiz proiektatu den ameskeria handiena izatea: existitzen ez diren premietarako existitzen ez den merkatua
Giorgio Bocca
Ekonomia Berria kontzeptu zoragarria da, dirua galduz aberastasuna sortzeko aukera ematen duena
Anónimo
ekonomia kontutan, gehiengoa beti erratzen da
John Kenneth Galbraith
eleak gizakia askatu egiten du; mintzoaz adierazteko gauza ez dena esklabo da
Ludwig Feuerbach
elikagai-eskasiagatik munduan bostehun bat milioi haurrek duten arazoa gerra-egun batean gastatzen denarekin konpon liteke
Peter Ustinov
elikagairik arriskugarriena ezteietako tarta da
James Thurber
Eliza, askoren iritziz, fedearen eragozpenik handien ari da bilakatzen; beregan ez dute ikusten boterea erdiesteko giza grina besterik; kristautasun ofiziala kudeatzea aitzakia hartuta kristautasunaren benetako espiritua oztopatzen ari direla ematen duten gizonak soilik irudi zaizkie antzerkitxo bat egiten
Joseph Ratzinger
Elizak dio lurra laua dela, baina, nik badakit biribila dela, ilargian egiten duen itzala ikusi baitut; eta konfiantza handiagoa ematen dit itzal batek Elizak baino
Ferdinand Magellan
elkarrekin bakean bizitzeko akordio bat egin nuen denborarekin: berak ez nau jazartzen eta nik ez diot ihes egiten; halako batean, elkar topatu genuen
Mario Lago
elkarrekin bat egiteko gauza bagina, zein eder eta hurbila litzatekeen etorkizuna
Ernesto Che Guevara
elkarrekin ondorioztatu dugu hezkuntzarako eskubidea, gehienentzat, erabat murriztua geratzen dela eskolara derrigor joan beharrarekin
Ivan Illich
elkarrizketa emankorra izan ohi da, norbere zalantzak finkatzera loturiko izpirituen artean soilik
Emil Cioran
elkartasuna ez da ezer ematea, injustizia borrokatzea baizik
Abbé Pierre
elkartasuna herrien samurtasuna da
Ernesto Che Guevara
emakume askorentzat, perfekziorako bidea samurtasuna da
François Mauriac
emakume batek amore ematen duenean, irabazi duelako izaten da
Aldo Camarota
emakume batek benetan zer esan nahi duen jakiteko, begira iezaiozu, ez aditu dioena
Oscar Wilde
emakume baten mendekurik gupidagabeena gizonari fidel izaten jarraitzea da
Jacques-Bénigne Bossuet
emakume burutsuak maitemintzen diren bezala maitemindu zen: memelo baten antzera
Angeles Mastretta
emakume izatea izugarri zaila da, batez ere, gizonezkoekin harremanak izatean oinarritzen delako
Joseph Conrad
emakume librea emakume arinaren alderantzizkoa da, hain justu ere
Simone de Beauvoir
emakume zentzudunak nahiago du bakarrik egon edonorekin baino
Marilyn Monroe
emakumea gaizki jantzita badago, jantziari erreparatuko diozu; bikain jantzita badago, emakumeari baino ez diozu erreparatuko
Coco Chanel
emakumea hautatu egin zaituen oparia duzu
Georges Brassens
emakumeak dira gizonek gobernatutako planeta baten jabeak
Marilyn Monroe
emakumeak maite ditut, baina ez ditut miresten
Charlie Chaplin
emakumeak nahi duenean gizonen batek harrapa dezan, egin behar duen lehen gauza korrika hastea da
Molière
emakumeak... edozein huskeriak erakartzen ditu eta konplimendu batek uxatu egiten ditu
Raymond Quatorze
emakumeei begirunerik handiena gordetzen dieten gizonek ez dute ospe handirik izaten haien artean
Joseph Addison
emakumeei edertasunak gizonen maitasuna bereganatzeko balio die, eta txatxukeriak gizonak maitatzeko
Coco Chanel
emakumeei gizon malenkoniatsuak gustatzen zaizkie; entzun egiten dietela uste dute
Marcel Achard
emakumeek beti hartzen dute barruan dauzkan ametsaren forma
Juan José Arreola
emakumeek esaten dutenaren ehuneko ehun betetzen dute; gizonek ehuneko berrogeita hamar ez dute betetzen
Claude Lelouch
emakumeek gizonek baino bi aldiz hobeto egin behar dituzte gauzak, edozer gauza dela ere, haien erdian aintzat hartuak izateko. Zorionez, ez da zaila
Charlotte Whitton
emakumeek gure akatsengatik maite gaituzte; behar adina akats baldin badugu, guztia barkatzen digute, baita gure adimena ere
Oscar Wilde
emakumeekin ongien konpontzen diren gizonak eurek gabe nola bizi badakiten berberak dira
Charles Baudelaire
emakumeen kontrako garaipenak dira ihes eginda lortzen diren bakarrak
Napoleon Bonaparte
emakumezkoek nahikoa hipokritak behar dute izan, seme-alaba guztiek esan dezaten norbere ama aipatzean: santua zen
Remy de Gourmont
eman daiteke maitatu gabe, baina ezin maita liteke eman gabe
Amy Carmichael
eman duguna beste zorionik ez dugu
Eduard Pailleron
enbaxadorea, atzerrira bere herriaren mesedetan gezurra esatera bidali duten gizon ondradua da
Sir Henry Wotton
engaia zaitezte; neutraltasunak zapaltzaileari egiten dio mesede beti, inoiz ez zapalduari; isiltasunak torturatzailea adoretzen du, inoiz ez torturatua
Elie Wiesel
enperadorea banintz, lehenik eta behin hiztegi bat egingo nuke, hitz bakoitzari bere esanahia emateko
Confucio
enpresa handi baten zuzendari gorenaren soldata ez da merkatuak bere merituengatik eskainitako saria izaten; normalean, bere buruarekiko xerazko keinu pertsonal bat baino ez da
John Kenneth Galbraith
enpresari bati bere diru-sarrerei buruz gezurrik ez esateko eskatzea, dentista bati fakturan iruzur ez egiteko eskatzea bezalakoa da.
Anónimo
epaimahaia hamabi pertsonek osatzen dute, abokaturik onena nork duen erabakitzeko
Robert Frost
erabilera da hitzak on, benetako, zilegi, hizkuntza baten hitz bilakatzen dituen kausa bakarra
Alessandro Manzoni
erabilera da hizkuntz irakasle onena
Quintilianus
erakarpena beti da elkarrenganakoa
Johann Wolfgang von Goethe
erantzun baliagarri bakarrak galdera berriak sortzen dituztenak dira
Vittorio Foa
erantzuna izan duten erreguek negar ugariagoak isurarazten dizkigute erantzun gabeek baino
Santa Teresa de Jesús
erantzunen bat aurki dakiekeen galderak bakarrik aditu ohi ditugu
Friedrich Wilhelm Nietzsche
erbiak gustuko du morokila, sukaldariaren esanetan
Stanislaw Jerzy Lec
ergel bat ikusi nahi ez baduzu, ezer baino lehen, hautsi zeure ispilua
François Rabelais
ergel guztiek nahastu egiten dituzte balioa eta prezioa
Antonio Machado
ergel ikasia ergelagoa da ergel ezjakina baino
Molière
ergelak dira zalantzarik ez duten bakarrak. Ziur zaude? Ez dut zalantza izpirik ere!
Luciano De Crescenzo
ergelak; ez dakite zenbateraino balio duen gehiago erdiak, guztiak baino
Hesiod
ergelarena eginez adimen handia erakutsi du Pinochetek, adimen militar handia hain zuzen ere
Anónimo
ergelkariaren paradigma: diruak leialtasuna desleialtasun bihurtzen du, maitasuna gorroto, gorrotoa maitasun, bertutea bizio, bizioa bertute, morroia jabe, jabea morroi, lelokeria adimen eta adimena lelokeria
Karl Marx
erlekumearentzat baliagarri ez dena, erlearentzat ere ez da
Marcus Aelius Aurelius Antoninus
erlijio bat da ezertan ez sinestea ere
Cesare Pavese
erlijio unibertsala ez da, homo sapiens gehienentzat, futbola beste ezer
George Steiner
erlijioa existitzen da lehen bilauak lehen inozoa topatu zuen une beretik
Voltaire
erlijioa maisulana da entrenatzeko artean, jendea nola pentsatu behar duen jakiteko entrenatzen baitu
Arthur Schopenhauer
erlijioak, gaizkiak sekula asmatu dituen armarik indartsuenak dira
Tino di Bacco
erlijioek, ipurtargiek bezalaxe, iluntasuna behar dute distiratzeko
Arthur Schopenhauer
eroa da, arrazoimena salbu, guztia galdu duen gizakia
Gilbert Keith Chesterton
erosketak egitera joaten garen bakoitzean bozkatzen dugu
Alex Zanotelli
erratzeko arriskurik hartuko ez baduzu, ez duzu inoiz ezer originalik egingo
Ken Robinson
erraz idatz daitezke norberaren oroitzapenak, batek oroimen eskasa duenean
Arthur Schnitzler
erraz tronpatzen gaitu maite dugunak
Molière
erraza denak konplikatua eman dezan lortzeko, ez da talenturik behar; baina, konplikatua denak erraza, harrigarriki erraza, eman dezan lortzea... horixe da kreatibitatea
Charles Mingus
errazago barkatzen zaio etsaiari lagunari baino
William Blake
errazagoa da desintegratzen atomo bat, aurreiritzi bat baino
Albert Einstein
errazagoa da gizateria orokorrean maitatzea, lagun hurkoa maitatzea baino
Eric Hoffer
errazagoa da guztioi bigarren hizkuntzaren bat irakastea, itzuliko duen makina sortzea baino
Anónimo
errazagoa da jendea engainatzen, engainatu duzula konbentzitzen baino
Mark Twain
errazagoa da nork bere printzipioen alde borrokatzea, printzipio horiek errespetatzea baino
Alfred Adler
errealitatea alkohol-gabeziak eragindako irudipen bat da
Anonymous
errealitatea da batek horretan sinesteari uzten dionean desagertzen ez dena
Philip K. Dick
errealitatea da gehiengoak errealitate gisan ikusten duena
Jorge Luis Borges
errealitatea dugu areriorik trebeena; erasoak zuzentzen dizkigu gure bihotzaren gune batera non ez genituen espero eta babestu gabe genuen
Marcel Proust
errealitatea irudipen bat besterik ez da, oso irudipen iraunkorra izan arren
Albert Einstein
errealitatea manipulatzeko funtsezko tresna hitzen manipulazioa da
Philip K. Dick
errealitatearen ezein deskripzio ez poetiko ez da sekula osoa izango
John David Barrow
erredakzioko arduraduna garia jo eta gero lastoa argitaratzen duena da
Adlai Stevenson
erreformatzailea, azpiak kristalezkoak dituen txalupa batean estolderian barrena dabilen norbait da
James J. Walker
errepublikanoek demokratoi buruzko gezurrak esateari uzten badiote, utziko diogu eurei buruzko egia esateari
Adlai Stevenson
erretzaileengandik tolerantzia ikas dezakegu, ez baitut bakar bat ere ezagutu ez-erretzaileengatik kexuka
Sandro Pertini
esan dezagun bi eratako adimen poetiko direla: bata alegiak asmatzeko gaitasuna duena eta, bestea, alegia horiek sinesteko prest dagoena
Galileo Galilei
esan ez den guztia betiko esanda dago
Julio Cortázar
esan ezin dena isilpean gorde behar da
Ludwig Wittgenstein
esan liteke askatasuna zer lauso bat dela; askatasun eza inola ere ez
Rodrigo Rey Rosa
esan liteke hizkuntza baten zailtasuna alderantziz zaiola proportzionala ikastera bultzatzen gaituen motibazioari
Reg Hindley
esan liteke publizitatea dela gizaki baten adimena, dirua ateratzea lortu arte, geldirik egonarazteko zientzia
Stephen Leacock
esan noizean behin egia, gezurretan ari zarenean sines diezazuten
Jules Renard
esandako edo idatzitako hitz oro mintzaira hila da
Robert Louis Stevenson
esaten zidaten beharrezkoak zirela hildako batzuk hildakorik gabeko mundu bat erdiesteko
Albert Camus
eskale guztiak dira berdinak legearen aurrean
Carlo Dossi
eskarmentuan oinarritutako konbikzio bati esker, beti guztioi ziria sar dakiekela uste duen politikari gehiegi dago; horixe da herrialde honen zorigaiztoa
Franklin Pierce Adams
eskarmentuarena eskola bikaina da; baina, matrikulazioa garestiago ateratzen da
Heinrich Heine
eskatutako aholkua ez da ongi etorria izaten; eskatu gabea, zer esanik ez, lotsagabekeria da
Samuel Johnson
eskerrak Bush daukagun demokrazia defendatzeko
Anónimo
esklaboa da inor aske uztera etortzeko zain dagoena
Ezra Pound
esklaboak jabe bakarra du; askonahiak, berriz, bere ondasunak areagotzeko probetxugarri izan litezkeen pertsonak beste jabe ditu
Jean de La Bruyère
eskola da gizartea bere horretantxe behar duzula sinestarazten dizun publizitate-agentzia
Ivan Illich
eskola, hezibide moduan, niretzat, hutsunea izan zen
Charles Darwin
eskolek ez dute nahitaez hezkuntzarekin zer ikustekorik... funtsean, gazteengan oinarrizko portaera batzuk sortzeko kontrol-erakundeak dira; hezkuntza oso bestelako kontua da eta eskolan ez du leku handirik
Winston Churchill
eskubideak zuzenean areagotzen dira betebeharrak zuzen betetzen dituenarentzat
Mohandas Karamchad Gandhi
eskuzabala izan; errespeta ezazu besteon berekoikeria
Stanislaw Jerzy Lec
eskuzabaltasuna ere, tamalez, negozio koipatsua izan daiteke
Ugo Ojetti
esperientzia da gure hutsegiteen multzoari ematen diogun izena
Oscar Wilde
esperientzia erre ezean argirik ematen ez duen sugarra da
Benito Pérez Galdós
esperientzia, lehengo oker bat errepikatzen ari zarenean antzemateko gaitasuna ematen dizun zera miragarri hori da
Franklin P. Jones
esperientzia, zozketa izan eta gero erositako loteri billetea da
Gabriela Mistral
esperientzia: bizitzak eskaintzen digun orrazia burusoil geratu eta gero
Judith Stern
esperientziak irakasten diguna esperientziak ezer irakasten ez digula besterik ez da
André Maurois
espero dezagun paraolinpikoetan dominak irabazi zituzten atleta \"normalek\" drogarik hartu ez izana
Anónimo
espero dut ez naizela erlijiozale izatera heltzeko beste zahartuko
Ingmar Bergman
espezialista da, gero eta gutxiagori buruz gero eta gehiago dakiena, azkenean guztia jakitera iristen delarik... ezeri buruz!
Luciano Somma
espezialistak beti akats berberak egiten dituzten pertsonak dira
Walter Gropius
espezializaziorik handiena eta kultur ezjakintasunik handiena pare-parekoak dira
José Ortega y Gasset
esplotatzen gaituztenak gure hezitzaile sinesgarri izan al daitezke?
Eric Schaub
Estatu Batuak, badirudi Probidentziak zuzendu dituela Amerika, askatasunaren izenean, lazeriaz betetzera
Simon Bolivar
Estatu Batuak, nora doan ez jakin arren, helmugara abiadura-errekorra txikituz iristea erabiki duen herria dira
Laurence J. Peter
Estatu Batuetatik gehien harritzen nauena hauxe da: gurasoek seme-alabei nola obeditzen dieten
King Edward VIII
estatua mundu honetako infernu bihurtu duena, beti izan da gizakiak paradisu bihurtzeko izan duen apeta
Friedrich Hölderlin
estatuburu batek, ezer baino lehen, adimen kamutsekoa izan behar du eta, hori, beti ez da lortzen erraza izaten
Dean Acheson
estiloa hobetzeak adimena hobetzea esan nahi du
Friedrich Wilhelm Nietzsche
eta alderantzizkoa ere, alabaina, egiazkoa da beti
Leo Longanesi
eta faltsua bedi guretzat algara ozen batez lagundu gabe dioskuten egia oro
Friedrich Wilhelm Nietzsche
eta gero aurrerapena etorri zen, guztia txikitzera. Gerra baino okerrago izan zen, ze gerrak gauza asko suntsitu zuen, baina aurrerapenak gure bizimodua suntsitu zuen
Bruno Ugolotti
eta lapur ez dezaten... dirua banketxeen esku uzten dute
Anónimo
eta sasoi batean Jainkoaren maitasunagatik egin genuen hura, diruarekiko maitasunagatik dagigu orain, hau da, botere eta kontzientzia on sentsazio handiena ematen duenarekiko maitasunagatik
Friedrich Wilhelm Nietzsche
etengabe suertatzen dira teoriak \'hankazgoratzen\' dituzten gertakariak
Carlo Dossi
etnien arteko gatazkak amaitzea nahi badugu, gutxiago inbertitu behar dugu gerratan eta gehiago bakearen kulturan
Federico Mayor Zaragoza
etorkizuna da ugazabek esklaboei gogo onez eman ohi dieten jabetza-mota bakarra
Albert Camus
etorkizuna izango da garaile; ziberespazioan ez da jabetza pribatua existituko. Puntocom-unismoan izango gara
John Perry Barlow
etorkizuna nolakoa izango den irudikatu nahi baduzu, pentsa ezazu zer litzatekeen bota bat etengabe aurpegi bat zanpatzen
George Orwell
etorkizuna, aukerak agerian egon baino lehen ikusten dituztenentzat da
Theodore Levitt
etorkizunak duen onena, egunean behin besterik ez dela heltzen
Abraham Lincoln
etorkizuneko belaunaldien nazioarteko hizkuntzak, ezinbestean, planifikatutako hizkuntza beharko du izan
Ludoviko Zamenhof
etorkizuneko munduan, auskalo zenbat dialekto izango den, baina hizkuntzak lau besterik ez: espainiera, ingelesa, arabiera eta txinera
Camilo José Cela
etxea garbitzea, seme-alaba txikiak dituzunean, elurra ari duen bitartean espaloitik kentzen aritzea bezala da
Phyllis Diller
Europa bilakatuko al da benetan den hura, hau da, Asiako kontinentearen mutur bat? Ala ematen duena izaten jarraituko du, hau da, lurreko unibertsoaren zati preziatua, lurbirako altxorra, gorputz izugarri handi baten burmuina?
Paul Valéry
eutsi begiei erne ezkondu aurretik; eta txitxilduta gero
Benjamin Franklin
existentzia bat eraikitzen dugu jasotzen dugunarekin; bizitza bat eraikitzen dugu ematen dugunarekin
Winston Churchill
existentziaren zioa, geure buruaz dugun iritzi bikaina eta besteok guri buruz pentsatzen dituzten gauza izugarriak adiskidetzean datza
Quentin Crisp
ez ahaztu inoiz guztiz berdingabea zarela; beste guztiak bezala
Margaret Mead
Ez al da ironikoa Lur Santua deitzen dioten parajea izatea mundu osoan gorrotorik basatiena eta sakonena biltzen duen lekua?
Daniele Luttazzi
ez al ditut bada suntsitzen nire arerioak eurekin adiskidetzen banaiz?
Abraham Lincoln
ez al zaituzte beldurtzen, bere ordenagailuetakoa beste memoriarik ez duten analfabetuz osatutako mundu batek?
Harold Bloom
ez al zara zu Smith andereñoa, Smith bankari aberats okituaren alaba? Ez? Barkatu, une batez iruditu zait zutaz maitemindu nintzela
Groucho Marx
ez badugu talka egiten arrazoiaren aurka, ez gara inoiz ezertara helduko
Albert Einstein
ez bozkatu; adorea ematen die eta ez du beste ezertarako balio
Anonymous
ez da asmatzen erraza nork egiten dizkigun jukutriarik okerrenak, arerioek asmorik txarrenaz ala lagunek onenaz
Lord Lytton
ez da bidezkoa droga askatasunez eskura daitekeen leku bakarra espetxea izatea
Anónimo
ez da egia egun euritsuak okerrenak direna; horietan bakarrik ibil zaitezke burua gorantz, negarrez ari bazara ere
Jim Morrison
ez da erabili behar \'idealak\' hitz arrotz hori; badugu geure hizkuntzan hitz bikaina: \'gezurrak\'
Henrik Ibsen
ez da eskandaluzkoa bankari batzuek gartzelan amaitzea, gainontzeko guztiak aske ibiltzea da eskandaluzkoa
Honoré de Balzac
ez da espezie indartsuena bizirauten duena, ezta bizkorrena ere, aldaketei hobekien egokitzen zaiena baizik
Charles Darwin
ez da ezohikoa lapurretaren aurkako predikua egiten duten lapurrak topatzea
Miguel de Unamuno
ez da gizakia, mundua baizik, anormal bihurtu dena
Antonin Artaud
ez da heriotza saminena, baizik eta hil nahi izanda horixe ere lortzerik ez izatea
Sophocles
ez da hitzetara erabat itzultzea lortzen, ezta nork bere pentsamenduak ere
Friedrich Wilhelm Nietzsche
ez da inoiz agertzen giza izpiritua, mendekuari uko egin eta zauria barkatzen ausartzen denean baino sendoago eta zintzoago
E.H. Chapin
ez da inor besteen ezkutuko bertuteen gainean esamesaka ari izaten
Bertrand Russell
ez da itzultzen idatzita dagoena, idazleak esan nahi zuena itzultzen da; horregatik ordenagailuek ez dute itzultzea lortzen
Anónimo
ez da kontzientzia bizitza ebazten duena; aldiz, bizitza da kontzientzia ebazten duena
Karl Marx
ez da lehen esan ez den ezer esaten
Terentius
ez da maitasunean bezain indartsu ageri beste ezein pasio-unetan nork bere buruarekiko maitasuna; beti baikaude prest, geurea galdu baino lehen, maite dugunaren baretasuna arriskutan jartzera
François de La Rochefoucauld
ez da politika ohelagun arraroak sortzen dituena, baizik eta ezkontza
Groucho Marx
ez da pornografia lizuna dena, gizakiak gosez hiltzea da lizuna
José Saramago
ez da saltzen lurra zeinean herri bat dabilen
Tashunka Witko
ez da seme-alaba ez-legitimorik, guraso ez-legitimoak bakarrik dira
Leon R. Yankwich
ez da zaila arrakasta lortzea, merezi izatea da zaila
Albert Camus
ez dago araurik; gizaki guztiak dira existitzen ez den erregela baten salbuespenak
Fernando Pessoa
ez dago arrazoia bezain ongi banatutako ezer: guztiok daude behar adina daukatelakoan
René Descartes
ez dago askatasunik, askatasunaren bilaketa baizik, eta bilaketa hori da aske egiten gaituena
Carlos Fuentes
ez dago aspaldi batean bezalaxe dagoen leku batera iritsi eta norbera zenbateraino aldatu den egiaztatzea bezalakorik
Nelson Mandela
ez dago atomoak eta espazio hutsa besterik; gainerakoa uste soila da
Democritus
ez dago atsegingo gaituen ondasunik, non eta ez dugun norbaitekin partekatzen
Lucius Annaeus Seneca
ez dago aurka egiten ezer zailagorik, lausengu apur baino
Arnold Lobel
ez dago bakerako biderik; bakea da bidea
Mohandas Karamchad Gandhi
ez dago belar txarrik, ez gizaki gaiztorik. Kultibatzaile kaskarrak baino ez daude
Victor Hugo
ez dago egun luzeegirik lan egiten duenarentzat
Lucius Annaeus Seneca
ez dago erlijio neurritsurik; erlijioak beti borrokatu du arrazoia
Patrick Emin
ez dago ezer ardura handia merezi duenik, eta ezer gutxi nolabaiteko ardura merezi duenik
Arthur James Balfour
ez dago ezer ezinezkorik, egin behar ez duenarentzat
A.H. Weiler
ez dago ezer kaltegarriagorik nazio batentzat, bertako azeri-jendea adimentsutzat hartua izatea baino
Francis Bacon
ez dago ezer ona edo txarra denik; pentsaera da horrelako egiten duena
William Shakespeare
ez dago ezer, filosoforen batek noizbait esan ez izateko bezain zentzugabea edo irrigarria
Oliver Goldsmith
ez dago filosofo batek ezin adierazi izateko bezain iritzi zentzugaberik
Marcus Tullius Cicero
ez dago gerra ezkutua baino zekena izateko aukera gehiago duen ezer
Susan Sontag
ez dago gerra nahi duen herririk, jakina. Eraso egingo diotela jakinarazten dioten arte, bederen, aldi berean bakezaleei herria arriskutan jartzen ari diren abertzale kaskarrak direla leporatzen dietelarik
Hermann Göring
ez dago gizartea litzatekeen ezer; daude emakumeak, gizonak eta familiak; ezein gobernuk ezin egin du ezer pertsonen bidez ez bada, eta pertsonek beren burua zaindu behar dute ezer baino lehen
Margaret Thatcher
ez dago gure artean maitasun galdurik
Miguel de Cervantes
ez dago hasierarik ez amaierarik; bizitzarekiko irrika azkengabea bakarrik existitzen da
Federico Fellini
ez dago hiztegiak baino gauza erabilgarri eta zintzoagorik, haurrak bost urtetik aurrera jolasteko. Eta, zorte pixka bat izanez gero, idazle onak ehun urte bete arte jolasteko ere bai
Gabriel García Márquez
ez dago ideia goiztiarrik, une egokiak baizik; eta horiei itxaroten jakin behar da
Jean Monnet
ez dago inbertsio hoberik, edozein erkidegorentzat, haurren barruan esnea jartzea baino
Winston Churchill
ez dago indarkeriaren bidez hedatutako ideia baino madarikazio handiagorik
Ezra Pound
ez dago inor gaur bertan hiltzeko posibilitateaz libre egoteko bezain gazte denik
Francesco Petrarca
ez dago jenio batentzat okerragorik beste inork ulertzea baino
Ennio Flaiano
ez dago leku erratuan eroriko den elur-malutarik
Zen saying
ez dago maitasunik sufrimendua pairatzen eta eragiten ez bada
Henri François-Joseph de Régnier
ez dago munduan ezer emakume ezkonduaren eraspena bezalakorik; ezein gizon ezkonduk inondik ere ezagutzen ez duen zerbait da
Oscar Wilde
ez dago pazientea erabat osatuko dela ziurta dezakeen medikurik; baina, bistakoa da mediku orok ziurtatu behar duela erabateko arreta emango zaiola
Patch Adams
ez dago sekreturik isilpean edukitzen zailagorik, nork bere buruaz duen iritzia baino
Marcel Pagnol
ez dago senar jokozalea jasango duen emakumerik, non eta ez duen beti irabazten
Thomas Dewar
ez dago zorionik askatasunik gabe, ezta askatasunik ere adorerik gabe
Pericles
ez dago zoriontsu izateko betebeharra baino betebehar gutxietsiagorik
Robert Louis Stevenson
ez dago zure malkoak merezi dituen pertsonarik, eta merezi dituenak ez dizu negarra eragingo
Gabriel García Márquez
ez dakidan guztia eskolan ikasi nuen
Ennio Flaiano
ez dakigu nork asmatu zuen ura, baina, ziur gaude ez zela arrain bat izan
John Culkin
ez dakigula zer gertatzen zaigun; horixe da gertatzen zaiguna
José Ortega y Gasset
ez daude liburu bera irakurriko duten bi lagunik
Edmund Wilson
ez daukat presaka ibiltzeko astirik
John Wesley
ez desira eta munduko gizakirik aberatsena izango zara
Miguel de Cervantes
ez desiratzea eta edukitzea gauza bera dira
Lucius Annaeus Seneca
ez dio asko axola norekin ezkontzen den bat; hurrengo goizean, dudarik gabe, beste pertsona bat zela ohartuko da
Samuel Rogers
ez diogu beldurrik izan behar heriotzari, garen bitartean heriotza ez baita, eta heriotza denean, gu ez gara
Epicurus
ez diogu ezeri beldurrik izan behar, beldurrari berari izan ezik
Franklin Delano Roosevelt
ez dira bertuteak, bizioak baizik, gizona aldi oro nor den erakusten digutenak
Umberto Galimberti
ez ditugu egunak oroitzen, uneak baizik
Cesare Pavese
ez du lagunik egiten sekula areriorik egin ez duenak
Alfred Tennyson
ez dugu ezagutza faltarik; ausardia falta dugu dakigun hori ulertzeko eta ondorioak ateratzeko
Sven Lindqvist
ez dugu inoiz egin izan dena ikusten, egiteke dagoena baizik
Marie Curie
ez dugu irakurri behar gure buruaz eta eguneroko bizitzaz ahanzteko; baizik eta gure bizitzari indar, argitasun eta heldutasun handiagoz heltzeko
Hermann Hesse
ez dugu sortu ez dugun zoriontasuna kontumitzeko eskubide handiagoarik, sortu ez dugun ondasuna kontsumitzeko baino
George Bernard Shaw
ez dut alkoholik hartzen, baina ez bertutetsu naizelako, baizik eta beste edari bat atseginago zaidalako: ura
Jorge Luis Borges
ez dut bakarrik egon nahi; bakarrik egoten utz diezadaten nahi dut
Audrey Hepburn
ez dut ebakuntza-mahai gainean bukatu nahi, hilabete batzuk gehiago irauteko: ez du merezi; nahiago dut irribarrez hil
Margherita Hack
ez dut ezer frogatu nahi; erakutsi nahi dut
Federico Fellini
ez dut inoren aipurik erabiltzen, nire pentsaera hobeto adierazteko baizik
Michel de Montaigne
ez dut limosnarik ematen; ez bainaiz horretarako behar bezain pobrea
Friedrich Wilhelm Nietzsche
ez dut sinesten mirakuluetan; gehiegi ikusi ditut
Oscar Wilde
ez dut ukatuko emakumeak tentelak direla; Ahalguztidunak gizonaren antzirudiz egin baitzituen
George Eliot
ez dut ukatzen medikuntza pertsona batzuentzat ona izan daitekeenik, baina, zorigaiztokoa da gizadiarentzat
Jean-Jacques Rousseau
ez duzu behar bezain sakonki ulertu zerbait, amonari esplikatzeko gauza ez zaren bitartean
Albert Einstein
ez duzu tutik ere ulertu gizon arrunta zarelako. Gizon arrunta munstro bat da, delitugile arriskutsua da, konformista, arrazista, esklabista eta politika axola ez zaiona
Pier Paolo Pasolini
ez egin adioak zure ilusioei; joanak direnean, existitzen jarraituko duzu, baina bizitzeari utzita
Mark Twain
ez egin besteei zuretzat nahi zenukeena; agian beste gustu batzuk dituzte
George Bernard Shaw
ez egin oihu gauez laguntza eske; bizilagunak esna daitezke eta
Stanislaw Jerzy Lec
ez egon ezin egin izan zenuenaren damutan, egin ahal izan eta egin nahi izan ez zenuena damutu behar zaizu
Mao Zedong
ez eman inoiz esplikaziorik; nolanahi ere, lagunek ez dituzte behar, eta etsaiek ez dizute sinetsiko
Oscar Wilde
ez erabili termino atzerritar, zientifiko edo argotekoak eguneroko hizkeran nola esaten den baldin badakizu
George Orwell
ez eskatu adeitsu izan nadin; eska iezadazue, soilik, adeitsu bainintz joka dezadan
Jules Renard
ez ezazu inoiz liburu bat bere filmean oinarriturik epaitu
J.W. Eagan
ez ezazue denborarik gal oztopoen bila: baliteke batere ez egotea
Franz Kafka
ez gaitu borrokak artista izatera behartzen, arteak borrokalari izatera baizik
Albert Camus
Ez gaituzte zentzumenek engainatzen, zentzuak engainatzen gaitu
Johann Wolfgang von Goethe
ez gara fidatu behar azaleko berrikuntzetan; batez ere, logikari jarraitzen diotenean
Winston Churchill
ez gara herrialde batean bizi, hizkuntza batean bizi gara
Emil Cioran
ez garenaren itxura egiteagatik, garena izateari uzten diogu
Ernst Jünger
ez gaude askatasun faltan, gizaki libreen faltan baizik
Leo Longanesi
ez ginateke fidatu behar jantzi berria behar duen enpresaz
Henry David Thoreau
ez irakurri, haurrek bezala olgetarako, edo helduek bezala ikasteko. Ez, irakurri bizitzeko
Gustave Flaubert
ez itxaron une egokiari: egoki ezazu
George Bernard Shaw
ez itzazu inoiz barneak ausiki emazteaz pentsatu duzunagatik. Hark zuk baino askoz ere gauza okerragoak pentsatu baititu zutaz
Jean Rostand
ez izan horren umila; ez baitzara hain handia ere
Golda Meir
ez izan inoiz besteak baino gutxiago; jaitsi itzazu zure mailara
Quentin Crisp
ez jarraitu, inoiz, egindako bideari; beste batzuk dagoeneko egonak diren lekura baino ez zaitu eramango
Alexander Graham Bell
ez lirateke gizakiak, tristeak ez balira; hiltzeko dira jaioak; heriotza dute norabide bakar eta horrexek behartzen ditu ahalegintzera, gogoratzera eta aurreikuspenak egitera
Cesare Pavese
ez nahiz ezkorra; gaizkiarekin konturatzea, edonon dela ere, nire iritziz, optimismo mota bat da
Roberto Rossellini
ez naiz behartuta sentitzen, zentzumenak, arrazoia eta adimena eman zigun Jainko berberak erabil ez ditzugan nahi duela sinestera
Galileo Galilei
ez naiz guztia jakiteko behar bezain gazte
Oscar Wilde
ez naiz harriak altxatatu eta azpian zer den begiratzen duen pertsona bat besterik; ez da nire errua noizean behin munstroren bat ateratzen bazait
José Saramago
ez naiz inoiz ezeren egilea izan, beti harrapatu izan baititut hor zehar airean zebiltzan kontuak
Nicanor Parra
ez naiz itsu-itsuan fio estatistikez; burua labe piztu batean eta oinak izozkailu batean sartuta dituen gizonak, estatistikoki, batez besteko tenperatu du gorputzean
Charles Bukowski
ez naiz komunista; ez daukat horretarako beste
Ennio Flaiano
ez naiz nire arazo pribatuetan muturra sartzeko zale
Karl Kraus
ez nau gaiztoen zitalkeriak izutzen, zintzoen isiltasunak baizik
Martin Luther King
ez nau inork hobeto orrazten haizeak baino
Alda Merini
ez nintzateke nire konbikzioengatik heriotzera iritsiko; oker egon bainintekeen
Bertrand Russell
ez utzi adierazpen-askatasuna inposatzen pentsamendu-askatasuna baino lehen
Stanislaw Jerzy Lec
ez zaigu arazogarri ez dakiguna, baizik eta ziur jakinda ere gezurrezkoa dena
Mark Twain
ez zaio erraz antzematen korronteari berez darraionari
Stanislaw Jerzy Lec
ez zaitez betiko bizitzen ahalegin; ez duzu sekula lortuko
George Bernard Shaw
ez zaitez fida ideia batekin, ez bazaizu otu ibilian zinela
Friedrich Wilhelm Nietzsche
ez zaitu inoren esana gezurtatzeak gehiago beldurtzen, zuk esana gezurtatzeak baino
Nassim Nicholas Taleb
ez zalantzarik egin pertsona kontziente eta ausartek osatutako talde txiki batek mundua alda dezakeela
Margaret Mead
ez zara inoiz zoriontsu izango, zoriontasuna zertan datzan bilatzen ibiltzen bazara; eta, ez zara inoiz biziko, bizitzaren zentzua bilatzen baduzu
Albert Camus
ez zen ezinbestekoa iraultza bat, aberatsen dirutzek sortutako ezberdintasun itzelak kalte eta krimen ugariren iturri direla munduari erakusteko; baina, zaudete ziur ondasun-berdintasuna ameskeria hutsa dela
Robespierre
ez zinateke nire bila arituko, lehendik ere aurkitu ez baninduzu
Blaise Pascal
ez-fidel izan behar da; baina, inoiz ez desleial
Gabriel García Márquez
ezagupena areagotzen duenak oinazea areagotzen du
Giordano Bruno
ezagutu ditudan amodiozko istorio handienetako batzuk pertsona bakar batek protagonizatzen zituen
Wilson Mizner
ezagutza kandelen antzerakoa da: bat erabiltzen denean beste bat pizteko, ez da lehenaren argia gutxitzen, aldiz, argitasuna areagotzen da
Thomas Jefferson
ezatsegin ditudan bertute guztiak dauzka eta, miresten ditudan akatsetan, bakar bera ere ez
Winston Churchill
ezein gizaki ez da gerra nahi izateko eta bakea nahi ez izateko bezain ergela: izan ere, bake garaian seme-alabek ehorzten dituzte gurasoak eta gerra garaian gurasoek ehortzi behar izaten dituzte seme-alabak
Herodotus
ezein gobernuk ez du oso luze tinko iraungo, egundoko oposizio bat ez badu
Benjamin Disraeli
ezein hizkuntzatan ez da nor berean bezain zaila elkar ulertzea
Karl Kraus
ezein teoria demokratikok ez du zalantzan jartzen diktaduraren ezaugarrietako bat informazioa monopolizatzea dela
Giovanni Sartori
ezer adierazteko etsenplua erabiltzen baduzu, ez dut ezer aditzen
Ennio Flaiano
ezer eskatzen ez duenak guztia espero du
Jean Rostand
ezer espero ez duen gizakia bakarrik da benetan aske
Andrew Young
ezer ez da harri gainean eraikitzen; guztia harea gainean eraikitzen da, baina, harea harria bailitzan eraiki behar dugu
Jorge Luis Borges
ezer ez da ikuspuntu guztietatik eder
Quintus Horatius Flaccus
ezer ez da iraunkor, aldaketa ezik
Heraclitus
ezer ez da irekitasuna bezain zail eta ezer ez da zurikeria bezain erraz
Fedor Michailovich Dostoevski
ezer ez da legez kanpoko, ehun negozio gizonek egitea erabakitzen badute
Andrew Young
ezer ez da pozoi, dena da pozoi: dosian dago koxka
Paracelsus
ezer ez dakit egungo literaturari buruz; aspaldidanik ditut garaikide grekoak
Jorge Luis Borges
ezer gutxi nahi dut, eta nahi dudan hori, gutxi nahi dut
San Francesco d'Assisi
ezer irakasten duzunean, irakasten duzuna zalantzan jartzen irakas ezazu
José Ortega y Gasset
ezerk ez du besteen ohiturak bezainbat aldatzeko premiarik
Mark Twain
ezerk ez zaitu kodiziak baino gehiago pobretzen
Anónimo
ezertan sakondu ez duenak bakarrik ditu konbikzioak
Emil Cioran
ezertxo ere ez da teoria on bat bezain praktiko
Kurt Lewin
ezertxo ere irakurtzen ez duen gizakia jantziagoa da egunkariak bakarrik irakurtzen dituena baino
Thomas Jefferson
ezezagun duzu heriotzak non espero zaituen; leku orotan itxaron ezazu
Lucius Annaeus Seneca
ezezaguna dugunaren eskergatasunaren aurka gure arbasoek asmatutako erlijio hutsal eta zentzugabeek itsututa aurrera jarraitzen dugu
Guy de Maupassant
ezin adierazi du edonork, harrotasunez, adiskide bat daukala
Antoine de Saint-Exupéry
ezin aldatu dut iragana, baina nire oroipenak alda ditzaket
Anónimo
ezin barkatuzkoa da zientzilariek animaliak torturatzea; egin ditzatela saiakuntzak kazetari eta politikariekin
Henrik Ibsen
ezin bizi naiz ni gabe bizi ezin duenarekin
Nadine Gordimer
ezin dut inolako begiramenik izan itzultzaileekin, zeren eta, bestela, nire idazkera globala eta laua, usaingabea eta zaporegabea izango bailitzateke azkenean
Günter Grass
ezin egin da iraultza demokrazia ezartzeko; demokrazia behar da iraultza egiteko
Gilbert Keith Chesterton
ezin esan duzu zibilizazioak aurrera egiten ez duenik, gerra berri bakoitzean era berri batez akabatzen baitzaituzte
Will Rogers
ezin ezagutuko duzu gizaki baten benetako asmoa berari galdetuta
Marcel Proust
ezin galdu dut nire denbora dirutza egiten
Alexander Agassiz
ezin irabazi du batek, beste batek galtzen ez badu
Lucius Annaeus Seneca
ezin irakatsi diozu inori ezer; bere barnean aurkitzen lagundu baino ezin duzu
Galileo Galilei
ezin izan gaitezke plazerrarekiko sentiberagoak oinazearekiko ere sentiberago ez bagara
Alan Watts
ezin jasan duzula gezurra esatea? Bada, ez galdetu
Anónimo
ezin kontrola dezakezu gertatzen dena; gertatzen denaren aurrean dituzun erreakzioak bakarrik kontrola ditzakezu
Brian Tracy
ezin sinetsi nuen euren mutilei napalmez bonbardatzen irakatsi eta gero, hegazkinetan \"zoazte pikotara!\" idazten ez uztea
Marlon Brando
ezin ulertu ditut gasa erabiltzeari buruzko milikeria horiek guztiak; erabat ados nago tribu zibilizatu gabeen kontra gas toxikoa erabiltzearekin, eragin moralak ona izan behar luke... eta sekulako izua sortuko luke
Winston Churchill
ezinezkoa da aisiaz erabat gozatzea, non eta ez daukagun lan ugari egiteko
Jerome K. Jerome
ezinezkoa da handitasuna sinpletasunik gabe
Leo Tolstoy
ezjakina hurbilagoa zaio egiari, aurreiritzia baino
Denis Diderot
ezjakintasuna eta norbere buruarekiko konfiantza besterik ez da behar; horrekin, arrakasta ziurtaturik dago
Mark Twain
ezjakintasuna modu izugarri batean hedatzen ari da
José Saramago
ezjakintasuna zorion-iturririk itzelena da
Giacomo Leopardi
ezjakintasuna zorionaren eta dohatasun sexualaren iturburua da
Giordano Bruno
ezjakiterik okerrena norberaren ezjakintasunari buruzkoa da
San Girolamo
ezkerra eskuinaren presentziari esker bakarrik jasan daitekeen gaitza da
Massimo D'Alema
ezkerrak arrasto putarik ere ez dio antzematen, zer nolako munduan bizi den
José Saramago
ezkertiarra izateak zergak ordaintzea esan nahi al du
Anónimo
ezkondu ala ezkongabe geratzeari dagokionez, edozein bide hartzen duela ere, gizonari beti damatuko zaio
Socrates
ezkondu aurretik, neska batek, gizon bat atxiki nahi badu, amodioa behar dio; ezkondu eta gero, atxiki egin behar du amodio egin nahi badu
Marilyn Monroe
ezkontza da dibortzio-arrazoi nagusia
Groucho Marx
ezkontza egunez umore txarrak eta gauez usain txarrak trukatzea besterik ez da
Guy de Maupassant
ezkontza perretxikoak bezalakoa da: onak ala txarrak diren konturatu garenerako, berandu izaten da
Woody Allen
ezkontza, bizitzan, batailaren erdian duelua bezalatsu da
Edmond About
ezkontza: beharrezko formalitatea dibortzioa lortu aurretik
Oliver Herford & John C. Clay
ezkontzaren kateak hain dira astunak, bi lagun behar dira eramateko; eta batzuetan hiru
Alexander Dumas
ezkortasunak adimenarekin du zerikusia, baikortasunak, berriz, borondatearekin
Antonio Gramsci
eztabaida batean bere aginpideaz baliatzen denak ez du arrazoimenera jotzen, oroimenera baizik
Leonardo da Vinci
ezustekoa itxaro ez baduzu, ez duzu inoiz aurkituko; iheskorra baita, eta uste ez izatekoa
Heraclitus
familia zoriontsu guztiak dira elkarren antzekoak; baina, familia dohakabe bakoitzak bere zorigaiztoa du
Leo Tolstoy
fanatismoa da helburua ere ahaztu denean ahaleginak areagotzea
George Santayana
farmazia-konpainiak trebeagoak dira existitzen diren botikei egokituriko gaixotasunak asmatzen, existitzen diren gaixotasunei egokituriko botikak asmatzen baino
Nassim Nicholas Taleb
fatalista baldin bazara, zer egin dezakezu horri buruz?
Ann Edwards-Duff
fedegabe: New Yorken, kristau-legea sinesten ez duena; Konstantinoplan, berriz, sinesten duena
Ambrose Bierce
fideltasuna existitzen da, maitasuna sena baino indartsuagoa den lekuetan
Paul Carvel
fideltasuna, adulterioa pentsamenez bakarrik praktikatzeko artea da
Décoly
fikzioaren alderik onena, nobela askotan, pertsonaiak guztiz irudizkoak direla ohartarazten duen abisua izaten da
Franklin Pierce Adams
film bat egiten ikasteko modurik onena film bat egitea da
Stanley Kubrick
filosofatu gabe bizitzea, zehatz-mehatz, begiak itxita eduki eta irekitzeko ahaleginik sekula ez egitea da
René Descartes
filosofoa, ilunpeko gela batean bertan ez dagoen katu beltz baten bila dabilen itsua da; teologoa, berriz, katua aurkitzen duena da
H.L. Mencken
filosofoek mundua interpretatu besterik ez dute egin, orain aldatzen asmatu behar da
Karl Marx
finantzak hauxe dira, dirua eskutik eskura pasatzeko trebetasuna desagertzen den arte
Rober W. Sarnoff
fisika sexuaren antzekoa da: batzuetan emaitza praktikoak lortzeko aukera ematen digu, baina ez dugu horregatik egiten
Richard P. Feynman
funtsezko egiak, printzipio handiak, azkenean, hiruzpalau baino ez dira. Txikitan amak irakatsitakoak dituzu
Enzo Biagi
futbola ez da hil ala biziko kontua, hori baino askoz ere garrantzitsuagoa da
Bill Shankly
futbola giza leialtsunaren aire libreko erresuma da
Antonio Gramsci
futbola hedabideek oso ondo kontaturiko gezurra izaten hasia da
Jorge Valdano
futbola oso hedatua da ergelkeria oso hedatua delako
Jorge Luis Borges
futbolak irten egin behar du farmazietatik eta finantza-bulegoetatik
Zdenek Zeman
futbolean indarkeria baldin badago, gaur egun Italian irabazteak bakarrik axola duelako da
Arrigo Sacchi
gailurtzat hartzen duzuna maila bat besterik ez da
Lucius Annaeus Seneca
gaisoari bizia salbatzeko organoak eman badaitezke, goseak hiltzen dagoenari bizia salbatzeko ezin al dira proteinak eman?
Anónimo
gaitasunik eza hitz gehiegi erabiltzen jartzen da agerian
Ezra Pound
gaixotasunen ikerkuntza hain dago aurreratuta, non benetan zaila baita erabat onik dagoen inor aurkitzea
Aldous Huxley
gaixotzen garenean konturatzen gara ez garela bakarrik bizi, baizik eta kateaturik, izugarri urrun daukagun, ulertzen ez gaituen eta ezer adierazi ezin diogun mundu ezberdin bateko izaki bati: gure gorputzari
Marcel Proust
gaizki egindako itzulpena itzulpen ere ez da
Anónimo
gaizki-ulertua da gizakion artean komunikatzeko erarik ohikoena
Peter Benary
gaizkia gailen dadin, onek ezer ez egitea baino ez da behar
Edmund Burke
gaizkia punitzen ez duenak, gaizkia egiteko agintzen du
Leonardo da Vinci
gaiztoak gaizto dira zintzoak ere badiren heinean; akabatu zintzo guztiak eta gaiztoak ere desagertuko dira pixkanaka
Carl William Brown
galde egiozu zeure buruari zorioneko ote zaren, eta zorigaiztoko izango zara
John Stuart Mill
galdu dudana bakarrik dut betiko nire
Elisa Félix
galtzen dakiena garaile
Elbert Hubbard
galtzen den borroka bakarra, bertan behera uzten dena da
Madres de Plaza de Mayo
garai arriskugarrian bizi gara: gizakiok natura menderatzen ari dira, beren burua menderatzen ikasi baino lehen
Albert Schweitzer
garai bat amaitutzat eman daiteke garai horretako ilusio nagusiak itzali direnean
Arthur Miller
garai eta unerik latzenean ere denborak aurrera egiten du
William Shakespeare
garai guztietan, elizgizon deituriko hipokritek koroak jarri izan dituzte errege deituriko lapurren buruetan
Rober Green Ingersoll
garaikideok edukirik gabeko fantasiatzat dituzten eta gerora guztiz natural gertatzen diren ideien multzoari dagokio herri desberdinen artean hizkuntza komun bat sartzearena
Ludoviko Zamenhof
garailea bere harrapakinaren mendeko da
Francis Scott Fitzgerald
garaileari ez zaio galdetzen, gerora, egia esaten aritu ote zen; gerra bat prestatu eta pizten denean, garrantzia ez du arrazoiak, garaipenak baizik
Adolf Hitler
garaileek bakarrik erabakitzen dute gerrako krimenak zeintzuk izan diren
Garry Wills
garaitzeko artea porrotetan ikasten da
Simon Bolivar
garajera joateak auto bihurtzen ez gaituen bezalaxe, elizara joateak ez gaitu kristau egiten
Laurence J. Peter
garapen bidean diren herrialdeen hazkundea desmilitarizazioaren baitan dago
Oscar Arias
garapen iraunkorra infernurako bidea bezalakoxea da: asmo onez zolatua
Serge Latouche
garapena bidaiariak baino naufragoak ugariago dituen bidaia da
Eduardo Galeano
garapena izar hilak bezalakoa da: bere arrastoa ikusten dugu, nahiz eta aspaldi eta betiko desagertu zen
Gilbert Rist
garatu izan dira sendabideak gaisotasun ezezagunetarako ere
Ronald Reagan
garena aldatzeko egiten duguna gara
Eduardo Galeano
garrantzia duena ez da gauza handiak egitea, maitasun handiz egitea baizik
Madre Teresa di Calcutta
garrantzizko gauza bakarra, hemen izango ez garenean, utzi ditugun maitasun-aztarnak izango dira
Albert Schweitzer
gartzelarik ez balego, guztiok katez lotuta gaudela genekike
Maurice Blanchot
garunetik sortzen dira, garunetik bakarrik, plazerrak, pozak, barreak eta ateraldiak; baita mina eta samintasuna ere
Hippocrates
gasa errukiorragoa da arma gisa lehergai handiak baino; eta arerioa erabaki bat hartzera behartzen du giza bizitza gutxiago galduta beste ezein gerra-bitartekorekin baino
Winston Churchill
gaur egun alkohola, tabakoa eta TBa salbu, droga gehienak debekaturik daude, baina gure seme-alabek aise lor ditzakete eskoletan
Manu Chao
gaur egun ezmoraltzat daukagun guztia, nonbait eta noizbait moraltzat hartu zuten; nork ziurta dezake ez zaiola berriro izena aldatuko?
Friedrich Wilhelm Nietzsche
gaur egungo alderdi politikoak botere- eta elkarbabeskeria-makinak dira, batik bat
Enrico Berlinguer
gaur egungo kixoteak ez dira haize-erroten kontra borrokatzen, euren alde baizik
Anónimo
gauza bakarra da munduan jendeak bati buruz jardutea baino: inork ere ez jardutea bati buruz
Oscar Wilde
gauza bakarra dago munduan engainagarri ez dena: itxura
Ugo Bernasconi
gauza bakarrak kitzikatzen ditu animaliak plazerrak baino areago; minak, alegia
Umberto Eco
gauza bat da oroimena eta bestea oroitzea
Antonio Machado
gauza berak desiratu eta gauza berak ez desiratzea, horretan datza benetako adiskidantza
Caius Sallustius Crispus
gauza eginezinak errazagoak dira egingarriak baino
Daniel Barenboim
gauza gutxi dira talde politikoek boterera eraman zituzten ideiei dieten atxikimendua bezain aldagaitzak
John Kenneth Galbraith
gauza gutxi gertatu ohi da behar zukeenean, eta gainerakoak ez dira inoiz gertatzen; historialari saiatuek zuzentzen dituzte akats horiek
Herodotus
gauza handiak lortu dituzten guztiok ameslari handiak ziren
Orison Swett Marden
gauza izan behar dugu aurkako iritzia argudioen bidez gainditzeko edo, bestela, adierazten utzi behar diogu; ezinezkoa da iritzi bat indarren bidez gainditzea, horrek adimenaren garapen librea eragozten baitu
Ernesto Che Guevara
gauza izugarri onak egin daitezke meritua nork bere buruari eman nahi ez dionean
Edward Moore 'Ted' Kennedy
gauza jakin batzuengatik burua galtzen ez duenak, galtzeko bururik ere ez dauka
Gotthold Ephraim Lessing
gauza seguru guztien artean, ziurrena zalantza da
Bertolt Brecht
gauza ugarik batzen gaitu amerikarrekin, hizkuntza izan ezik
Oscar Wilde
gauzak aldatzea nahi badugu, bankuak mende hartu eta telebistak leherrarazi egin behar ditugu; ez dago iraultzarako beste biderik
Luciano Bianciardi
gauzak ez ditugu ikusten diren bezala, baizik eta garen bezala
Anaïs Nin
gauzak okerreko bidetik doazenean, ez joan gauzekin batera
Elvis Presley
gaztaroa guztiok gainditzen dugun gaixotasuna da
Dorothy Fuldheim
gazte izanda iraultzaile ez izatea kontraesan biologikoa ere bada
Salvador Allende
gazte nintzela, guztia gogora nezakeen; gertatu izan ala ez
Mark Twain
gazteak ahal duena ez daki eta zaharrak dakiena ezin du
José Saramago
gazteek euren etorkizunean jartzen dute ilusioa; zaharrek, berriz, euren iraganean
Décoly
gazteek ez dute erretolikarik behar; zintzotasun-, koherentzia- eta altruismo-etsenpluak behar dituzte
Sandro Pertini
gazteek mafia ahalguztidun eta misteriotsuaren kontrako jarrera argi eta garbia hartzen badute, amesgaiztoa bailitzan deuseztatuko da
Paolo Borsellino
gazteek sekula betetzen ez diren asmoak dituzte; zaharrek sekula bete ez zenaren oroitzapenak dituzte
Hector Hugh Munro
gaztelania Ameriketako indiar guztiek dakiten hizkuntza da
Carlos Fuentes
gaztelania ez da benetako kultur hizkuntza izango zientzia gaztelaniaz idazten ez den bitartean
Angel Martín Municio
gaztelaniaz mintzo naiz Jainkoarekin, italieraz emakumeekin, frantsesez gizonekin eta alemanieraz nire zakurrarekin
Charles V
gaztetan esan ohi zidaten edonor hel daitekeela Estatu Batuetako presidente izatera. Egia dela sinesten hasita nago
Clarence Darrow
gehiago da alkoholari atera diodana, alkoholak niri ateratakoa baino
Winston Churchill
gehiegi dakienari zail egiten zaio gezurra ez esatea
Ludwig Wittgenstein
gehiegizko informazioak ezjakitea hedatzen du, ezabatu egingo duelakoan; erraztasun haragikoiak, aitzitik, sexua narriatu du
Carmelo Bene
gehien bereganatzen duenak besteen arabera hartzen du. Ez da handiagoa edo hobea; erantzun behar handiagoa du. Zerbitzu handiagoa egin behar du, zerbitzatzeko bizi
Hélder Câmara
gehien izutzen nauena memoriaren negua da
Juan José Arreola
gerra atsegingarria da ezagutzen ez dutenentzat
Desiderius Erasmus von Rotterdam
gerra da bakea odola isurarazten bilatzea; bakea da borrokan odolik isurarazi gabe jarraitzea
Anonimo
gerra da gaur egungo terrorismo-motarik hedatuena
Gino Strada
gerra da Jainkoak erabiltzen duen sistema iparramerikarrei goegrafia irakasteko
Ambrose Bierce
gerra elkar ezagutzen ez duten gizakien arteko sarraskia da, eta ezagutu bai baina elkar sarraskitzen ez duten gizakien mesedetan, gainera
Paul Valéry
gerra ezin da leundu, deuseztu bakarrik egin daiteke
Albert Einstein
gerra garaian, egia hain da preziatua, non gezur-hesi batez babestu behar baita
Winston Churchill
gerra herriek behar bezain sarri gogoratzen ez duten historiaren ikasbidea da
Benito Mussolini
gerra nahi dute, baina, ez ditugu bakean utziko
José Saramago
gerra orotan, egia izatenda lehen biktima
Hiram Warren Johnson
gerra txartzat hartzen den bitartean, liluragarri izaten jarraituko du; trauskiltzat jotzen denean galduko du onarpena
Oscar Wilde
gerra-presoa, zu hiltzeko ahaleginean huts egin eta gero, bera ez hiltzeko eskatzen dizun gizona da
Winston Churchill
gerrak duen gauzarik miragarriena da asasinoburu bakoitzak bere banderak bedeinkarazi eta Jainkoaren izena jaiera handiz aipatzen duela, hurkoak sarraskitzera abiatu aurretik
Voltaire
gerrak gizakien adimenetan sortzen direnez, gizakien adimenetan eraiki behar dira bakearen bastioiak
UNESCO
gezurra bizitza jasan ahal izateko ezinbesteko gauzetako bat da
Bergen Evans
gezurrik borobilenak hauteskundeak baino lehen, gerra garaian eta ehizean ibili ondoren botatzen dira
Otto von Bismarck
gezurtapena bi aldiz ematen den albistea da
Giulio Andreotti
gezurtiak gogoan izan behar luke, sines diezaioten, behar diren gezurrak bakarrik esan behar lituzkeela
Italo Svevo
giza espeziearen eboluzioa ez da etxabereen antzera hamar mila urtean burutuko, baizik eta, basabereak legez, milioi bat urtean; izan ere, gizakia basapiztia baita eta izango da beti
Charles Darwin
giza izaera: gidatzen ari garenean oinezkoa eta oinez goazenean gidaria madarikatzea eragiten diguna
Oren Arnold
giza memoria tresna zoragarri baina iruzurtia da
Primo Levi
giza munduak balioa galtzen du gauzen munduaren balioa handitzen den hein berean
Karl Marx
gizadia den bezalakoa da; gauza ez da aldaraztea, ezagutzea baizik
Gustave Flaubert
gizadia ez da errealitate gehiegi jasateko gauza
Carl Jung
gizadiak akabua eman behar dio gerrari, bestela gerrak emango dio akabua gizadiari
John Fitzgerald Kennedy
gizadiaren aurkako krimena da nekazaritzako zoru emankorrak bioerregai bilakatu eta erre egingo diren elikagaiak ekoizteko erabiltzea
Jean Ziegler
gizadiaren historia, salbazioa eta galbidea tartean direla, lausoa da; gure zoriaren jabe ote garen ere ez dakigu
Norberto Bobbio
gizaki bakoitzaren memoria bere literatura pribatua da
Aldous Huxley
gizaki bat aberatsa da, bazter utz ditzakeen gauzen arabera
Henry David Thoreau
gizaki batek, edozein gizakik, bandera batek baino, edozein banderak baino gehiago balio du
Eduardo Chillida
gizaki batek, ohean lo zerraldo dagoela, zerbait amesten duenean, zer da gehien existitzen dena, bera, amets egiten duen kontzienzia gisa ala bere ametsa?
Miguel de Unamuno
gizaki baten benetako balioa bere buruaz aske geratzea lortzeko ahalmenak ezartzen du
Albert Einstein
gizaki baten benetako handiatsunaren froga nagusia bere buruaren berezko txikitasuna hautematean datza
Arthur Conan Doyle
gizaki baten eginkizunik jasoena animaliak krudelkeriatik babestea da
Emile Zola
gizaki batzuek salbu, animalia guztiek dute arima
Anónimo
gizaki gehienek ez dute igeri egin nahi izaten, igerian ikasi aurretik
Hermann Hesse
gizaki guztiek antzezten dute; antzezle batzuek ezik
Eugène Ionesco
gizaki jantzia, ezer egiteko ez eta ikasten denborapasa aritzen dena da
George Bernard Shaw
gizaki ona zarelako munduak ongi tratatuko zaituela uste izatea, barazkijalea zarelako zezena oldartuko ez zaizula pentsatzea bezalaxe da
Dennis Wholey
gizaki oro bakar-bakarrik dago lurraren bihotzean, eguzki-izpi batek zeharkatzen duela; halako batean gaua heltzen delarik
Salvatore Quasimodo
gizaki orok du bizitzan egiteko bat, eta ez da inoiz izaten aukeratu nahi izango zukeena
Hermann Hesse
gizakia animalia arrazoiduna da, arrazoiak agindutakoa jarraituz jokatzea eskatzen zaionean beti bere onetik ateratzen dena
Oscar Wilde
gizakia bere kidekoak gorroto dituen animalia gizartekoia da
Eugène Delacroix
gizakia beti dago ideia batengatik hiltzeko prest, beti ere ideia hori argi ez badauka
Paul Eldridge
gizakia da berez dena izateari uko egiten dion izaki bakarra
Albert Camus
gizakia da dabilen lurra
Atahualpa Yupanqui
gizakia egokitzeko ahalmen ikaragarria duen animalia da
Enzo Ferrari
gizakia erabat baldintzatzen du lan-antolakuntzaren portaera produktiboak; eta, lanetik kanpo ere, larruazal eta buru berbera ditu
Christophe Dejours
gizakia eskasiara ohitu denetik da aberatsa
Epicurus
gizakia ezjakin iristen da bere bizitzaren adin bakoitzeko atalasera
Nicolas de Chamfort
gizakia zorigaiztoko da zoriontsu dela ez dakienean. Ez dago beste arrazoirik. Hortxe gakoa: konturatzen dena, berehalakoan izango da zoriuntsu
Fedor Michailovich Dostoevski
gizakiak bere hurkoa zapaltzea ezinezkoa izan dadin nahi al duzu? Ziurta ezazu ezeinek ere ez duela botererik izango
Mikhail Bakunin
gizakiak bere pentsamenduak disimulatzeko soilik erabiltzen du hitza
Voltaire
gizakiak beti dira egiazaleak; egiazaletasun mota aldatzen dute, hori da dena
Tristan Bernard
gizakiak dira lotsaz gorritzen diren, edo gorritu behar liratekeen, animalia bakarrak
Mark Twain
gizakiak diren bitartean bizioak ere izango dira
Tacitus
gizakiak euren tresnen tresna bilakatu dira
Henry David Thoreau
gizakiak ez daki gainontzeko animaliek baino gehiago; gutxiago daki. Eurek jakin behar dutena dakite. Guk ez
Fernando Pessoa
gizakiak ez dira hitzetatik bakarrik bizi, nahiz eta batzuetan hitzak jan behar izaten dituzten
Adlai Stevenson
gizakiak ez dira lotsatzen gauza lizunak pentsatzeaz, baina lotsatu egiten dira halako pentsamenduak egotz diezaizkieketela pentsatuta
Friedrich Wilhelm Nietzsche
gizakiak ez dira patuaren gatibu, euren iritzien mendeko baizik
Franklin Delano Roosevelt
gizakiak ezin egin dezake gerra bat besterik: bere desagerpenaren aurkakoa
Isaac Asimov
gizakiak ezjakin jaiotzen dira, ez ergel; ergelkeria heziketaren ondorioa da
Bertrand Russell
gizakiak heroi izatera heltzen dira, beste ezer izan ezin dutenean
Paul Claudel
gizakiak hiru multzotan bana daitezke: nekeak leher egindakoak, asperduriak jota daudenak eta kezkak bizitzen uzten ez dienak
Winston Churchill
gizakiak jadanik hotzik, goserik edo beldurrik ez duenean, kontentagaitz dago
Ennio Flaiano
gizakiak mila arrosa hazi eta gero, ez du bila dabilena haietan aurkitzen; baina arrosa bakar batean aurki lezake
Antoine de Saint-Exupéry
gizakiak txarkeria sortzen du, erleak eztia sortzen duen legez
William Golding
gizakiak, gai handietan, komeni zaien bezala agertzen dira; gauza txikietan agertzen dira berez diren bezala
Nicolas de Chamfort
gizakiaren % 80, gutxi gorabehera, ura da; beraz, ez da harritzekoa kutsatuta egotea
Carl William Brown
gizakiaren alderdirik sakonena larruazala da
Paul Valéry
gizakiaren benetako eginkizuna bizitzea da, ez existitzea; ez ditut nire egunak bizitza luzatzeko ahaleginean alferrik galduko; nire denbora aprobetxatu egingo dut
Jack London
gizakiarentzat, desio duena gerta dakion ez da hoberena
Heraclitus
gizakiari bizitzan nahi duena lortzea eragozten dion gauza bakarra, sarritan, probatzeko borondatea da, lor dezakeela sinesteko indarra
Richard M. DeVos
gizakiei hiltzen irakatsiko dienak, bizitzen irakatsiko die
Michel de Montaigne
gizakiek bi jokamolde bakarrik dute: arduragabetasuna eta izua
James R. Schlesinger
gizakiek egindako gaizkiak euren heriotzatik haratago irauten du; egindako ongia, berriz, beren hezurren ondoan ehorzten da
William Shakespeare
gizakiek elkarri ez entzuteko egiten dute oihu
Miguel de Unamuno
gizakiek erreflexu geldoak dituzte; belaunaldi batzuk behar izaten dituzte ulertzen hasteko
Stanislaw Jerzy Lec
gizakiek ez dute lagun hurkoa estimu handitan, euren burua ere estimu txikitan dutelako
Leon Trotsky
gizakiek gaizkia gogorik beroenaz eta bizienaz egiten dutenean, zioa konbikzio erlijiosoa izan ohi da
Blaise Pascal
gizakiek harresi gehiegi eraikitzen dute, eta ez behar adina zubi
Isaac Newton
gizakiek historiatik ezer gutxi ikasten dutela, horixe da historiaren irakaspenik handiena
Aldous Huxley
gizakiek naturan duten posizioari buruzko iritzi guztiz okerra dute eta oker horrek ez du konponbiderik
William Somerset Maugham
gizakiek sentimenduak eta jokabideak euren interesak aldatzen diren hein berean aldatzen dituzte
Arthur Schopenhauer
gizakiek Zesarrak eta Napoleonak jauresten dituzten bitartean, Zesarrak eta Napoleonak hutsik egin gabe sortuko dira gizakiak zorigaiztoko bihurtzeko
Aldous Huxley
gizakien deliturik okerrena jaio izatea da
Pedro Calderón de la Barca
gizakiengan ez zaio bizioari beldur esklabu bihurtzen dituelako; bertuteari bai, ordea, jaun bihurtzen dituelako
Diego de Saavedra Fajardo
gizakiok benetan eraginkorra den arma bakarra dugu: barrea
Mark Twain
gizakiok eragozpen gutxiago dute maitagarria iraintzeko beldugarria baino
Niccolò Machiavelli
gizakiok hitz jakin batzuk erabiltzeak dituen arriskuak ongi ulertuko balituzte, liburudendetako erakusleihoetan, hiztegiek xingola gorri bat eta esaldi hau izango lukete: \'Leherkorra, kontuz erabili\'
André Maurois
gizakion irudimena errealitatearen aldean izugarri eskasa da
Cesare Pavese
gizarte baten zibilizatze-maila bere espetxeetan sartuta neur daiteke
Fedor Michailovich Dostoevski
gizarte estatubatuarraren antolaketa, erdi-monopolio nabarmenki eroskeriazaleen eta hautesleria nabarmenki ezjakin eta hedabide nabarmenki iruzurrezko batzuek engainatuaren sistema elkargurutzatua da
Paul Goodman
gizarte-bizitzarako sendagai gisa, hiri handiak gomendatuko nituzke; gaur egun geratzen zaizkigun basamortu bakarrak baitira
Albert Camus
gizarte-eskalaren bi muturretan bakarrik antzematen dira erregeak
Pier Paolo Pasolini
gizartea permisiboa da ezer kostatzen ez diren gauzetan
Enzo Biagi
gizarteak iraungo badu, gezur gozoen oinarriaren gainean bakarrik iraungo du eta, inolaz ere, inork benetan pentsatzen duena zehatz mehatz esango ez duenaren baldintzapean
Lin Yutang
gizarteak oso uste onean dauka gizaki normala; haurrak galtzeko eta absurduan erortzeko hezten ditu eta, horrela, normal bihurtu. Gizaki normalek ehun bat milioi gizaki erahil dituzte azken berrogeita hamar urteotan
R.D. Laing
gizartearen zazpi bekatu: printzipiorik gabeko politika, lanik gabeko aberastasuna, kontzientziarik gabeko plazera, adiurrerik gabeko ezagutza, moraltasunik gabeko merkataritza, gizatasunik gabeko zientzia eta nekerik gabeko gurtza
Mohandas Karamchad Gandhi
gizateria nahigabeturik daukaten izurrite guztietan okerrena tirania elizkoia da
Daniel Defoe
gizateriak ezin jasan du pentsatzea mundua halabeharrez, huts baten ondorioz, lau atomo zorok autopista busti batean talka egin zutelako soilik sortu zela; beraz, konspirazio kosmiko bat aurkitu behar da, Jainkoa, aingeruak edo deabruak
Umberto Eco
gizateriak nora zihoan ez zekielako aurkitu zuen, hain zuzen ere, bidea
Oscar Wilde
gizateriaren arazoa da ergelak guzti-guztiaz ziur daudela eta adimentsuak, berriz, zalantzaz beterik
Bertrand Russell
gizon askorentzat, bizitza, beren burua artxibatzeko manilako gutun-azalaren bilaketa da
Clifton Fadiman
gizon bat bere ideiengatik borrokan egiteko prest ez baldin badago, ideia horiek ez dute ezer asko balio edo berak ez du ezer asko balio
Ezra Pound
gizon batek emaztea lapurtzen dizunean, berarekin geratzen uztea da mendekurik onena
Sacha Guitry
gizon batek ez du zuhaitza beretzat landatzen; geroarentzat landatzen du
Alexander Smith
gizon batek jakinduria hartzen du, bere ezjakintasunaren gutxi gorabeherako sakonera neurtzen hasten denean soilik
Gian Carlo Menotti
gizon batek, bizitzan, emakumez alda dezake, edo iritzi politikoz edo erlijioz... baina, ez futbol taldez
Eduardo Galeano
gizon baten bizitzako egun ahaztezinak bospasei baino ez dira izaten; gainerakoak denbora-pasa dira
Ennio Flaiano
gizon baten eta bere emaztearen arteko bake sendo eta iraunkor bakarra, zalantzarik gabe, banantzea da
Lord Chesterfield
gizon baten sorbaldetan nago eserita, itolarria eragiten diot, baina, bizkarrean eramatera beharturik; aldi berean, nire burua eta besteena konbentzitzen saiatzen naiz, bere erruki naizela, guztiz, eta aditzera ematen dut bere zoria nola edo hala ontzeko gura naizela, bere bizkarretik jaitsita izan ezik
Leo Tolstoy
gizon bati hitz egiten badiozu ulertzen duen hizkuntza batean, burura helduko zaio; bere hizkuntzan egiten badiozu, bihotzera helduko zaio
Nelson Mandela
gizon burugabea eta zentzuzkoa bereizten dituena da, lehenak kausa batengatik harro hiltzeko irrika duela eta bigarrenak, berriz, arrazoi beragatik apal bizitzeko xedea duela
Jerome David Salinger
gizon dotorea da soinean daraman arropa nabari ez zaiona
William Somerset Maugham
gizon eskarmentu gabearen ohiko joera da zortean konfiantzarik ez izatea
Joseph Conrad
gizon guztiek dute emakume bat gogoan; ezkonduek, gainera, beste bat dute etxean
Noel Clarasó Serrat
gizon handiak dira bakarren daudenak
Charles Bukowski
gizon handiarengandik beti dago zer ikasi, baita isilik badago ere
Lucius Annaeus Seneca
gizon handiek bakarrik izan ditzakete akats handiak
François de La Rochefoucauld
gizon ondraduak ez dio inoiz uzten haur izateari
Socrates
gizona ez da gezurtia dela onartzen duenean bezain egiati inoiz ere
Mark Twain
gizona gizon egiten da soilik beste gizon batzuk imitatuz
Theodor W. Adorno
gizona ikastuna da, oinazea du maisu
Alfred de Musset
gizona maite ez duzulako dibortziatzea, ia maite duzulako ezkontzea bezain zentzugabea da
Zsa Zsa Gabor
gizona zoriontsu egin nahi baduzu, ez eman beste ondasunik, kendu gurari batzuk
Lucius Annaeus Seneca
gizonak askoz ere gehiago narriatzen ditu gauzak hitzekin isiluneekin baino
Mohandas Karamchad Gandhi
gizonak bere amets-horniketa egin beharra dauka
José Saramago
gizonaren arazorik larrienak, berak nahi bezala jardun dezakeenean hasten dira
Thomas Henry Huxley
gizonarentzat, lanean arrakasta lortzeko isilpeko formula da aldamenean emakume handi bat edukitzea; eta maiz aldatzea...
Enzo Ferrari
gizonetan zorigabea den emakumeak ez daki zein zorionduna den
Marilyn Monroe
gizonik aberatsena, plazerrik merkeenez gozatzen dena
Henry David Thoreau
gizontzat daukat bere hizkuntza ongi menderatzen duena
Don Lorenzo Milani
globalizazioa boteretsuei ahulez profitatzeko bidea zabaltzen dien prozedura da
Alejandro Llano
gobernu batek, diru-kontutan bankarien baitan ibili behar duenean, bankariek dute kontrola eta ez gobernuko agintariek. Ematen duen eskua hartzen duen eskuaren gainetik dago. Diruak ez du aberririk; finantzariek ez dute abertzaletasunik, ez duitasunik ere, eta irabaziak dituzte helburu bakartzat
Napoleon Bonaparte
gobernua da goialdetik ur hartzen duen ontzi bakarra
James Reston
gobernuek ez dute inoiz ikasten; jendeak bakarrik ikasten du
Milton Friedman
gogo-aldarteaz aldatu behar duzu, ez estaltzen zaituen zeruaz
Lucius Annaeus Seneca
gogoeta ahoan hiltzen da
Nicanor Parra
gorantz goazela beti gelditu gaitezke, baina beherantz inoiz ez
Napoleon Bonaparte
gorputz heinean, bakoitza banakoa da; arima gisa, sekula ere ez
Hermann Hesse
gorputzak elikadura bezala behar du arimak bakardadea
Lucius Annaeus Seneca
gorputzak, ondo zainduz gero, bizitza osoa iraun dezake
Enrique Clarasó Daudí
gorroto izan ditut parlametuan eman nituen urteak, Turingo Azeglio lizeoan eman nituenak beste; denbora infinitura arte alferrik galtzea izan zen
Susanna Agnelli
gramatikaren bidez erabilera eragotzi nahi dutenak, oker dabiltza
Michel de Montaigne
grina defektua edo bertutea da soilik muturreraino eramaten baldin bada
Johann Wolfgang von Goethe
gu etorri aurretik ez zitzaion ezer falta munduari; gu joan ondoren, ez zaio ezer falta izango
Omar Khayyam
gurasoei behatuz gero, ez da halako zorigaiztoa izaten aita gabeko umezurtz izatea; eta seme-alabei behatuta, orokorrean, seme-alabarik ez izatea ere ez da zorigaiztoa izaten
Lord Chesterfield
gurasoen bertutea ezkonsari handia da
Quintus Horatius Flaccus
gure artelanik handiena eta aintzagarriena zuzentasunez bizitzea da; gainontzeko guztiak, erreinatzea, dirutzak egitea, eraikitzea... huskeriak besterik ez dira
Michel de Montaigne
gure askatasuna prentsa-askatasunaren mende dago, eta azken honi ezin mugak jarri bestea galdu gabe
Thomas Jefferson
gure benetako bizitza izan ohi da bizitzen ez duguna
Oscar Wilde
gure bizitzak benetan garrantzizkoak diren gauzen aurrean isiltzen garenean amaitzen dira
Martin Luther King
gure bizitzako oinazekari itzela betiere bakarrik egotetik datorkigu, eta gure ahalegin guztiak, gure ekintza guztiak, bakardade horretatik ihes egitera bideratzetik
Guy de Maupassant
gure bizitzaren bilakabidea dugu geure arrazoiketaren benetako ispilu
Michel de Montaigne
gure burgesek, beren langileen emazte eta alabak erabilgarri edukitzea nahikoa iruditzen ez eta, prostituzio ofiziala aipatu gabe, elkarren emazteak seduzitzen aurkitzen dute berebiziko atsegina
Karl Marx
gure buruaz ahanzten garenean egiten ditugu gogoratzea merezi duten gauzak
Anonymous
gure egunen zaporea aurkitzen dugu helmuga bat eduki beharrari itzuri egiten diogunean soilik
Emil Cioran
gure estuasunetatik ateratzeak esan nahi du geure buruarekiko eta gure iraganaldiarekiko erlazio guztiak errotik aldatzea
Alejandro Jodorowsky
gure ezagupen guztiek ezer ez dakiten animaliek baino heriotz mingarriagoxea izaten besterik ez digute laguntzen
Maurice Maeterlinck
gure garaian ez zegoen best-sellerrik eta ezin genuen gure burua prostituitu; ez zegoen gure prostituzioa erosiko zuenik
Jorge Luis Borges
gure garaiko bigarren mailako ikastetxeak nagusientzako haurtzaindegi birtualak baino askoz gehiago ez dira eta batzuetan, bertan, halabeharrez ematen da iraskabideren bat edo beste, gehienetan zalantzazko balioa duena
James Howard Kunstler
gure hurkoen ongia bilatzen, geurea aurkitzen dugu
Plato
gure izaera higiduran dago; erabat pausatzea heriotza da
Blaise Pascal
gure legeen aldaketa orok dirua ateratzen du pertsona baten poltsikotik, eta beste batenean sartzen
George Bernard Shaw
gure memoria gara, forma aldaberen museo kimeriko hori gara, ispilu hautsi pilo hori
Jorge Luis Borges
gure oroitzapenak dira kontrolatzen ez dugun aginteren batek kontsultatu eta desordenaturik itzuli dizkigun txartel-fitxategiak
Cyril Connolly
gure politikari asko guztiz ezgauza dira; gainerakoak edozertarako gauza dira
Boris Makaresko
gure uneetariko bakoitza bakarra eta beste edozein unekiko desberdina da; eta inoiz ez gara berdinak bi une, bi denbora desberdinetan
Heraclitus
gure zibilizazioaren adierazle tragikoetariko bat dugu gerra baino negozio errentagarriagorik ez izatea
Douglas Mattern
gurekin amets egiten duen norbait hiltzean, gure zati bat hiltzen da harekin batera
Miguel de Unamuno
guretzat arrazoia baino gauza itsusiagorik ez dago gure alde agertzen ez denean
George Savile
gustu sinpleak ditut, hoberenak asetzen nau
Oscar Wilde
gutariko bat, edozein gizaki, une honetan sufrimen latza pairatzen ari bada, gaixorik badago edo gose bada, guztioi dagokigu; guztioi axola izan behar zaigu, zeren eta pertsona baten sufrimenduari jaramon ez egitea beti baita indarkeria-ekintza bat, eta koldarkeriarik handienetarikoa, gainera
Gino Strada
gutun elektronikoa ezin zikindu da malko batez
José Saramago
gutun zaharrak irakurtzearen plazerretako bat da erantzunik behar ez dutela jakiteak ematen duena
Lord Byron
gutxiengoei kultur eskubideak ukatzeak, eskubide zibilak ukatzeak bezainbeste suntsitzen ditu gizarte baten oinarri moralak
Joshua A. Fishman
gutxik ikusten dute zer garen, denek, ordea, zer irudikatzen dugun
Niccolò Machiavelli
guztia arrazionala balitz Lurrean, ez litzateke ezer jazoko
Fedor Michailovich Dostoevski
guztia arrotza zaigu; denbora bakarrik da geurea
Lucius Annaeus Seneca
guztia biribila izan dadin, hori da nahi dudana, eta formak ez dezala izan, nolabait esateko, ez hasierarik ez amaierarik, eta bai, aldiz, bizitzak ezaugarri duen multzo harmoniatsuaren ideia
Vincent Van Gogh
guztia da arriskugarri; baina horrela ez balitz, bizitzeak ez luke merezi izango
Oscar Wilde
guztia da barregarri heriotzan pentsatzen dugunean
Thomas Bernhard
guztia ikusi, asko disimulatu, gutxi zuzendu
Gregorio Magno
guztiak ere ez daude adimentsuak izatera kondenaturik
Carlo Emilio Gadda
guztiak ez du deus balio eta gainontzekoak are gutxiago
León de Greiff
guztiari eta guztioi baietz esatea ez existitzea bezalaxe da
Tahar Ben Jelloun
guztiok berdinak gara legearen aurrean, baina legea aplikatzeko ardura dutenen aurrean ez
Stanislaw Jerzy Lec
guztiok dugu besteren zorigaitza jasateko adina indar
François de La Rochefoucauld
guztiok dugu elkarren berdina guztiok ezberdinak garela
Anónimo
guztiok dugu gure burua geure idealen arabera eta besteenak euren ekintzen arabera juzgatzeko joera
Harold Nicolson
guztiok dugu jatorri bera; guztiok gara unibertsoaren garapenetik, izarren garapenetik sortuak; eta, ondorioz, benetan gara guztiok haurride
Margherita Hack
guztiok egiten dugu irribarre hizkuntza berean
Anonymous
guztiok errinozeroekin kezkatzea, tira... baina, potrozorriak ere desagertzeko zorian daude
Anónimo
guztiok etsi dugu heriotzaz; bizitzaz ez dugu etsitzen, ordea
Graham Greene
guztiok gara amateurrak; bizitza hain da laburra, ez du gehiagorako betarik ematen
Charlie Chaplin
guztiok gara nahikoa ezjakinak, baina ezjakite diferenteak ditugu
Albert Einstein
guztiok gaude behartuta, errealitatea jasango badugu, eromen txikerrak lantzera
Marcel Proust
guztiok gaude gure azalaren azpiko bakardadean itxita egotera kondenaturik; betiko!
Tennessee Williams
guztiok modu berean pentsatzen dutenean, ez du inork pentsatzen
Walter Lippmann
guztiz dohakabe direnek bakarrik dute lagun urkoaren erruki izateko eskubidea
Ludwig Wittgenstein
hain adimentsua bazara, nola liteke zu aberastu izatea?
Anónimo
hain da labur amodioa eta hain luze ahanztura...
Pablo Neruda
hain da zaila adimentsu izanik egiati izatea; handizale izanik ondradu izatea bezain zaila
Fernando Pessoa
hain dira legeak ugari, inork ezin ziurta urkatuko ez dutenik
Napoleon Bonaparte
hain dut maite Alemania, nahigo dut bi izatea
Giulio Andreotti
hain zen ederra, Pisako dorrera hurbiltzea debekatu zioten
Anónimo
hainbat gauzari errazago ematen zaio lege-itxura zilegitasun-itxura baino
Nicolas de Chamfort
hainbeste diru irabazteko bizkorra izateko ergela izan behar diru hori nahi izateko
Gilbert Keith Chesterton
hainbeste iritzi-zundaketa egiten diote jendeari, azkenean iritzirik gabe geratzen dira
Jean Baudrillard
haizea ez da inoiz aldekoa, nora doan ez dakienarentzat
Lucius Annaeus Seneca
halakoa du indarra ohiturak, bizitzen ere ohituta gaude
Gesualdo Bufalino
hamabost urte behar izan nituen idazteko talenturik ez dudala konturatzeko, baina ez dut uzterik izan, artean ospetsuegi egin bainintzen
Robert Benchley
hamaika apaiz daukat inguruan, euren erresuma mundu honetakoa ez dela isildu gabe esaten duten arren, eskueran duten guztia harrapatzen dutenak
Napoleon Bonaparte
hamaika araubide sortzen baduzu, legeari errespetu guztia galdu diozu
Winston Churchill
hamaika gauza botako lirateke, beste inork jaso ditzakeenaren beldurragatik ez balitz
Oscar Wilde
hamar minutu ditugu ideia bat ametsen mundura itzuli baino lehen gauzatu ahal izateko
Richard Buckminster Fuller
handia da ohituraren indarra
Marcus Tullius Cicero
handitan, haur txikia izan nahi dut
Joseph Heller
handitasuna ez datza ohore jasotzean, merezi izatean baizik
Aristotle
harreman platonikoak izan daitezke, horixe bai! Baina senar-emazteen arten soilik
Anonymous
harrigarria da gaiztoek zer nolako arintasunez uste izaten duten guztia ongi irtengo zaiela
Victor Hugo
harritzea, zurtzea, ulertzen hastea da
José Ortega y Gasset
harritzekoa da azti batek barre ez egitea beste bat ikustean
Marcus Tullius Cicero
haserretzen ez dakienak ez daki ona izaten ezta ere
Henry Ward Beecher
hasieran emozioa, gerora soilik elkar-ulertzea
Paul Gauguin
hau aro izugarria, non tentel batzuk diren itsu batzuen gidari
William Shakespeare
hau da nire esakunea: gizaki guztiak tentelak dira
Quintus Horatius Flaccus
hau galdetu zidaten: drogak liberalizatzearen alde al zaude? eta erantzun nien: has gaitezen ogiaren liberalizaziotik; izugarrizko galarazpena dago mundu erdian
José Saramago
hau pena, ura edatea ez den bekatua; bai gozoa izango litzatekeen!
Giacomo Leopardi
hauek dira nire printzipioak; gustuko ez badituzu, badauzkat beste batzuk
Groucho Marx
haur bat dago baserrian, gainetik doan hegazkinari begira eta leku urrun bat amesten du; hegazkinean doan bidaiariak baserria ikusi du eta bere etxearekin egin du amets
Carl Burns
haurra ez da bete behar den ontzia, piztu behar den sua baizik
François Rabelais
haurrak ez dira inoiz oso trebeak izan euren gurasoei entzuten, baina, beti imitatu izan dituzte
James Baldwin
haurrek beren ikusteko, pentsatzeko eta sentitzeko era dute; ez dago geureez ordeztu nahi izatea baino burugabekeria handiagorik
Jean-Jacques Rousseau
haurrek dena aurkitzen dute ezer ezean; helduek ez dute ezer aurkitzen den-denean
Giacomo Leopardi
haurren etorkizuna beti da gaur; bihar berandu izango da
Gabriela Mistral
haurtzaroa hiltzen denean, bere hilotzei \"heldu\" deitzen zaie eta orduan sartzen dira gizartean -infernuko hitzik dotoreenetako batek izendatzen duen horretan-. Horregatik gara haurren beldur, maite ditugun arren, gure gainbeheraren neurria erakusten digutelako
Brian Aldiss
hausnar ezazu, pentsatu baino lehen
Stanislaw Jerzy Lec
hautagai batentzat arriskutsua da jendeak gogoratu ahal izango lituzkeen gauzak esatea
Eugene Joseph McCarthy
hautesle: beste batzuek hautatu duten hautagai baten aldeko botoa emateko pribilegio sakratua duen pertsona
Ambrose Bierce
hauxe da demokraziaren onena: nahi duten guztiek hitz egin dezakete, baina, ez dago zertan entzun behar esaten dutena
Enzo Biagi
hauxe da guk diogun gauza bakarra: emaiezue aukera bat bakeari
John Lennon
hedapenak konplexutasuna ekartzen du eta konplexutasunak, gainbehera
Cyril Northcote Parkinson
Hegel zuzen zegoen esaten zuenean historiatik ikasten dugula gizakiak inoiz ez duela ezer ikasten historiatik
George Bernard Shaw
hegoaldean esklabuak askatzeko borroka zati bat da iparraldean langileak askatzeko borroka berarena
Abraham Lincoln
helburua bitartekoetan dago, zuhaitza hazian legez
Mohandas Karamchad Gandhi
helburuak bitartekoak zuzenets ditzake; baldin eta helburua ezerk zuzenesten badu
Leon Trotsky
heldu bat bizikletan ikusten dudan bakoitzean, gizadiaren etorkizunean konfiantza hartzen dut
H.G. Wells
heldua? sekula ere ez
Pier Paolo Pasolini
helduko da eguna non animalia bat hiltzea eta gizaki bat hiltzea kana berberaz neurtuko diren
Leonardo Da Vinci
heldutasuna, zure buruaz lehenengo aldiz barre egiten duzun egunean lortzen duzu
Ethel Barrymore
helmuga abiatzea da
Giuseppe Ungaretti
hemen datza nire emaztea. Utzi; dagoela etzanda! Orain atseden hartu du; eta nik ere bai
John Dryden
hemen ez da errespetatzen ezta oihaneko legea ere
Nicanor Parra
hemen gizon libre bat bizi da; ez du zerbitzaririk
Albert Camus
herentziazko gaixotasuna da bizitza
Anónimo
heresia, pentsamendu-askatasuna esateko beste modu bat besterik ez da
Graham Greene
heretikoa ez da sutan erretzen dena; heretikoa da sua pizten duena
William Shakespeare
heriotza bizi izandako bizitza bat da; bizitza datorren heriotza bat da
Jorge Luis Borges
heriotza bizitzen ordaintzen da
Giuseppe Ungaretti
heriotza da perfekzio-egoeretako bat, hilkorrek erdietsi dezaketen bakarra, hain zuzen ere
Emil Cioran
heriotza da, orain arte, bizitzak asmatu duen gauzarik sendoena
Emil Cioran
heriotza den bitartetan, bada itxaropena ere
Giuseppe Tomasi di Lampedusa
heriotza ez da bizitzan galerarik handiena; galerarik handiena da bizi garen bitartean gure barruan hiltzen doana
Francis Bacon
heriotza ikaragarria da, baina are ikaragarriago izan behar du sekula ere hil ahal izan gabe betiko bizirik egon beharraren kontzientziak
Anton Chekhov
heriotza izan liteke bizitzak duen onena
Carlos Silva
heriotza izugarria da, baina, bizi izan gabe hil beharraren ideia jasanezina da
Erich Fromm
heriotza nire baitan bizi zen eta beste gorputz batean bizitzeko utzi ninduen
Octavio Paz
heriotza, lazeria, ezjakina... ezabatu ezinean, gizakiek pentsatu zuten, zoriontsu bizitzeko horrelakoetan ez pentsatzea dela onena
Blaise Pascal
heriotzak, bere okerrean, beti erail izan du gizakiak baino gutxiago
José Saramago
heriotzaren lehen sintoma jaio izana da
Stanislaw Jerzy Lec
heriotzari buruz pentsatzen dugunak bizitzari buruz pentsarazten digunagatik soilik du garrantzia
André Malraux
herri bat garelakoan gaude eta, egia esateko, apenas iristen gara paisaia izatera
Nicanor Parra
herri batek bere hizkuntza defendatzeko ausardiarik ez duenean, esklabotzarako prest dago
Remy de Gourmont
herri batek uste badu ezjakina eta librea izan daitekeela, inoiz gertatu ez den eta gertatuko ez den zerbaitetan sinesten du
Thomas Jefferson
herri baten handitasuna eta aurrerapen morala animaliak tratatzen dituzten moduagatik neur daiteke
Mohandas Karamchad Gandhi
herri baten zoria bere gramatikaren egoeraren araberakoa izango da; ez dago bere hizkuntzaren jabe ez den nazio handirik
Fernando Pessoa
herri honen ugazabek badazaute egia: amets amerikarra deritzate, batek lo egon behar baitu sinesteko
George Carlin
herri indigenak gizadiaren erreserba morala dira
Evo Morales
herri zibilizatuaren alderantzizkoa herri sortzailea da
Albert Camus
herrialde bat aurkitzea eta bertan indarrez sartzea edo inbaditzea, beti izan da gauza bera
Samuel Johnson
herrialde batzuk pobreak eta handiustekoak dira eta euren arazoak laguntzarik gabe konpondu nahi lituzkete; baina, zorionez, multinazionalek ezin dute euren aldeko neke hori guztia hartu gabe egon
Anónimo
herrialde guztietan eta garai guztietan, kleroa etsai agertu da askatasunarekiko
Thomas Jefferson
herriek beren burua hobeto ezagutuko balute, euren gorroto izaten ikasiko lukete
Ennio Flaiano
hesiek herriak txirotu besterik ez dute egiten; elkarren aurka jartzen dituzte, hizkuntza arrotz eta ulertezin batean hitz eginarazten diete bizi-espazioari buruz, premia geopolitikoei buruz, etorkinen aurkako anatemak botatzera bultzatzen dituzte, legendunak balira bezala ia, eta herri bakoitzak bere baitan ixteko erabiltzen duen krudelkeriak, lazeria eta atsekabea sortu ordez, aberastasuna eta boterea sortuko balu bezala
Luigi Einaudi
heziera ona jaso izana gaur egun izugarrizko desabantaila da; gauza askotatik kanpo uzten baitzaitu
Oscar Wilde
heziketa da gurasoek euren akatsak seme-alabei transmititzeko duten bidea
Armand Carrel
heziketa, aurreiritzi-maila handiagoa gureganatzen laguntzen digun metodoa dugu
Laurence J. Peter
heziketa, gehienbat, desikasi dugunak osatzen du
Mark Twain
heziketaren bitartez erabakitzen dugu gure seme-alabak behar adina maite ote ditugun gure mundutik ez kanporatzeko beren zorira utzita, edota haien eskuetatik aukera ez kentzeko beren kabuz egin dezaten zer edo zer, guk imajinatzen ez dugun zer edo zer; maite ote ditugun haiek garaiz prestatzeko behar adina, mundu komun bat berritzeko zeregina bete dezaten
Hannah Arendt
hezitzailearen lehen helburua autodidaktak prestatzea da
Daniel De Montmollin
hezkuntza miresgarria da, baina, noizean behin gogora ekarri behar dugu ezagutzea merezi duen ezer irakasterik ez dagoela
Oscar Wilde
hezkuntza pixkanaka gure ezjakinaz jabetzea da
Will Durant
hezkuntzaren helburua hauxe da: adimen hutsa adimen zabal batekin ordezkatzea
Malcolm Steve Forbes
hezkuntzaren printzipioa erakusbidea da
Anne-Robert-Jacques Turgot
higuingarria da, zerbait jakinda, ezagutza hori besterenganatzeko ezer egiten ez duten horien espirituaren zekenkeria
Miguel de Unamuno
hil ala biziko arazoetan, garrantzia estiloak du, ez zintzotasunak
Oscar Wilde
hilak biziak baino gehiago dira eta kopurua handitzen ari da; biziak urri dira
Eugène Ionesco
hildakoek bakarrik dute barkatzeko eskubidea; eta biziek ez dute ahazteko eskubiderik
Chaim Herzog
hildakoek bakarrik ikusten dute gerraren amaiera
Plato
hildakoen kopuruari begiratuta, arma-fabrikatzaileak onegintzako erakundeak dira zigarro-fabrikatzaileen aldean
Silvio Garattini
hilerria josita dago munduak galdu ezin zituen gizon handiez
Leo Tolstoy
hilezkor da unean unea onartzen duena
Cesare Pavese
hiltzea da jendeak gordetzen duen ohitura bat
Jorge Luis Borges
hiltzea ez da ezer; izugarriagoa da ez bizitzea
Victor Hugo
hiltzen den hizkuntza bakoitzeko gizakiaren imajina bat ezabatzen da
Octavio Paz
hiltzen garenean kontua ez da elkarri komunikatu ezin izatea gainerakoek guri ulertu ezin izatea baizik
Pier Paolo Pasolini
hipokrisia bizioak bertuteari egiten dion gorazarrea da
François de La Rochefoucauld
hiri bat ez da maitatzen zazpi leku miragarri dituelako edo zazpiehun dituelako, gure beharrei erantzuten dien moduagatik baizik
Italo Calvino
hiri guztiak, baita txikiak ere, zatituta daude bitan: pobreen zatia eta aberatsen zatia dute; eta gerran dihardute elkarrekin
Plato
hirigintza da kapitalismoak natur eta giza ingurumena bereganatzea; eta, bereganatze horretan, nola ez dominazio absolutu gisa garatu denez, espazio guztia haren dekoratutzat berregin ahal eta behar du orain
Guy Debord
hiritarren ezaxolakeriak, koldarkeriak eta oportunismoak demokrazia birrintzen dute, jauntxoek eta diktadoreek baino areago
Luigi Tosti
Hiru mila urte bizi behar bazenu, edo hiru aldiz hamar mila, gogoan izan inork ez duela galtzen bizi duena beste bizitzarik, eta ez duela bizitzen galtzen duen bizitza baizik. Ondorioz, luzeenak eta laburrenak bat egiten dute une berean. Oraina guztiona da, eta iragana betiko joaten da. Hartara, ez iragana ez etorkizuna ezin litezke gal, ez dauzkagunez. Nola ken liezazkiguke inork?
Marcus Aelius Aurelius Antoninus
hirugarren milurteko gizonak izango ditu Bushen kultura, Berlusconiren ondradutasuna eta Putinen onberatasuna
Anónimo
hirurogeita hamar urtetik gorako gizonak miresten ditut; bizitza osorako maitasuna eskaintzen diete beti emakumeei
Oscar Wilde
historia atsegin izango da nirekin, neuk idazteko asmoa baitut
Winston Churchill
historia oro da historia garaikide
Benedetto Croce
historia: kontakizun ia beti faltsua, gobernatzaile ia beti maltzurrek edo militar ia beti ergelek eragindako gertakari ia beti hutsalei buruzkoa
Ambrose Bierce
historiak irakasten digu gizaki eta herriek beste aukera guztiak agortu dituztenean bakarrik jokatzen dutela zentzuz
Abba Eban
historiak irakasten digu jendeak basakeria idoro duenean mobilizatzen dela hura menderatzeko
Noam Chomsky
historiako beste ezein unetan baino larrikiago, gizadia bidegurutze baten aurrean dago: bide batek etsipenera eta erabateko ezkortasunera darama; besteak, berriz, erabat desagertzera. Ongi aukeratzen jakiteko erregua egin dezagun
Woody Allen
historialariek agirien bidez diote gezurra; nobelagileek asmamenaren bidez
Gonzalo Torrente Ballester
hitz bakoitzak bere gogoa karriatzen du
Eduardo Pérsico
hitz bat definitzea tximeleta hegan dabilela harrapatzea bezala da
Aurélio Buarque de Holanda Ferreira
hitz baten esanahia adierazteko beste hitz batzuk erabili behar dira eta, horien esanahia, berriz, beste hitz batzuez; eta, horrela, amairik gabe. Komunikazioa irudipen bat da
Pino Caruso
hitz berberek, aho ezberdinek esanda, esanahi ezberdina hartzen dute; are esanahi antitetikoak
Alessandro Morandotti
hitz egitea itzultzea da, entzutea itzultzea da, irakurtzea itzultzea da, idaztea itzultzea da, pentsatzea itzultzea da; pertsona guztiek itzultzen dute, itzultzaile batzuek ezik
Anonimo
hitz guztiak dira aizunak; baina, hitzik gabe, zer dugu?
Elias Canetti
hitz guztiak izan ziren, noizbait ere, neologismo
Jorge Luis Borges
hitz urriko gizonak dira onenak
William Shakespeare
hitza darienek ez dute deus esaten
Françoise Sagan
hitza jan izanak ez dit inoiz indigestiorik sorrarazi
Winston Churchill
hitza soinua besterik ez da, eta liburuak papera besterik ez
Paul Claudel
hitzak dira daukagun guztia
Samuel Beckett
hitzak eta bihotza ez datoz bat beti
Pietro Metastasio
hitzak ez dituzte akademikoek egiten akademiatan, jendeak kalean baizik. Hiztegigileek atzematen dituzte, ia beti beranduegi, eta ordena alfabetikoan baltsamatzen dituzte; eta sarritan, asmatu zituztenek pentsatu zuten esanahia galdu dutenean
Gabriel García Márquez
hitzak garrantzitsuak dira, gutxi badira
Lalla Romano
hitzak txanponen modukoak dira; batek askoren balioa izaten du eta askok ez dute baten balioa izaten
Francisco de Quevedo y Villegas
hitzaren erdiak mintzo denarenak dira eta entzuten duenarenak beste erdiak
Michel de Montaigne
hitzaurrea liburuaren zatirik garratzitsuena da; kritikariek ere irakurri ohi dituzte
Philip Guedalla
hitzek daukate entzuten dituenak ematen dien balioa
Giovanni Verga
hitzekin ez fidatzea baino askoz ere kaltegarriagoa da hitzekin gehiegi fidatzea
Vaclav Havel
hitzen zentzua leheneratu behar genuke, hori baita, azken finean, idazle baten funtsezko eginkizuna, hiztegia garbitzen laguntzea
Eduardo Galeano
hitzik ederrenak ez dira \'maite zaitut\', baizik eta \'onbera da\'
Woody Allen
hitzik zaharren eta laburrenek -bai eta ez- arretarik handiena eskatzen dute
Pythagoras
hizketan ikastea itzultzen ikastea da
Octavio Paz
hizkuntz aberastasunik ezak ahul egiten gaitu eta besteren ideien morroi bihur gaitzake
Giorgio Barberi Squarotti
hizkuntza bat indartsu egiten duena ez da atzerrikoa baztertzeko ahalmena, bereganatzeko gaitasuna baizik
Johann Wolfgang von Goethe
hizkuntza baten jabe izan liteke dirurik, ondasunik, botererik eta ezkontiderik gabe; baina ezin da dirurik, ondasunik, botererik edo ezkontiderik eduki hizkuntza baten jabe izan gabe
John Searle
hizkuntza batura da eta hiztun bakoitzak zatitxo bat besterik ez dauka
Bernard Dupriez
hizkuntza bizitza baino askoz aldaberagoa da
Manuel Seco
hizkuntza da zenbat eta gehiago erabili orduan eta zorrotzago egoten den ebakitzeko tresna bakarra
Washington Irving
hizkuntza desberdinak hitz eginez hobeto ulertzen diogu elkarri
Elena Loewenthal
hizkuntza erabat logikoa eta ergelkeria bakar bat ere ez lukeena, bizirik gabea eta zailegia izango litzateke
Ludoviko Zamenhof
hizkuntza ez da pentsamenduaren bilgarria, pentsamendua bera baizik
Miguel de Unamuno
hizkuntza ezberdinak existitzea gizadiaren misteriorik handienetarikoa da
Elias Canetti
hizkuntza natural bat komunitate baten esperientzia, jakintza eta sinesmenak biltzen direneko artxiboa da
Fernando Lázaro Carreter
hizkuntza usteltzen denean, jendeak sentitzen duenarekiko fedea galtzen du eta horrek biolentziarako bideak zabaltzen ditu
Wystan Hugh Auden
hizkuntza zeinu bat da, gure giza izaeraren zeinu nagusia hain zuzen ere
Octavio Paz
hizkuntza, gudarostea eta itsas-armada eduki ditzakeen dialektoa da
Joshua A. Fishman
hizkuntza, pentsamena bere formarik sinpleenera bihurtzea baino ez da
Anonymous
hizkuntzak, erlijioak bezalaxe, heresietatik bizi dira
Miguel de Unamuno
hizkuntzaren aurka borrokatu behar da, ez ditzan inposa bere formulak eta klitxeak, esaera topikoak... idazle txarra hain ongi ezaugarritzen duen hori guztia
Julio Cortázar
hiztegi bat unibertso osoa da, alfabetoaren arabera ordenatuta
Anatole France
hiztegi onak ispiluak bezalakoak dira: ondo erabiltzen jakinez gero, lehendik ere susmatzen zenuena aurki dezakezu bertan
Anónimo
hiztegia munduan dagoen gauzarik demokratikoena da: komunean dugun ondasun bakarra da
Bernard Pivot
hiztegiak etengabe zuzendu behar dira, mapak bezalaxe
Carlo Dossi
hiztegiekin eta erlojuekin berdin gertatzen da; okerrena ezer baino hobe da eta hoberenaz ere ezin fida gaitezke
Samuel Johnson
hobe da alferrikako gauzak jakitea, ezer ez jakitea baino
Lucius Annaeus Seneca
hobe da baikor izan eta oker egotea, ezkor izan eta zuzen egotea baino
Kurt Gödel
hobe da egin eta damu hartzea, ez eginagatik damutzea baino
Giovanni Boccaccio
hobe da egunei bizitasuna gehitzea, bizitzari egunak gehitzea baino
Rita Levi Montalcini
hobe da legerik ez edukitzea, dauzkagunak egunero urratzea baino
Ugo Foscolo
hobe da maitasunean dohakabe izatea, ezkon-bizitzan baino; zortedun batzuek bietan izaten dute arrakasta
Guy de Maupassant
hobe da zalantzan borrokatzea, errakuntzan moldatzea baino
Alessandro Manzoni
hobe da, bai, herrialde honetako jendeak gure banku- eta diru-sistema ez ulertzea; ulertuko balu, biharko egunsentia baino lehen iraultza piztuko litzatekeela uste dut
Henry Ford
hobekien dakizkigun gauzak sekula ikasi ez ditugunak dira
Luc de Clapiers Marquis de Vauvenargues
hobekien gordetako sekretuak jende guztiak imajinatzen dituenak dira
George Bernard Shaw
hobeto baliatzen da denboraz aldamenekoak zer egin, esan edo pentsatzen duen begira egon ordez, bere ekintzak egoki eta zuzen betetzen saiatzen dena
Marcus Aurelius Antoninus
hogeigarren mendeari guztia barka dakioke, baita bi mundu-gerrak eta ondorengoak ere, edota moda-desfileak eta bat formulako lasterketak, baina ez telebistaren mesedetan zinematografoari uko egin izanaren bekatua
Luigi Pintor
Hollywood leku bat da, non milaka dolar ordaintzen dizuten musu baten truke eta erreal bikoa zure animarengatik
Marilyn Monroe
honela egia bakun eta bikoitza topatzen dugu: lehenik, hizkuntza bera hitz egiten duen herrien erkidegoa gara eta, bigarren, hitz egitea gizaki izateko modu bat da
Octavio Paz
honen gutun luzea idatzi badut, laburragoa egiteko astirik izan ez dudalako izan da
Blaise Pascal
horra hor kalte guztia! hitzetan! guztiok daramagu barnean gauza-anabasa bat, bakoitzak berea; nola liteke elkarri ulertzea, jauna, nik esaten ditudan hitzei eransten badiet nire gauzak ulertzeko moduaren zentzua eta balioa, eta entzuten dituenak, berriz, nahitaez ulertzen baditu beretzat duten zentzuaren eta balioaren arabera, bere barneko anabasaren ikusmoldetik? Elkarri ulertzeko gauza garela uste dugu, baina, ez diogu elkarri inoiz ezer ulertzen!
Luigi Pirandello
horrenbeste sufritu izanaren ordaina, gero zakurren moduan hiltzea da
Cesare Pavese
hurbilago dabil multinazionala erakunde totalitarioa izatetik, gizakiak asmatutako beste edozein erakunde baino
Noam Chomsky
hutsegitea da gobernuaren laguntza behar duen gauza bakarra: egia laguntzarik gabe sostengatzen da
Thomas Jefferson
hutsegitea da norbere nortasuna inork ulertzen ez duela uste izatea; jende gehienak oso ondo ezagutzen ditu baita bere akatsak ere, gertatzen dena da, apeta hartzen dutela eta akats horiei mundu guztiak bezala deitu ordez, bestela deitzen dietela
Arthur Helps
ia gizaki guztiak sendagaiek hiltzen dituzte, ez gaixotasunek
Molière
ia sendagile guztiek dituzte euren gaixotasunik gustukoenak
Henry Fielding
ibiliak dagi bidea
Franz Kafka
ibiltzea da sendagairik onena gizakiarentzat
Hippocrates
idazle bat ez da produktibo ideiak sortzen dituen neurrian, baizik eta bere lanak argitaratzen dituen editorea aberasten duen neurrian
Karl Marx
idaztea beti izaten da zerbait aurkitua izateko moduan ezkutatzea
Italo Calvino
idaztea da lanbide bakarra zeinean inor ez baita lotsagarri geratzen dirua ez irabazteagatik
Jules Renard
idaztea inork etenarazi gabe hitz egiteko modu bat da
Jules Renard
ideal bat duen pertsonak egiten duen indarra interesak mugiarazten dituen laurogeita hemeretziren adinakoa da
John Stuart Mill
idealismoa da politikako zaldunek euren botere-irrika estaltzeko erabiltzen duten toga noblea
Aldous Huxley
idealismoa gauza ederra da, baina, errealitatea hurbiltzen zaionean, heldu ezinezko prezioan jartzen da
William F. Buckley
idealismoa proportzio zuzenean aregotzen da, arazoa dagoen lekuraino dugun distantziarekiko
John Galsworthy
ideia berri bat duen gizakia ero bat da, ideiak arrakasta lortzen duen arte
Mark Twain
ideia guztiak jadanik adimenean daude, eskultura guztiak jadanik marmolean dauden bezalaxe
Carlo Dossi
ideiak arkakusoen oso antzekoak dira, batengandik bestearengana jauzten dira, baina ez diete guztiei heltzen
Stanislaw Jerzy Lec
ideiak arma nuklearrak baino indartsuagoak dira
Fidel Castro
ideiak armak baino ahaltsuagoak dira; ez genuke onartuko gure etsaiek armak izatea, zergatik onartu behar genukeen, beraz, ideiak izatea?
Joseph Stalin
ideiak berak ez du halako garrantzirik; ideia horretan azken ondorioetaraino sinesteko gaitasuna da axola duena
Ezra Pound
ideologia nagusia beti izan da klase menderatzailearena
Karl Marx
ideologia pentsamenduaren kartzelaririk gupidagabeena da
Yossi Sucary
ikasi nahi baduzu, irakatsi
Marcus Tullius Cicero
ikasita nago \'ezinezko\' hitza zuhurtziarik handienaz erabiltzen
Wernher von Braun
ikaslearen eta maisuaren arteko elkar maitasuna da ezagupenaren urrats lehena eta garrantzitsuena
Desiderius Erasmus von Rotterdam
ikasleek jaten dute irakasleek liseritu dutena
Karl Kraus
ikusten duguna bakarrik sinesten dugu; beraz, telebista heldu zenetik guztia sinisten dugu
Dieter Hildebrandt
ilunabarrerantz ibiliz bakarrik aurkituko duzu egunsentia
Mirco Stefanon
ilusioak existitzen dira oraindik, nahiz eta arrazoia eta ezagutza ere existitu
Giacomo Leopardi
immunitateak zigorgabetasunarekin duen zerikusia eta ohoreak ohorezko gizakiarekin duena parekoak dira
Giacomo Casanova
indar basatia uler liteke, baina, arrazoi basatia jasanezina da
Oscar Wilde
indarra ez da ahalmen fisikotik sortzen, nahimen menderakaitz batetik baizik
Mohandas Karamchad Gandhi
indiarrari aski zaio eguzkiak dirdaitzen dion urrea
Violeta Parra
industria modernoaren ibilbide osoak frogatzen du, kapitalari kontrola ezartzen ez bazaio, neurrigabe eta krudelki jarduten duela langileria osoa degradazio-egoerarik larrienean murgilarazteko
Karl Marx
infernua eta paradisua neurriz kanpokoak iruditzen zaizkit. Gizakion ekintzek ez dute hainbeste merezi nire ustez
Jorge Luis Borges
informea ez da idazten irakurriko duena informatzeko, idatzi duena babesteko baizik
Dean Acheson
Ingalaterra da munduan herrialde bakarra non janaria sexua baino arriskugarriagoa den
Jackie Mason
Ingalaterra eta Estatu Batuak hizkuntza berberak banandutako bi herrialde dira
George Bernard Shaw
ingelesaren bi hitz ederrenak dira \'erantsitako txeke\'
Dorothy Parker
ingelesek sen hutsez miresten dute talenturik ez duen eta horregatik harro ez dagoen edonor
James Agate
inoiz ez da arrazoi onik falta nork bere burua hiltzeko
Cesare Pavese
inoiz ez da pentsatu behar, gerra, oso justifikarria eta beharrezkoa ematen badu ere, krimena ez denik
Ernest Hemingway
inoiz ez naiz zereginik ez dudanean bezain lanpeturik egoten
Publius Cornelius Scipio Africanus
inoiz ez zen horren alde handirik ikusi, oraindaino, lan egiten duenaren eta lanik egin gabe irabazten duenaren artean
Vandana Shiva
inoiz zakur bat eduki ez duenak ez daki zer den maitatzea eta maitatua izatea
Arthur Schopenhauer
inongo filosoforik ez du lortu bizi den kaleko ohiturak aldaraztea
Voltaire
inor aipatzekotan alderdi bietatik estatu terrorista gisa, hori Israelgo gobernuarena da, hark sarraskitzen baititu babesik gabeko arabiar errugabeak lurralde okupatuetan
Nelson Mandela
inor ez zaigu bizkar gainera igoko makurtzen ez bagara
Martin Luther King
inor hiltzen ez denean, nori mereziko dio bizitzeak?
Elias Canetti
inoren begiei behar bezala begiratzen diezunean, zure buruari begiratzera behartuta zaude
Tahar Ben Jelloun
inori egin diezaiokegun okerrik handiena, gure ardura guztia beregan bakarrik jartzea
Elias Canetti
inori istilu batetik ateratzen laguntzen badiozu, gogoan izango du... istilutan sartzen den hurrengo aldian
H.V. Prochnow
inork bizitzaren zentzua eta balioa zalantzan jartzen dituen unean, gaixorik dagoen seinale
Sigmund Freud
inork egin dezakeen bekaturik larriena egin dut: ez naiz zoriontsu izan
Jorge Luis Borges
inork ere ezin sentiarazi dizu gutxiago zarenik, zure baimenik gabe
Eleanor Roosevelt
inork ez du bakardadean zoriontsu izateko eskubiderik
Raoul Follereau
inork ez du hiztegia kontsultatzen hitz egin aurretik
Anónimo
inork ez du izan behar bizitzeko behar duena baino gehiagoren jabe; gainerakoa estatuari dagokio
Benjamin Franklin
inork ez du kalte handiagorik egiten, hor zehar ongia egiten ibiltzen direnak baino
Mandell Creighton
inork ezin dio bere buruari aurpegi bat eta jendeari beste bat luzaro erakutsi, egiazkoa zein den azkenean nahastu gabe
Nathaniel Hawthorne
inork idazten aberastu nahi badu, irakurtzean ezpainak mugitzen dituzten horietakoek irakurri ohi dituzten gauzak idatzi behar ditu
Don Marquis
inspirazioak harrapatzen banau, pintatzen aurkituko nau
Pablo Picasso
intelektual batzuek garuna bete nahi digute eta beste batzuek hustu; esan beharrik ez dago bigarren ahaleginean dihardutela gehienek
Carl William Brown
intelektuala irakurri ez dituen liburuak koadernatzera bidaltzen dituen morroia da
Leo Longanesi
intelektuala, ispiritua bere buruari so daukan laguna da
Albert Camus
inteligentzia militarra bi hitzen arteko kontraesana da
Groucho Marx
Internet ere, hizkuntz aniztasunaren akabatzaile porrokatua da
Dieter Wunderlich
Interneteko kolosoak gero eta bitartekariago dira ekoizleen eta kontsumitzaileen artean
Antonello Soro
interprete: hizkuntza ezberdineko bi pertsonak elkar ulertzeko bidea jartzen duena, horretarako, esan zezaten komeni litzaiokeena batari eta besteari errepikatuz
Ambrose Bierce
intolerantziarik zitalena arrazoia deritzoten horrek sortutakoa da
Miguel de Unamuno
intzestuaren debekua ez zaio ezartzen nork bere buruarekiko maitasunari
Yossi Sarid
iragana aitzinsolasa da
William Shakespeare
iragana, oraina eta geroa bereiztea ez da temaren temaz iraunkortzen zaigun irudipen bat besterik
Albert Einstein
iraintzen duten hitzak gure ezjakintasunaren alaraua dira
Alda Merini
irakurle ona, irakurle handia, irakurle aktibo eta sortzailea, berrirakurlea da
Vladimir Nabokov
irakurle orok, irakurtzen ari denean, bere burua irakurtzen du. Idazlearen lana tresna optiko baten modukoa baino ez da eta irakurleari eskainia zaio, liburua gabe agian bere baitan ikusiko ez zukeen hura antzematen laguntzeko
Marcel Proust
irakurleak idazleen fantasiak sortutako alegiazko pertsonaiak dira
Achille Campanile
irakurri aditzak ez du agintaldirik onartzen, ezaugarri bereko beste aditz batzuen modura, hala nola, maitatu edo amets egin
Daniel Pennac
irakurtzea eta itzultzea parekoak dira, bi pertsonen esperientzia ez baita sekula ere berdina izango. Irakurle txarra itzultzaile kaskarraren antzekoa da. Ondo irakurtzen ikasteko, erudiozioak ez du senak beste garrantzirik
Wystan Hugh Auden
irakurtzea eta jakingura izatea gauza bera dira
Pascal Quignard
irakurtzea zoriontsu izateko modu bat da
Fernando Savater
irakurtzea, nire ikusteko moduan, sakon pentsatzea litzateke
Vittorio Alfieri
irakurtzen ditut liburuak ere, liburu asko, baina bizitzak baino gutxiago irakasten didate. Liburu bakar batek irakatsi dit asko: hiztegiak. Oi, hiztegia, izugarri maite dut. Baina, are maiteago dut kalea, hiztegi zogarria baita kalea
Ettore Petrolini
iraultza moderno guztiak amaitu dira Estatua indartuta
Albert Camus
iraultza oro isilean desagertzen da eta ondoren burokrazia berri baten lohia soilik uzten du
Franz Kafka
iraultzaren bat egin izanaz harrotu diren gizonek beti ulertu izan dute hurrengo egunean ez zekitela zertan ari zaren, burututako iraultzak ez zuela eurek egin nahi zutenaren inolako antzik
Friedrich Engels
iristeko modu ugari dago; onena ez abiatzea da
Ennio Flaiano
iritsia naiz konklusio batetara: politika den arazo serioa izanda, ezin utzi da politikarien eskuetan
Charles De Gaulle
iritsiko da eguna non irudiek ordeztuko duten gizakia eta, honek ez du beharko izan, baizik eta begiratu; bizidunak izateari utziko diogu, begidunak izateko
André Breton
iritzi inpartziala interesatzen ez zaizkigun gauzei buruz soilik eman dezakegu; inolaz ere, horrexegatik ez dute deus balio iritzi inpartzialek
Oscar Wilde
iritzi publikoa jendearen ezjakintasuna antolatzeko eta duintasunaren mailara indar fisikoaren bidez ekartzeko ahalegina da
Oscar Wilde
iritzi publikoa zaintzeak bakarrik bermatzen du gizarte baten etorkizuna
Noam Chomsky
iritziz aldatu aurretik, egiazta ezazu baduzula bat
Albert Brie
irribarre batzuk ez dira zoriontasunezkoak; ontasunez negar egiteko era bat dira
Gabriela Mistral
irribarrea bi lagunen arteko distantziarik laburrena da
Víctor Borge
irrikan gaude noiz helduko den eguna, non eurei, gure hildakoei esan ahal izango baitiegu hiru gauza: ez genuela amore eman, ez ginela saldu, ez geniela huts egin
Subcomandante Marcos
irrikaren iraupena proportzionala zaio emakumearen hasierako erresistentziari
Honoré de Balzac
irudimena bidaiatzeko modu ona da eta merkeago jotzen du
George William Curtis
irudimena dugu ez garenaren kontsolagarri, eta umorea, berriz, garenaren kontsolagarri
Winston Churchill
irudimena gogoan daukagunaz baliatzeko gaitasuna baino ez da
Pierre Bonnard
irudimenik ez duenak hegalik ez du
Muhammad Ali
iruzur egin diezaioten nahi duenak, bere burua besteena baino bizkorragotzat jotzea besterik ez du behar
François de La Rochefoucauld
iruzurra, biolentzia eta krudelkeria erabiliz beste animaliak menderatu dituen animalia etxekotua da gizakia
Charlie Chaplin
isilik dagoen bitartean ergelari ergela dela igartzea baino gauza zailagorik ez da
Alonso de Ercilla y Zuñiga
isiltasuna bakarrik da handia; gainontzekoa ahulezia da
Alfred de Vigny
iskanbila, poliziak azkena ematen dionean hasten da
Karl Kraus
israeldarrek, nazitzat salatzerik nahi ez badute, naziek bezala jarduteari utzi besterik ez dute egin behar
Norman G. Finkelstein
istorio batek bi bertsio kontrajarri dituenean, okerren irten den jendearena sinestea izaten da zuhurrena
H. Allen Smith
istorioak gure ametsak dira eta gure ametsak geure bizitza dira
Tim Burton
istripu deitzen diete automobilen bidez egiten diren krimenei
Eduardo Galeano
Italia usteltzen ari da norberekeria, ergelkeria, ezjakintasuna, ele-melea, moral merkea, bortxa eta konformismoa euskarri dituen ongizatean; usteltze horretan sakontzen nola edo hala laguntzea, gaur egun, faxismoa da
Pier Paolo Pasolini
Italian, politikari gehienak ez dira egitasmo jakin batzuen alde borrokatzen, beren interesen alde baizik
Indro Montanelli
italiarrak beti daude irabazleei laguntzera korrika joateko prest
Ennio Flaiano
italiarrek gerrak futbol-partiduak bailira galtzen dituzte, eta futbol-partiduak gerrak bailira
Winston Churchill
itsasoak baditu ateak, hitzen bidez zabaltzen direnak
Rafael Alberti
itxaropena ondo dago gosaritarako, baina eskasa da afaritarako
Francis Bacon
itxaropenak bi alaba eder ditu: ezaxola eta ausardia. Lehenak egoerari begiratzen dio eta, bigarrenak aldatu egiten du
Sant'Agostino
itzala galdu egiten da argitasun handia denean... edo iluntasun handia denean
Moni Ovadia
itzala iluna da argi handia dagoen lekuan
Johann Wolfgang von Goethe
itzuli ezin den gauza bakarra denbora da
Lucius Annaeus Seneca
itzulpen ona egin bada, testua ulertu delako izan da eta horrek adierazten du, hitzen manipulazio hutsean geratu gabe, benetako munduan bizi izana
Douglas Hofstadter
itzulpena ahalik eta irakurketa geldoena eskaintzen eta inposatzen duen esperientzia da; kasik, testuaren espazio fisikoan barrena egindako bidaldia, bertako ibarretan, lautadatan eta mendietan barrena
Laura Bocci
itzulpenak (emazteak bezalaxe) oso gutxitan izango dira fidelak, xarma apur bat baldin badute
Roy Campbell
Itzulpenak dirauen artean, hizkuntza bitartekoa da, ez helmuga
Shashi Tharoor
itzultzaileak kulturaren gurdi-zaldiak dira
Aleksandr Pushkin
itzultzaileen lana erretratugileenaren parekoa da; kopia edertu dezakete, baina, beti izan behar du jatorrizkoaren oso antzeko
Elie Fréron
itzultzea irakurtzeko modurik sakonena da
Octavio Paz
ixo, kaka zaharra! berpiztu nahi duzuenok altxatu eskua, gazteagotu nahi duzuenok urrats bat aurrera
Nicanor Parra
izan argi eta esplizitu zure abokatuarekin; arduratuko da bera guztia nahasteaz
Anonymous
izan besteak baino burutsuago, ahal baduzu; baina, ez iezaiezu esan
Lord Chesterfield
izan pentsatzeko ausardia
Quintus Horatius Flaccus
izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa
Mohandas Karamchad Gandhi
izarretarantz abiatzekoa bazara, ez espero inor zurekin joaterik
Christian Friedrich Hebbel
izen handiko zientzialariren batek, adinean sartua bada, zerbait posible dela esaten duenean, ziurrenik zuzen dago; ezinezkoa dela dioenean, oker egoteko aukera guztiak ditu
Arthur C. Clarke
izugarri azkar ahaztu dugu besteen herrira premian gu geunden sasoi hura
Susanna Agnelli
izugarrizko ezagutza metatu behar da norberaren ezjakintzasuna ulertzera iristeko
Thomas Sowell
izugarrizko memoria daukat gauzak ahanzteko
Robert Louis Stevenson
jabetza pribatu ororen baitan, gizarte-hipotekaren baten zama dago
Giovanni Paolo II
jabetza tranpa baino ez da, ustez daukaguna gure jabe da
Alphonse Karr
jainko guztiak ziren hilezkor
Stanislaw Jerzy Lec
Jainkoak barkatuko nau; horixe da bere lana
Heinrich Heine
jainkoak bigarren uholde bat bidaltzen ez badu, lehena alferrik izan zelako baino ez da
Nicolas de Chamfort
Jainkoak emakumea sortu ez balu, lorea ere ez zukeen sortuko
Victor Hugo
Jainkoak ezin aldatu du iragana; horregatik jasan behar ditu nahitaez historialariak
Samuel Butler
Jainkoak gizakia sortu zuen eta, nahikoa bakarrik ez zegoela ikustean, lagun bat eman zion bakardade horren sentimendua nabarmentzeko
Paul Valéry
Jainkoak, koma batek bezala, dena alda dezake
Guido Guerrasio
jainkoaren edo aberriaren izenean egiten bada, ez dago jendeak barkatuko ez duen krimenik, ezta ankerrena ere
Tom Robbins
jainkoari barrea eragin nahi badiozu, konta iezazkiozu zeure planak
Blaise Pascal
jainkoek zigorra ezartzen digutenean, ez dute gure erreguei erantzun besterik egiten
Oscar Wilde
jaiotzeaz arduratu ez nintzenez, hiltzea ere ez zait ardura
Federico García Lorca
jaiotzen den edozein gizabanakok oso zuhur jokatu beharko luke lekua, urtea eta gurasoak aukeratzean
Gesualdo Bufalino
jakin badakigu gizakiak Goethe eta Rilke irakur ditzakeela gauez, Bach eto Schuberten musika jo dezakeela, eta goizez lasai baino lasaiago joan daitekeela Auschwitzera lanera
George Steiner
jakin, batek gutxi dakienean jakiten da. Jakituriak zalantzak areagotzen baititu
Johann Wolfgang von Goethe
jakinduria amaitzen da gure ametsa hain denean garaia, non, lortu nahian, begien bistatik galtzen dugun
William Faulkner
jakinduria da bizitza honetan funtsezkoak ez diren gauzak albora uztea
Lin Yutang
jakinduria ez datza idoloak suntsitzean; idolorik ez sortzean baizik
Umberto Eco
jakinduriarako bidean, lehen urratsa ixiltasuna da, bigarrena entzutea, hirugarrena gogoratzea, laugarrena jarduna eta bosgarrena besteri irakastea
Solomon Ibn Gabirol
jakinduriaren areagotzea zehazki neur daiteke, behazunaren gutxitzean oinarrituta
Friedrich Wilhelm Nietzsche
jakintsua, munduaren ikuskizunarekin gozatzen duena
Fernando Pessoa
jakintzak aurrera egiten jarraitzen du, gure aurretik izan ziren jenioen lanean oinarri gaitezkeelako
Margherita Hack
jantziak artifizio semiotikoak dira, komunikatzeko makinak alegia
Umberto Eco
jarraitu eredurik onenari, etorkizun hobea eraikitzeko guztia utzi dutenenari
Salvador Allende
jarraitzaile-taldea da aktore bati bere buruaz pentsatzen duen horretan bakarrik ez dagoela esaten dion pertsona-multzo bat
Kenneth Williams
jaten duguna gara
Ludwig Feuerbach
Jaungoikoa isilik dagoenean, nahi dena esanaraz dakioke
Jean-Paul Sartre
jazarpenik pairatzen ez duen eta, gainera, burgesiaren babesaz eta pribilegioez baliatzen den eliza, ez da Jesu Kristoren benetako eliza
Oscar Romero
jelosia lapurrak erakartzen dituen zakur-zaunka da
Karl Kraus
jende arruntak bere ideiak argitasunez azaltzen dituenaren ustea egiatik urrun dago; eta hala denean, ez da adierazteko duten erraztasunagatik, baizik eta euren ideien arinkeriagatik
Samuel Johnson
jende asko bizi da zoriontsu, beraiek jakin gabe
Luc de Clapiers Marquis de Vauvenargues
jende gehiena, pentsatzeari ekin baino lehen, hil ere egingo litzateke; eta horixe egiten dute askok, hain zuzen ere
Bertrand Russell
jende gehienak jakin nahi izaten dituen gauzak, ardura ez zaizkienak dira
George Bernard Shaw
jende gehienak onartzen du indarkeria, ez bakarrik legezko agintariek ezartzen dutenean; berezko zilegitasuna aitortzen diote, halaber, pertsona mota jakin batzuen aurka erabiltzen denean, edonork erabiltzen duela ere
Edgar Z. Friedenberg
jende guztiak nahi luke luze bizi, baina, inork ez du zahartu nahi
Benjamin Franklin
jende liluragarri guztiak du ezer ezkutatzeko, eta, ia beti, besteon estimuarekiko menpetasun erabatekoa izaten da
Cyril Connolly
jende ustelak, elkarturik, botere bat eratzen badu, zintzook ere gauza bera egin behar dute
Leo Tolstoy
jendea beti engainatu dezakezu publizitatea zuzena bada eta aurrekontua nahikoa bada
Joseph Levine
jendea ez da diru-sarrerarik ez duelako hiltzen; baliabideak eskuratu ezinagatik hiltzen da
Vandana Shiva
jendea funtsean bihotz onekoa dela pentsatzen jarraitzen dut oraindik. Ezinezkoa baitzait nire itxaropenak nahastean, zoritxarrean eta heriotzean oinarritzea
Anne Frank
jendea kaketan plisti-plasta ibiliko da, barruan sos batzuk jartzen badituzu
Peter Sellers
jendea nirekin ados dagoenean, oker nagoela iruditzen zait beti
Oscar Wilde
jendeak aseezinezko jakin-mina du guztiari buruz, jakitea merezi duenari buruz ezik
Oscar Wilde
jendeak jakin behar luke suizidatzen saiatzeak zer-nolako arriskua duen
Ron C. Carman
jendeak lohikeria onartzen duen bitartean, saltzen duenari errentagarri gertatuko zaio
Dick Cavett
jendeak uste du libre dela, baina hori uste izateko bakarrik da libre
Jim Morrison
jendeak, artaldeek bezalaxe, aitzindari bati jarraitzeko joera izan ohi du; noizean behin, norabide onean
Alexander Chase
jendearen ergelkeria denetarako erantzun bat edukitzetik dator; artean, eleberriaren jakinduria denetarako galdera bat edukitzetik dator
Milan Kundera
jendearen eta animalien artean metodikoki prestatutako bakterioak apropos barreiatzearen alde nago, baita mildiua ere... laboreak suntsitzeko, eta antraxa zaldiak eta aziendak akabatzeko, eta izurriak ere bai, armada osoez gain, eremu zabaletako biztanleria garbitzeko
Winston Churchill
jendearengan errazago eragiten du begikotasuna zorigaitzak, zorionak baino
Simone de Beauvoir
jendeari egia esan nahi badiozu, era dibertigarrian egin, bestela txikituko zaituzte
Billy Wilder
jendeek nahi duten bezala jarduteko askatasuna dutenean, besteak imitatu ohi dituzte
Eric Hoffer
jendetza gizon bati txaloka entzuten dudanean, beti errukitzen natzaio. Txistuak entzuteko, behar adina denbora bizi besterik ez du beharko
H.L. Mencken
Johnson doktoreak patriotismoa gizatxarren azken babeslekutzat definitu zuenean, ez zituen \'erreforma\' hitzaren aukera itzelak ezagutzen
Roscoe Conkling
jopu gehienek uste dute jopuak direla erregea errege delako eta ez dira konturatzen, erregea beraiek jopuak direlako dela errege
Karl Marx
justizia da ezarrita dauden injustiziak zigortzea
Anatole France
justizia ez da indartsuenari komeni zaiona besterik
Thrasymachus
justizia indar handiena duenaren komenientzia besterik ez da
Plato
kale-neskak dira telebistakoak imitatzen dituztenak, ala alderantziz da? Ala, besterik gabe, aholkulari berberak dituzte?
Anónimo
kamerak ez du gezurrik erakusten, baina, iruzur egiteko tresna izan daiteke
Harold Evans
kanpaina politiko batek, edozein gizaki zintzok ordain dezakeenak baino askoz ere kostu handiagoa du
Anonymous
kapitalismoa gizadiaren areriorik ankerrena da
Evo Morales
kapitalismoaren oinarrizko legea da zu ala ni, ez zu eta ni
Karl Liebknecht
kapitalismoaren tamala kapitalistetan datza, euren enpresetan bikainak izanik, handik kanpo kamutsak, aspergarriak eta ergelak izaten baitira, ezer okerrago ez direnean
Indro Montanelli
kastitatea: sexu-perbertsioetatik antinaturalena
Aldous Huxley
kate-mailen ordena aldatu zuten, baina kateak kate izaten jarraitu zuen
Gianni Rodari
kazetaria, berak ulertu ez duena besteei azaltzeaz arduratzen dena da
Lord Alfred Northcliff
kazetariek ez dituzte politikarien gezurrak sinesten; are okerrago! errepikatu egiten dituzte
Coluche
kazetaritza historiaren aldean, prostituta bat emakume baten aldean denaren parekoa da
Jules Huot de Goncourt
kazetaritza onak hozka egin ahal eta behar dio jaten eman nahi dion edozein eskuri
David Simon
kazetaritza tarteune zuri bat betetzeko artea baino ez da
Rebecca West
kazetaritza, norbaitek inork jakiterik nahi ez duenaren berri zabaltzea da; gainerakoa propaganda da
Horacio Verbitsky
Kazetaritzaren lehen legea: diratekeen aurreiritziak egiaztatzea, ezeztatu beharrean
Alexander Cockburn
kexu izan gabe sufritzea; horixe da bizitza honetan hartu behar dugun lezio bakarra
Vincent Van Gogh
kirol serioak ez du zerikusirik fair play-arekin. Gorrotoz, grinaz eta harrokeriaz beteta dago, arau guztiekiko gutxiespenez eta indarkeria ikustearen plazer sadikoaz: bestela esanda, gerra bera da, baina armarik gabe
George Orwell
kirolean droga gehiagorik ez, ken ditzatela kontrolak
Anonymous
kirolean ere mafiaren bizikide izan behar al dugu?
Carlo Cattaneo
klase herrikoiek ez dute etsenplu ematea beste eginkizunik
Oscar Wilde
klaseen arteko gerra da; nirea ari da garaitzen, baina ez luke horrela behar
Warren Buffett
klasikoa da, esateko duena esaten sekula ere amaitu ez duen liburua
Italo Calvino
koherentziak eskatzen du gaur ezjakinak izan gaitezen, duela urtebete ginen bezala
Bernard Berenson
komunikabideak aberatsen eskuetan dagoen jostailua dira eta aberatsek are aberatsago izateko erabiltzen dute
Ryszard Kapuściński
komunikazioan, esaten ez dena aditzea da garrantzitsuena
Peter Drucker
komunismoa da, beraz, gizakia eta natura funtsean guztiz bat eginda, naturaren benetako berpiztea, gizakiaren naturalismoa gauzaturik eta naturaren humanismoa gauzaturik
Karl Marx
komunismoaren teoria esaldi bakar batean laburbil daiteke: jabego pribatua abolitzea
Karl Marx
komunista batzuen aburuz, antikomunista izatea faxista izatea da. Hori, katoliko ez izatea mormoi izatea dela bezain esapide ulergaitza da
Jorge Luis Borges
komunista naiz, Jainkoari esker
Jorge Amado
konbikzioak egiaren etsai arriskugarriagoak dira gezurrak baino
Friedrich Wilhelm Nietzsche
konferentzia pertsona garrantzitsuen bilkura da, zeinek bakarka ezin egin duten ezer, baina elkarrekin, ezer egin ezin dela erabaki baitezakete
Fred Allen
kongresurik onena daukagu diruz eros daitezkeenen artetik
Will Rogers
konpromisoa, pastel bat banatu eta guztiak zati handiena jaso dutela konbentzituta uzteko trebetasuna da
Ludwig Erhard
konstituzioa jendea asmo onen arriskuetatik babesteko sortu zen
Daniel Webster
kontinentzia lortzeko bide bakarra, kontinentziarik eza da. Burdelak babesten du etxea
Carlo Dossi
kontsentsua pertsona askok batera baieztatzen duten, baina, bakarka, sinisten ez duten zerbait da
Abba Eban
kontsul: amerikar politikan, hauteskundeen bidez kargu publikorik lortu ez duelarik, gobernuak zuzenean eman dion pertsona
Ambrose Bierce
kontuz ibili behar da lehen oldar-asmoarekin: ia beti zintzoa izaten da
Charles Maurice de Talleyrand-Périgord
kontuz: Marxen hilotzak oraindik hartzen du arnasa
Nicanor Parra
kontzentrazio-esparruetan minutuz minutu bizi ginen eta ahalik eta gutxien pentsatu behar genuen, pentsatzeak akitu egiten baitzaitu
Haïm-Vidal Sephiha
kontzientzia da sei urte bete baino lehen zure amak esaten zizuna
Brock Chisholm
kontzientzia erabat garbi zuen; ez baitzuen sekula erabili
Stanislaw Jerzy Lec
kontzientzia igarotzen uzten digun zakur bat da; baina, zaunka egitea eragotzi ezin dioguna, ordea
Nicolas de Chamfort
kontzientzia inork ikus gaitzakela ohartarazten digun barneko ahotsa da
H.L. Mencken
kontzientziak ez digu eragozten bekatuak egitea, baina, talamez, bai haiez gozatzea
Salvador de Madariaga y Rojo
kontzientziari dagozkion auzietan, gehiengoaren legeak ez du indarrik
Mohandas Karamchad Gandhi
kozinatzea ekintza politiko bat da; korporazioei gure ordez kozinatzen uzten diegunean, kontrola galtzen dugu; oso fede ona behar da zintzo arituko direla sinesteko, eta eskainiko diguten haragia benetan haragi izango dela uste izateko
Mike Pollan
krimen antolatua dolarraren beste aurpegia (zikina) besterik ez da
Raymond Chandler
krisi garaietan, imajinazioa bakarrik da jakinduria baino garrantzitsuagoa
Albert Einstein
krisia zera da, hain zuzen ere, zaharra hiltzen ari dela eta berriak ezin duela oraindik jaio
Antonio Gramsci
krisialdietan izurrite bat zabaltzen da, aurreko garai guztietan zentzugabea emango lukeena: gainprodukzioa
Karl Marx
kristau-erlijioa, euren elizetan antolaturik dagoen moduan, munduko aurrerapen moralaren eragozpenik handiena izan da eta izaten segitzen du
Bertrand Russell
kristau-mugimenduak asko egin du maitasunaren alde, bekatu bihurtu duen heinean
Anatole France
kristauek mundua itsusi eta gaizto izan zedin hartutako erabakiak mundua itsusi eta gaizto egin du
Friedrich Wilhelm Nietzsche
Kristo gure bekatuengatik hil zen; bekatu egiteari utzi eta bere martirioa alferrikako bihurtzen ausartuko al ginateke?
Jules Feiffer
kritikaria da korri egiten irakasten duen hankarik gabeko gizona
Channing Pollock
kritikariek egindako aldeko aipamena, exekuzioa atzeratzea besterik ez da
Dustin Hoffman
kuban ez dira giza eskubideak errespetatzen, Guantanamon izan ezik
Anónimo
kudeaketaren lehen mitoa da halakorik existitzen dela; kudeaketaren bigarren mitoa da arrakasta abileziaren parekoa dela
Robert Heller
kultur gizonen egitekoa, gaur inoiz baino gehiago, zalantzak ereitea da eta ez ziurtasunak uztatzea
Norberto Bobbio
kultura bat suntsitzeko ez dago liburuak erre beharrik, nahikoa da jendeak irakur ez ditzan eragitearekin
Ray Bradbury
kultura beti da horrelakoa, aipuen gaineko aipuen geruzaren gainean geruza, ideiak sorrarazten dituzten ideiak, hitz-karanbola zirtakariak denboran eta espazioan barrena
Rosa Montero
kultura da gizakiarengan irauten duena, guztia ahaztu duenean
Edouard Herriot
kultura ez da asko irakurtzea, ezta asko jakitea ere; asko ezagutzea da
Fernando Pessoa
kultura irakasleek maneiatzen duten tresna da, irakasleak fabrikatzeko, eta irakasle fabrikatuek beste irakasle batzuk fabrikatzeko
Simone Weil
kultura merkagai bihurtu bada ez da harritzekoa gizakia neurri horretara iritsi izana
Anonymous
kulturak gehien bat argitaratzaileei galerak ekarri dizkieten liburuetatik irabazi du
Thomas Fuller
kulturaz dohain egitea egarriaz dohain egitea da; gainontzekoa ondorioz etorriko da
Antoine de Saint-Exupéry
laburtasuna jakinduriaren arima da
William Shakespeare
lagun bakarra nahikoa denean lan bat prestasunez egiteko, emaitza okerragoa izango da biren artean egiten badute; eta nekez burutuko da hiruren edo gehiagoren artean egin behar badute
George Washington
lagun bat aurkitzeko, begi bat itxi behar da; laguna ez galtzeko, biak
Norman Douglas
lagun iezadazue esaten ari natzaizuena ulertzen eta hobeto azalduko dizuet
Antonio Machado
laguna da, berarekin zaudela, isilik egotea onartzen dizun norbait
Camillo Sbarbaro
lan egitea ez da dibertitzea bezain aspergarria
Charles Baudelaire
lana beste ezer egiteko ez dutenen aterpea da
Oscar Wilde
lanak denbora librea irabazteko balio du
Aristotle
lanak eguna laburtu eta bizitza luzatzen du
Denis Diderot
lanak hiru gaitz eskerga urruntzen ditu gugandik: asperduria, bizioa eta behartasuna
Voltaire
lanbide bati edo bokazio bati ekitean pagatzen den ordaina bere alde zekena ezagutzearena da
James Baldwin
langabe bakarra ere izatea bizitzeko eskubidearen ukapena da, eta heriotza bera baino okerragoa
José Ortega y Gasset
langilea merkantzia merkeago bihurtzen da merkantzia gehiago ekoizten duen neurrian
Karl Marx
langilea, zenbat eta gehiago ekoizten duen, orduan eta txiroago egiten da
Karl Marx
lapur xumeak urkatu egiten ditugu eta handiak kargu publikoetan ezartzen ditugu
Aesop
lapurrek, errespetatzen dituzte ondasunak; gertatzen dena da euren ondarekoak izatea nahi dutela, hobeto errespetatzeko
Gilbert Keith Chesterton
lapurreta, sarraskiak eta harrapakeria hedatzen dute nonahi eta, izen aizunez, inperio deitzen diote; basamortua sortu eta bake deitzen diote
Tacitus
larruazalaren kolorea begiena baino garrantzitsuagoa den bitartean, gerrak izango dira
Bob Marley
larruzko berokia: animaliaz aldatutako larrua
Anonymous
lausengarien eta adiskideen arteko antza, otsoen eta txakurren artekoa bezalakoxea da
George Chapman
lege guztiak ikasi behar balira, ez legoke bakar bat bera ere urratzeko astirik
Johann Wolfgang von Goethe
legea errespetatzearen alde nago, baina, legea ahulenak babesteko dela ahaztu gabe
Romano Prodi
legeak euli handiei iragaiten uzten dieten eta txikiei iragaitea eragozten dieten armiarma-sareak dira
Honoré de Balzac
legeak, bere zintzotasun handientsuaz, berdin debekatzen die txiroei zein aberatsei zubipeetan lo egitea
Anatole France
legearen ezpata iristen ez den lekuetara, satiraren zartailua heltzen da
Aleksandr Pushkin
legezko musuak ez du sekula ere ohostutakoak adina balio
Guy de Maupassant
lehen ez zitzaion inori askatasunez pentsatzen uzten; orain baimenduta dago, baina ez da inor pentsatzera ausartzen; gaur egun, jendeak, ustez pentsatu behar duena besterik ez du pentsatu nahi eta, horri, askatasuna deitzen diote
Oswald Spengler
lehen keinu iraultzailea gauza bakoitzari bere benetako izenaz deitza da
Rosa Luxemburg
lehendakaritza hartzea hauteskunde-kanpaina prestatzen eta egiten bi urte emateko beste irrikatzen duenari ez zaio kargua bere esku utzi behar
David Broder
lehenengo desioari eustea askoz ere errazagoa da hurrengoak betetzea baino
François de La Rochefoucauld
lehenik, izan aske; gero, askatasuna eskatu
Fernando Pessoa
leialki jokatu behar da beti... eskuan karta onak edukitakoan
Oscar Wilde
leialtasuna gure buruarekiko hartzen dugun konpromisoa da besteekiko baino lehen
Luigi Pirandello
leialtasunaren bideak beti dira zuzenak
José Ortega y Gasset
letraduna ez naizela eta, harroputz asko ni kritikatzeko arrazoia dutelakoan dira, humanista ez naizela esanez. Kasta eskasekook! Ez dakite Mariok patrizioei bezala erantzun niezaiekeela: \"besteen lanean oinarritu eta buruiritzi agertzen direnek ez didate nirearen meritua aitortzen!\"
Leonardo Da Vinci
lexikografoa izateko, eromen idealista puntu bat eduki beharra dago, ezinezkoa baita hizkuntzaren argazkia egitea
Manuel Seco
liburu bat edukitzeak liburua irakurtzea ordezten du azkenean
Anthony Burgess
liburu batek aizkora izan behar du guregan daukagun itsaso izoztuarentzat
Franz Kafka
liburu batek gogoan uzten duen arrastoa liburua bera baino garrantzitsuago da
Gustavo Adolfo Bécquer
liburu baten kalitatea irakurlearen araberakoa da
Emilio Praga
liburu guztien jakinduria zeukan liburua laguntza eske ari zen, saguak marraskatzen jan ez zezan; eta saguak barre egiten zion
Leon Battista Alberti
liburu onak irakurtzen ez dituen gizakiak ez dio abantailarik ateratzen irakurtzen ez dakienari
Mark Twain
liburu txarrek ohitura txarrak sorrarazten dituzte eta ohitura txarrek liburu onak sorrarazten dituzte
René Descartes
liburua da gizakiok dugun zorionbideetako bat
Jorge Luis Borges
liburua izango da gizateriaren salbazioa
Voltaire
liburuak erabili ahala errespetatzen dira
Umberto Eco
liburuak erretzen dituzten lekuan, azkenean, gizakiak ere erretzen dituzte
Heinrich Heine
liburuek badute euren harrotasuna; inori utziz gero, ez dira guregana itzultzen
Theodor Fontane
liburuek balio dute gizon bati frogatzeko bere ideia hain originalak ez direla batere berriak
Abraham Lincoln
liburuek gizakien etsai berberak dituzte: sua, hezetasuna, piztiak, denbora eta beren edukia
Paul Valéry
liburuekiko nire maitasun honek eraman nau munduko ergelik bizkorrena izatera
Louise Brooks
liburuetan baino gehiago aurkituko duzu basoetan; zuhaitzek eta harkaitzek irakatsiko dizkizute ezein maisuk esango ez dizkizunak
Bernard De Clairvaux
libururik garrantzitsuena, nire gisako komunista batentzat, Biblia da
Nichi Vendola
liburutegi bat ordenatzea kritikaren artea erabiltzeko era isila da
Jorge Luis Borges
liburutegiak orri bakar bat ere jiratu gabeko liburuz josita dituzten bibliofiloen jardunak ez du alderik zikiratuek harenetan betetzen dutenarekin
Carlo Dossi
liburutegiak sortzea espirituaren negurako aletegi publikoak eraikitzearen parekoa da eta, tamalez, negu hori badatorrela ikusten dut
Marguerite Yourcenar
literatura itzultzea sexu-jarduera bezalakoa da; hobe da berriketa gutxi eta hobeto jardutea
Andrea Casalegno
litxarreroek hortzez egiten dute euren hobia
Henri Estienne
lizunki erdietsiko diren irabazien itxaropena da hondamenaren hastapena
Democritus
loak hartzean, batek bere burua ahaztu egiten du. Iratzartzen denean gogoratzen du
Jorge Luis Borges
lore guztiak moztu ditzakete, baina ez dute lortuko udaberria geldiaraztea
Pablo Neruda
lotsa ahaztuta dugun printzipio kontu bat da
Elwyn Jones
lotsagarriagoa da lagunez mesfidatzea, eurek gu engainatzea baino
François de La Rochefoucauld
luma adimenaren mihia da
Miguel de Cervantes
lurra bere jabeari dagokio, baina paisaia estimatzen dakienarena da
Upton Sinclair
lurrak badu azal bat eta lurrazal horrek baditu gaixotasunak; gaixotasun horietako batek
Friedrich Wilhelm Nietzsche
luxuak aberatsa porrotera eramaten du eta pobreen lazeria areagotzen du
Denis Diderot
luzatzen dena ez da bizitza, zahartzaroa baizik
Anónimo
madarikatua izan bedi bere herria tirokatzen duen soldadua
Simón Bolivar
madarikatua izan bedi betiko dohakabe egin nindun zorion-une hura
Franco Trincale
mafia beste edozein negozio bezalakoxea da; noizean behin su-armak erabiltzen ditu, baina, besterik ez
Mario Puzo
mafia da kapitalismoaren adibiderik onena
Marlon Brando
mafia ez da italiarrek bakarrik duten arazo bat, ezta Italiaren hegoaldean laborari atzeratuen eta azpigarapenaren ingurukoa ere; aldiz, Europa osoaren arazo bat da
Petra Reski
mafiak hasiera bat izan zuen eta amaiera ere izango du
Giovanni Falcone
mafiak ikastetxeetako ateetan droga oparituz inbertitzen badu, zergatik ez dute argitaratzaileek gauza bera egiten liburuekin?
Anónimo
mahaian eseri eta nire platera hutsik dagoela nola jaten duzuen ikusi arren, ez daukat nire burua jankidetzat. Mahaian eseritzeak ez nau jakinde egiten eta Estatu Batuetan egoteak ez nau estatubatuar egiten
Malcolm X
maitalearen estrategia erabiltzeko gauza izango zara, maiteminduta ez bazaude
Cesare Pavese
maitasuna betierekoa da, dirauen artean
Henri de Régnier
maitasuna da infinitua canicheen helmenean jarria
Louis-Ferdinand Céline
maitasuna eten egiten da isilekoa izateari uzten dionean
Aphra Behn
maitasuna ez da itsua, urrunetik ondo ikusten du; horren froga, urruntzen den heinean akatsak hobeto antzematen dituela
Oscar Wilde
maitasuna jukutria bat besterik ez da, espezieak iraungo duela ziurtazeko egiten zaiguna
William Somerset Maugham
maitasuna zigor bat da; bakarrik egoteko gauza ez izanagatik gara zigortuak
Marguerite Yourcenar
maitasuna, dirua edo ospea baino, emadazue egia
Henry David Thoreau
maitasuna? denboraren poderioz, beharbada, elkar okerrago ezagutzen dugunean
Ennio Flaiano
maitasunak duen okerrena, konplizerik gabe ezin egin den krimena dela
Charles Baudelaire
maitasunak lizuna eta gezurtia izateko eskubidea du; betiere, egiazkoa bada
Marcello Marchesi
maitasunak zoro egiten gaitu; ezkontzak adardun; patriotismoak, berriz, ergel gaizkile
Paul Léautaud
maitasunaren sineskortasuna autoritatearen iturri funtsezkoena da
Sigmund Freud
maitasunik zinezkoena, janariekiko maitasuna
George Bernard Shaw
maitatzeko gauza ez dena are dohakabeago da inork maite ez duena baino
François de La Rochefoucauld
maite dut, maite duzu, maite du, maite dugu, maite duzue, maite dute. Nahiago nuke aditz jokatu ez balitz, eta bai errealitate
Mario Moreno (Cantinflas)
maite duzun eta maite zaituen emakumearekin ezkontzea, bestea maitatzeari uzten lehena bietatik nor izango den apustu egitea da
Alfred Capus
maite izan nuen, maitatu ninduten, eguzkiak aurpegia laztandu zidan. Oi bizitza, ez didazu ezer zor! Oi bizitza, kitto gaude!
Amado Nervo
maitemina da ergelkeria-egoera igarokor bat
José Ortega y Gasset
maitemintzea tabernako zerbitzarien gauza da
Gianni Agnelli
malkoak arimaren izotza urtzean sortzen dira
Hermann Hesse
masa-ezjakintasuna hedatzearen arrazoi nagusia, guztiok irakurtzen eta idazten jakitean datza
Peter de Vries
masak errazago engainatzen dira egundoko gezur batez, gezur txiki batez baino
Adolf Hitler
masen kultura hamaika urteko haurrentzat egina dela esanez behin eta berriz kexatzea gezur lotsagarri bat botatzen aritzea da; egia esan, funtsezko adina hamalau urteetatik hurbilago dago
Robert Christgau
matematikaren funtsa bere askatasunean datza
Georg Cantor
medikuak eta abokatuak berdinak dira; alde bakarra da abokatuek lapurtu egiten dizutela eta medikuek, lapurtzeaz gain, hil egiten zaituztela
Anton Chekhov
medikuak: zorte handiko gizonak; euren arrakastek eguzkitan disdiratzen duten eta euren porrotak lurrak estaltzen ditu
Michel de Montaigne
medikuaren eginkizun nagusienetako bat jendea botikarik ez hartzeko hezitzean datza
Osler William
medikuen elkargoa osasunerako arrisku izugarri bilakatu da
Ivan Illich
melankolia triste egotearen zoriontasuna da
Victor Hugo
mendebaldeko munduaren historia sozialaren zati handi bat izan da, azken hiru hamarkadetan, ongi funtzionatzen zuena ongi saltzen zenaz ordeztea
Thomas Sowell
mendebaldeko zientziak errazetik zailera hutsalaren barrena iragaiteko balio izan du
Marco Crivellaro
meritu handi bat du gizarteak: bakardadea estimatzera eramaten gaituela
Charles Chincholles
merkatariak, mundu osoan, erlijio berbera du
Heinrich Heine
merkatu-ekonomiari, bai; merkatu-gizarteari, ez
Lionel Jospin
merkatua leku bat da, non gizakiek elkar engaina dezaketen
Anacharsis
mesedea itzultzeko gehiegizko presak esker txarra adierazten du
François de La Rochefoucauld
mesedegarri da gogoan izatea zuhurkeria beti izan dela bertutearen arerio; nekez landuko baitu izen ona bere onura gehiegi bilatzen duenak
Leon Battista Alberti
Meskimenen legea: sekula ere ez dago itzulpen on bat egiteko adina astirik, baina beti dago berregiteko beta
Meskimen
milaka pertsona dabil hor zehar, garrasi etsi batean itota bizitzen, gorroto dituzten jardunetan ordu luze eta astunak lanean ematen dituztenak, behar ez dituzten gauzak erosi eta gustuko ez dituzten pertsonei erakutsi eta haiek txunditzeko
Nigel Marsh
mina baretzen duen mina, botikaren pareko
Publilius Syrus
mintzaira arimaren larruazala da
Fernando Lázaro Carreter
mintzaira arte anonimo, kolektibo eta inkontzientea da; milaka belaunaldiren sormenak izan duen emaitza
Edward Sapir
mintzaira gure organismoaren atala da, organismoa bera bezain konplikatua
Ludwig Wittgenstein
mintzaira larruazala bezalakoa da: nire mintzoa beste baten kontra igurtzitzen dut
Roland Barthes
mintzo diren bezala idazten dutenek, primeran hitz eginda ere, oso oker idazten dute
Georges-Louis Leclerc, Comte de Buffon
miraria da jakinminak irakaskuntza formala jaso ondoren ere bizirik irautea
Albert Einstein
miseria ezagutu izan gabe, ezinezkoa da luxua balioestea
Charlie Chaplin
misiolariak etorri zirenean, afrikarrek lurra geneukan eta misiolariek Biblia. Begiak itxita errezatzen irakatsi ziguten eta, zabaldu genituenean, lurra eurek zeukaten eta, guk, Biblia
Jomo Kenyatta
mitoa, dagoeneko inork sinesten ez duen erlijio bat da
James K. Feibleman
moda dagokion garaiaren isla da beti baina zoritxarrez ahaztu egiten dugu funtsik ez duenean
Coco Chanel
moda, bestela esanda, aldaketaren monotonia
Miguel de Unamuno
modu bakarra dago berri-biltzaile batek politikari bati begiratzeko, beherantz begiratu behar dio
Frank Kent
molekula baten eta ondokoaren arteko distantzia, bi izarren artekoa bezain handia da
Carlo Dossi
monogamia gure zibilizazio mendebaldarraren asmakeria bat da, erakunde zibilei nolabaiteko ordena bat emateko asmatua -ordena zuhrra, bestetik-. Ez du zerikusirik giza izaerarekin. Edonori egiten diot erronka, ezetz benetan monogamoa den norbanakorik aurkeztu
Hugh Hefner
monpolioa edo ondasun gehienak gutxi batzuen eskuetan egotea maldizio bat da gizateriarentzat
John Adams
monumentuak suntsitzean, idulkiak salbu utzi behar dira; azkenean beti izaten dira baliagarriak
Stanislaw Jerzy Lec
morala da egin eta gero ondo sentiarazten diguna eta ez da morala egin eta gero gaizki sentiarazten diguna
Ernest Hemingway
moralaren arazoa aspaldidanik existitzen da, baina, orain arazo politikorik nagusien eta garrantzitsuen bihurtu da, arazo hori konpontzearen baitan berreskuratuko bailitzateke erakundeen, herrialdearen gobernagarritasunaren eta araubide demokratikoaren bideragarritasunarenganako fedea
Enrico Berlinguer
moralaren bidez gure senaren akatsak zuzentzen ditugu, eta maitasunaren bidez gure moralarenak
José Ortega y Gasset
morrontza, askotan, ez da nagusien indarkeria, menpekoen tentazioa baizik
Indro Montanelli
mundu hau izugarri bihurtzen duena da zoriontsu izateko grina berberaz jarduten dugula besteen zoriona eragozteko
Antoine de Rivarol
mundu hau ospitale bat da, non gaixo guztiak ohez aldatzeko grinak hartuta dauden
Charles Baudelaire
mundu honetako gauzarik zailenetarikoa da adierazi ezin diren hitzak bihotzean edukitzea
James Earl Jones
mundu honetan bi zorigaizto besterik ez dago; batek nahi duena ez lortzea da bata, eta bestea, lortzea
Oscar Wilde
mundu honetan ez da inor aberasten irabazi duenagatik, uko egindako guztiagatik baizik
Henry Ward Beecher
mundu honetan onartzen dudan tirania bakarra nire kontzientziarena da
Mohandas Karamchad Gandhi
mundu modernoaren izaera erlijioso hutsa, Jerusalemen eroetxerik ez izatearen ondorioa da
Henry Havelock Ellis
mundu mugatu batean hazkunde esponentziala posible dela uste duenak, burutik egin du edo ekonomista da
Kenneth Boulding
mundu osoa da antzeztoki eta gizon-emakumeak aktoreak besterik ez dira; agerraldiak eta alde egiteko uneak dituzte
William Shakespeare
mundu-ekonomia da krimen antolatuaren adierazpenik argiena. Moneta, merkataritza eta kreditua kontrolatzen duten nazioarteko erakundeek herrialde pobreen eta herrialde guztietako pobreen aurkako terrorismoan halako hozkeria profesional batez eta halako zigorgabetasunez dihardute, non bonba-jaurtitzailerik trebeena ere lotsarazten baitute
Eduardo Galeano
mundua 20 urte zituenean bezala ikusten duen 50 urteko gizonak, bere bizitzako 30 urte alferrik galdu ditu
Muhammad Ali
mundua amatiarra da gizonentzat eta matxista emakumeentzat
Belén Sánchez
mundua baketsuagoa izango litzateke guztiok ateoak bagina
José Saramago
mundua bi multzotan dago zatiturik: goseak lo egin ezin dutenak eta goseak daudenen beldur lo egin ezin dutenak
Paulo Freire
mundua bitan banatuta balego bezalaxe zen, batetik zintzoak eta bestetik gaiztoak. Zintzoek lo hobea zeukaten... gaiztoek, berriz, bazirudien esna-aldietako orduez askoz ere gehiago gozatzen zutela
Woody Allen
mundua ez da benazkoa, baina bada benetakoa
Fernando Pessoa
mundua ez da ikuskizuna, gudu-zelaia baizik
Giuseppe Mazzini
mundua Gazan giza eskubideen aurka egiten ari diren krimen izugarriaren lekuko da; ia milioi eta erdi pertsona baitaude han atxilotuta, kanpoko munduarekin loturarik gabe. Basaki zigortzen ari dira herri oso bat
Jimmy Carter
mundua gero eta komikoagoa izatera bideratuta dago; horra hor zergatik diren umoristak etorkizuneko zibilizazioaren aitzindariak
Carl William Brown
mundua inork irakurtzen ez dituen liburu bikainez beteta dago
Umberto Eco
mundua kartzela da eta kartzela horretan hobe da inkomunikaturik egotea
Karl Kraus
mundua mugitu nahi duenak, lehenbizi bere burua mugitu behar du
Socrates
mundua niretzat mundua besterik ez da, hau da, antzerki bat non bakoitzak bere papera jokatu behar duen
William Shakespeare
mundua nola gobernatzen den eta gerrak nola hasten diren? diplomazialariek gezurrak esaten dizkiete kazetariei eta, gero, irakurritakoa sinesten dute
Karl Kraus
munduak hizkuntzaren egitura dauka eta hizkuntzak adimenaren forma
Eugenio Montale
munduak maizago egin behar luke barre, baina sabela bete eta gero
Mario Moreno (Cantinflas)
munduan barrena gezur mordo bat dabil; eta okerrena da erdiak egiazkoak direla
Winston Churchill
munduan benetako jeinu bat sortzen denean, jeinua dela antzematen zaio ergel guztiek bere aurka araoka jarduten dutelako
Jonathan Swift
munduan poz bakarra hasteak ematen du. Bizitzea ederra da, bizitzea hastea delako, beti, une oro hastea
Cesare Pavese
munduaren erdia, esan beharreko zerbait edukita, esan ezin dutenek osatzen dute; eta beste erdia, ezer esatekorik ez eta isildu gabe jarduten dutenek
Robert Frost
munduaren eta zure arteko gatazkan, egizu munduaren alde
Frank Zappa
munduko biolentzia-hornitzailerik handiena gaur egun: neure gobernua
Martin Luther King
munduko ekonomia, gaur egun, kasino erraldoia baino ez da
Fidel Castro
munduko garun oro indargabea da modan jarritako edozein kirtenkeriaren aurrean
Jean de La Fontaine
munduko gertakari benetan handiak garunean gertatzen dira
Oscar Wilde
munduko loria guztia barruan hartzeko adinakoa da artalea
José Martí
musu batean jakingo duzu isilik eduki dudan guztia
Pablo Neruda
musua, maiteminduei ergelkeria gehiegi esatea eragozten dien espediente aparta da
Alessandro Morandotti
nagikeriaren garaia, erdipurdiko soluzioena, espediente baretzaile eta frustranteena eta atzerapenena amaitzear dago. Horren ordez, ondorioen sasoian sartzen ari gara
Winston Churchill
nagitasuna da bizio guztien jatorria eta bertute guztien ondorena
Franz Kafka
nagusiak esklabua gabe moldatu ezin badu, zein da bietatik gizon librea?
Albert Camus
nahasmenduan, elkarrekin egoten jarraitzeaz pozik sentitzen gara, hitzik egin gabe hizketan
Walt Whitman
nahi al diozu norbaiten ospeari kalte egin? Ondo hitz egin hari buruz
André Siegfried
nahi duena ezin duenak, nahi beza ahal duena
José Ortega y Gasset
nahiago dut egiaren bidez gogaikarri izan, losentxekin atsegina izatea baino
Lucius Annaeus Seneca
nahiago nuke gezurra frogatzen den bezain erraz aurkituko balitz egia
Marcus Tullius Cicero
nahiago nuke gizaki ororen heriotza-ziurtagiria bere jaiotza-agiriaren hizkuntza berean idatziko balitz
Bertolt Brecht
nahikoa du (emakumezkoak) egia denen aurpegira aldarrikatzea. Ez dio inork sinetsiko eta guztiek pentsatuko dute burutik egin duela!
Luigi Pirandello
nahikoa jolastu zinen, erromatarren erara bazkatu zinen eta edan ere egin zenuen; joateko garaia duzu!
Quintus Horatius Flaccus
nahitaez jarraitu behar diet, euren buruzagia bainaiz
Alexandre Auguste Ledru-Rollin
nahiz eta gramatikariak bezain ugari diren gramatikak, edo are ugariago...
Desiderius Erasmus von Rotterdam
naizena banaiz, ez da idazten dudanagatik, irakurri dudanagatik baizik
Jorge Luis Borges
naturak ez du inoiz ezer egiten arrazoi bat izan gabe
Aristotle
naturak ez du nagusirik ez esklaburik sortu; nik ez dut legerik eman nahi, ezta jaso ere
Denis Diderot
naturak gizakiari egin dion oparirik onena bere bizitzaren laburtasuna da
Plinius Secundus
naturak zergatik sortu zuen gizakia? hain handia denez, hutsegitea ere jasan dezakeela frogatzeko, ala ezjakintasun hutsagatik?
Jackson Holbrook
naturaltasuna gogoeta sakonen emaitza da
Pablo Neruda
naturari obedituz bakarrik agintzen zaio
Francis Bacon
nazio denak trufatzen dira gainerakoez, eta guztiek daukate arrazoia
Arthur Schopenhauer
naziorik handienek beti jokatu izan dute gansterrek bezala eta txikiek prostitutek bezala
Stanley Kubrick
neba-arrebarik ez dutenen ametsa da guztiok neba-arrabak izan gaitezela
Charles Chincholles
negozioarengatik ohorea galtzen duen gizonak ohorea eta negozioa galtzen ditu
Francisco de Quevedo y Villegas
nekez lortutakoa gehiago estimatzen da
Aristotle
nekez luzatuko diozu inori bostekoa, ukabila estututa
Indira Gandhi
neronek ere egin izan ez nezakeen akatsik ez dut ikusten
Johann Wolfgang von Goethe
neu naiz estatua
Louis XIV
ni naiz ni eta neure ingurunea
José Ortega y Gasset
nik ez dakit Jainkorik ba ote dagoen, baina ez balego irudi hobea emango luke
Stefano Benni
nik gauzak margotzen ditut, ez dakuskidan bezala, otutzen zaizkidan gisan baizik
Pablo Picasso
nik manipulatu ditudan estatistikez bakarrik naiz fio
Winston Churchill
nik uste, denboraren poderioz, gobernurik ez edukitzea merezi izango dugu
Jorge Luis Borges
nik, idaztean, ez dut sekula ere herriarengana hurbiltzeko asmoa izan; egia esan, ez nuen inorengana hurbiltzeko asmorik
Jorge Luis Borges
nire aburuz, edozein gizakiri beste herri, hizkuntza, erlijio edo gizarte-klase batekoa izateagatik egiten zaion irain oro basakeria da
Ludoviko Zamenhof
nire ahalmenetik kanpo dauden gauza guztien artean, gehien balioesten dudana, egia zinez maite duten gizonekin adiskidantza-loturak ezartzea da
Baruch De Spinoza
nire amodio-istorioetan, barruko harra gero etortzen zitzaidan, sasoi batean; orain aurrez aldetik gertatzen zait
Ennio Flaiano
nire belaunaldiko gizonek dituzten muga berberak ditut; hala ere, esan nahi ez nuenik ez dut inoiz esan, esan nahi nuena beti esan ez badut ere
Enzo Biagi
nire erlijioa bizitzan egia eta egian bizitza bilatzea da
Miguel de Unamuno
nire etorkizuna goizean jaikitzen naizenean hasten da... egunero aurkitzen dut sormenezko egitekoren bat
Miles Davis
nire heziketak izan duen eten bakarra, eskola garaian gertatu zen
George Bernard Shaw
nire iritziz diot eta ados nago
Henri-Bonaventure Monnier
nire izena ez dut liburuetan idazten, irakurri ditudan artean; orduan bakarrik har baititzaket nire liburutzat
Carlo Dossi
nire katuak neuk egin nahi nukeena egiten du, literatura gutxiagoz
Ennio Flaiano
nire kezka ez da handia ala txikia naizen jakitea, egunero hazten ote naizen egiaztatzea baizik
Eduardo Chillida
nire mintzairaren mugak nire munduaren mugak dira
Ludwig Wittgenstein
nire optimismoaren oinarria da zibilizazio hau gainbehera datorrela jakitea; pesimismoarena, berriz, gu ere herrestan eramateko egiten duen guztia
Jean-François Brient
nire ustez, armada iraunkorrak baino arriskugarriagoak dira bankuak gure askatasunekiko. Estatu Batuetako herriak bere moneta bankuei kontrolatzen uzten badie, banku pribatuek eta euren inguruan sortuko diren erakundeek jendeari ondasun guztiak kenduko dizkiote; lehenik inflazioaren bidez eta, berehala, atzerapenaren bidez, eta halako egunen batean, beren seme-alabak etxerik eta aterperik gabe esnatuko dira, gurasoek bere garaian erdietsi zuten lurraren gainean
Thomas Jefferson
nire ustez, mundu honetan, garrantzia duena ez da non gauden, baizik eta norantz mugitzen garen; batzuetan, haizea alde dugula nabigatzen dugu eta, beste batzuetan, kontra dugula, baina, nabigatu egin behar dugu eta ez jitoan egon edo aingura bota
Oliver Wendell Holmes
nireak bailiran begiratuko diet lur guztiei; eta nireei, guztienak bailiran
Lucius Annaeus Seneca
niregana goizean baldin badatoz, zuregana gauean etorriko dira
Angela Davis
niretzat adinak ez du ezer esan nahi; zaharra nintzen hogeita bat urterekin lanik gabe nengoenean; lan egiten duen bitartean, batek gazte dirau
George Burns
nobedadea mundua bezain zaharra da
Jacques Prévert
nola adiskideen lausenguek galbideratzen gaituzten, hala arerioen gaitzespenek sarritan zuzentzen gaituzte
Sant'Agostino
nola antzeman artelan bat? Nola banandu, une batez besterik ez bada ere, bere kritikari-aparatutik, exegetengandik, plagiatzaile nekaezinengandik, arbuiatzaileengandik, bere azken barkadade-patutik? Oso erraz: nahikoa da itzultzea
Roberto Bolaño
nola arkiketa fisikoak gorputzari, hala irakurketak adimenari
Joseph Addison
nola beroak ezkoari hala adeitasunak giza izaerari
Arthur Schopenhauer
nola bizi ikasten ari nintzelakoan, nola hil ikasi dut
Leonardo da Vinci
nola hezi pentsatzen hasi aurretik, komenigarri litzateke zer nolako emaitzak lortu nahi diren argitzea
Bertrand Russell
nola jakin daiteke Lyndon Johnson gezurretan ari ote den? Nahiz eta belarriak mugitu, horrek ez du esan nahi gezurretan ari denik; bekainak goratzen baditu ere ez du zertan; ezpainak mugitzen baditu, ordea, gezurretan ari da
Robert Francis Kennedy
nola-halako hezitzaileari hitza dario; hezitzaile onak argibideak ematen ditu; hezitzaile bikainak frogak ematen ditu; hezitzaile aparta inspirazio-iturri da
William Arthur Ward
nor bere buruarekin ongi dagoenean, bidaiatzea beste leku batean egotea da, baina, ez urruti egotea
Isabelle Adjani
nor bere buruaren aurka jardutea da borrokarik latzena; nork bere burua gainditzea da garaipenik ederrena
Friedrich von Logau
nor da pobre, maite badute?
Oscar Wilde
nora doan ez dakiena baino urrunago, inor ere ez da iristen
Johann Wolfgang von Goethe
nora zoaz, Ivan? Minskera noa. Gezurra diozu, Ivan. Minskera zoazela diostazu, Moskura zoazela sinets dezadan, baina, egiaz, Minskera zoaz. Gezurra diozu, Ivan!
Jorge Luis Borges
norbait gorroto dugunean, bere irudian gorrotatzen dugu geure baitan dagoen zerbait
Hermann Hesse
norbanakoaren zein herri baten balentriarik behinena irrigarri geratzeari aurre egiten jakitea da
Miguel de Unamuno
norbanakoengan, erotasuna da salbuespena, baina, talde, alderdi, herri eta garaietan, araua da
Friedrich Wilhelm Nietzsche
norbera inor izateko, norbait izan behar da
Stanislaw Jerzy Lec
norbere akatsei erreparatzen dienak ez ditu besteenak ikusten
Ali ibn Abi Talib
norbere buruaren gainean biraka aritu, eta gelditutakoan, blaust lurrera
Carmelo Bene
norbere kulturari buruzko harrokeria da ezjakite-motarik okerrena
Jeremy Taylor
norberekeria ez da gogoak eman bezala bizitzea, besteak guri gogoak ematen digun bezala bizi daitezen nahi izatea baizik
Oscar Wilde
nork bere bertueen akats berberak ditu
Adriano Olivetti
nork bere buruari izan ezik ezinezkoa da inork iruzur egitea
Ralph Waldo Emerson
nork bere buruaz zalantza egitea da lehen adimen-zeinua
Ugo Ojetti
nork bere kultura babesteko modu bakarra, arriskutan jarri beharra onartzea da
Paul Andreu
nork bere lana maitatzea da lurrean zoriona lortzeari gehien hurbiltzen zaion gauza konkretua
Rita Levi Montalcini
nork du erru handiagoa gaizki jokatzen duten bi hauen artean: diru truke bekatu egiten duen emakumeak, ala bekatu egiteagatik ordaintzen duen gizonak?
Juana Inés de la Cruz
nork uka dezake ingurumena suntsiturik dagoela?
Günter Grass
nostalgia ere ez da sasoi batean zena
Simone Signoret
Nurembergeko legeak aplikatuko balira, gerraosteko presidente iparramerikar guztiak urkatuta leudeke
Noam Chomsky
obedientzia bizio bat da, zeinari amore ematea oso eroso izaten den beti
Don Lorenzo Milani
obeditzen duena ia beti da agintzen duena baino hobea
Ernest Renan
oi, zu, hizkuntza santua / biziki zaitut maite / zilar guztia baino / urre guztia baino maiteago
Haïm-Vidal Sephiha
oilarrak kukurruku jotzen du, baita eltzean egosiko duten goizean bertan ere
Stanislaw Jerzy Lec
oiloa arrautz batek beste arrautz bat egiteko erabiltzen duen tresna besterik ez da
Samuel Butler
oinak pausatzen ditudanean, nire garuna ere geratu egiten da
Johann Georg Hamann
oinarrian, alde txikiagoa dago peoi baten eta filosofo baten artean, artzakur baten eta xarlango baten artean baino; lan-banaketa da haien artean izugarrizko zuloa ireki duena
Karl Marx
oinarrizko ikerketa da egiten dudana, zer dagidan ez dakidanean
Wernher von Braun
oldoztea beti da izugarri
Oskar Panizza
olerkariak balio du bere olerkiak balio duena
Fernando Pessoa
olerkariak ez dira ahalke beren bizipenez; ustiatu egiten dituzte
Friedrich Wilhelm Nietzsche
olgatzea, ia beti, aspertzeko moduz aldatzea izaten da
Charles Régismanset
on bada bizitzea, hobe da amestea, eta denetan hoberen, esnatzea
Antonio Machado
ondo egindako lanaren ordaina, ondo egindako lan gehiago egiteko aukera izatea da
Jonas Edward Salk
ondokoari deritzo burgesia: dutenarekin pozik egon ez eta direnaz harro dauden gizabanako multzoari
Nicolás Gómez Dávila
ongi bakar bat dago, jakintza; eta gaizki bakar bat, ezjakintasuna
Socrates
ongi bizitzearen artea eta heriotza onarena gauza bera dira
Epicurus
ongi da norbere joerari jarraitzea, baldin eta goranzko joera bada
André Gide
ongi da, gaur bertan, orain bertan, etorkizunen bat desizoztuko duten nostalgiak sortzen ari garenaz jabetzea noiz edo behin
Mario Benedetti
ongi erabilitako jardunaldiak lo gozoa ekartzen duen bezalaxe, ondo erabilitako bizitzak heriotz gozoa ekartzen du
Leonardo Da Vinci
ongiak jasan ditzake porrotak; gaizkiak ez
Rabindranath Tagore
ontasunez egindako ekintza oro botere-erakustaldi bat da
Miguel de Unamuno
onura publikoa kalte partikular ugarik osatzen du
Anatole France
optimista da emakume batek, telefonoz ari denean, \'adio\' esan duelako hizketa amaitu duela uste duena
Marcel Achard
optimista da, gauzak okerrago jarri ezin direla uste duena
Alessandro Morandotti
optimista naiz pesimismoaren etorkizunari dagokionez
Jean Rostand
optimistak uste du hau dela mundu posibleetan onena; pesimista beldur da egia ez ote den
Robert Oppenheimer
orain badakigu diru antolatuaren mendeko gobernu bat mafia antolatuaren mendeko gobernu bat bezain arriskugarria dela
Franklin Delano Roosevelt
orain badazagut gizakirik bikainenak prestatzeko sekretua: atari zabalean hazi eta jana eta loa lurrarekin bat eginik burutzea
Walt Whitman
oraindik ulertu gabe dago dibertimenduaren, irrikaren eta barrearen bitartez bakarrik hel daitekeela benetako garapen kulturalera
Dario Fo
ordainik pagatu behar ez bada, baliorik ere ez du
Albert Einstein
ordaintzen ez dena bakarrik kosta izaten da
Camillo Sbarbaro
ordenagailuen gizagabetasunaren zati bat zera honetan oinarritzen da: behin ongi programatuta eta arazorik gabe funtzionatzen ari denean, erabat zintzoa da
Isaac Asimov
orduak luzeak dira eta bizitza laburra
François Fénelon
orduko hirurehun kilometro egiten duen tren batean goaz, ez dakigu norantz garamatzan eta, batez ere, ez gara konturatu gidaririk gabe doala
Carlo Rubbia
originala ez zaio fidelki lotzen itzulpenari
Jorge Luis Borges
originaltasuna inork igarriko ez dion moduan kopiatzeko artea da
William Ralph Inge
oroimena beti da topaleku
Isabel Allende
oroimenik gabe, gizakiak ez luke ezer jakingo eta ez litzateke ezer egiteko gauza izango
Giacomo Leopardi
oroipenak botilan jalkitzen den ardoa bezala dira: garden geratzen da eta jalkinak hondoan egoten dira; ez zaio botilari zertan eragin behar
Mario Rigoni Stern
oroitzapena da ahanzturaren gauzarik onena
José Hierro
oroitzapenak ametsen moduan intrepretatzen dira
Leo Longanesi
orokorrean maite ditugun horiengandik bakarrik ikasten dugu
Johann Peter Eckermann
orokorrean, aurrerapenak eskatzen duela aitzakia hartuta egiten diren gauza izugarriak ez dira inolako aurrerapena izaten, baizik eta gauza izugarriak soilik
Russell Baker
orokorrean, gizakiek aise sinesten dute desio dutena
Caius Iulius Caesar
orokorrean, herrialde bakoitzak merezi duen hizkuntza dauka
Jorge Luis Borges
orokorrean, pentsatzen dudana esaten dut beti, baina gaur egun ez da oso komenigarri, gaizki ulertua izateko arriskua baitago
Oscar Wilde
osasuntsu egoteko bide bakarra, nahi ez duzuna jatea, gustuko ez duzuna edatea eta egin nahi ez zenukeena egitea da
Mark Twain
oso gomendagarria da artistak egiten duena bakarrik sinestea, eta ez bere obrak adierazten duena
David Hockney
oso kementsua izan behar da bakardea maite izateko
Pier Paolo Pasolini
oso ongi dago gaitzik ez egitea, baina ongirik ez egitea oso gaizki dago
Padre Alberto Hurtado
paranoikoa gertatzen denari buruz zertxobait dakien bat da
William S. Burroughs
Pasolini 1975ean erahil zuten; harrigarria da ahots bakar bat isilaraztea zein garesti atera zitzaion herri oso bati
Aramcheck
patata frijituak paristarren jeinuak sortutako zerarik espiritualenetarikoa dira
Maurice Edmond Sailland dit Curnonsky
patriotismoa da pasioetan adimen-kamutsena
Jorge Luis Borges
pena da herrialdea erabiltzen dakiten pertsona bakarrak taxiak gidatzen edo ilea mozten lanpetuegi egotea
George Burns
penagarria da ikustea nola natura mintzo den eta gizateriak ez duen entzuten
Victor Hugo
penarik gabe bizitzearen atseginak merezi du atseginik gabe bizitzearen pena
Sant'Agostino
pentsamendu bakoitza arau orokor baten salbuespena da eta, arau hori, ez pentsatzea da
Paul Valéry
pentsamendua beti da harea-pikorra boterearen engranajean
Bruno Arpaia
pentsamendua lengoaiaren emaitza da
Carmelo Bene
pentsamenduek atzera egiten dute, objektuek aurrera
Nina Ivanoff
pentsatzea da lan guztien artean gogorrena
Henry Ford
pentsatzeak ez du kalte egiten
Giovanni Guareschi
pentsatzeko askatasuna bezain sakratua da maitatzeko askatasuna. Gaur egun adulterio deitzen zaionak sasoi batean heresia zuen izena
Victor Hugo
pentsatzen dut; beraz, banaiz
René Descartes
pentsatzen ez dutenei ondo letorkieke, gutxienez, euren aurreiritziak noizean behin ordenatzea
Luther Burbank
perfektu izateko, akatsen bat edukitzea besterik ez zuen behar
Karl Kraus
perfekzioa gurtzeak beti eramaten du benetakoaren aldean mitikoa nahiago izatera
Paul Ariès
perfekzioaren bila nenbilela, ondo zebilena hondatu nuen
Claude Monet
pertsona bati bizkarrean sastagai bat hogei zentimetro sartu eta ondoren hamabost zentimetro ateraz gero, ezin da esan aurrerapenik egin denik
Malcolm X
pertsona batzuen beste batzuekiko errespetua ezartzen duten loturak, oro har, premiaren loturak izan ohi dira
Blaise Pascal
pertsona ez da kristaua elizara joanagatik, pertsona automobil bihurtzen ez den bezalaxe, garaje batean egonagatik
Albert Schweitzer
pertsona hobetzea nahikoa da, alferrik galtzeko
Oscar Wilde
pertsona jantziek bakarrik maite dute ikastea; ezjakinek nahiago dute irakatsi
Edouard Le Berquier
pertsona juridikoen giza eskubideak dira errespetatzen direnak
Anónimo
pertsona zenbat eta azkarrago, orduan eta errezelo gutxiago sorrarazten dio absurdoak
Joseph Conrad
pertsona zibilizatuek ezin ase dute erabat euren sexu-sena maitasunik gabe
Bertrand Russell
pertsonak ez direna izan nahi dutenean edo ez direnaren itxura egiten dutenean bakarrik geratzen dira irrigarri
Giacomo Leopardi
pertsonalki, beti nago ikasteko prest, nahiz eta ez dudan beti gustuko inork leziorik ematea
Winston Churchill
pertsonek ez dituzte ideia handiak izaten; ideiak dira pertsonak topatzen dituztenak
Franco Modigliani
pertsonek mendi, itsaso, ibai eta izarrekin harrituta geratzeko egiten dituzte bidaiak, baina beren buruagandik igarotzen dira liluratu gabe
Sant'Agostino
pertsonengan arduraren sena garatzeko modu bakarra, erantzukizunak euren ardurapean uztea da
Kenneth Blanchard
pesimismo-garairik emankorrena, batek, gutxi gorabehera, hogeita bat urte dituenean izaten da, ametsak errealitate bihurtzeko lehen ahalegina egiten denean
Heywood Broun
pesimista: bi gaitzetatik bat hautazeko aukera izanda, biak hautatzen dituena
Oscar Wilde
petroliorik duten bitartean, ez da bakerik izango Ekialde Ertainean
Anónimo
Picasso pintorea da, baita ni ere; Picasso espainiarra da, baita ni ere; Picasso komunista da, ezta ni ere
Salvador Dalí
Picassoren amets bera dut nik: diru asko izatea pobreak bezain lasai bizi ahal izateko
Fernando Savater
pintoreak saltzen duena pintatzen du. Artistak, berriz, pintatzen duena saltzen du
Pablo Picasso
planeta salbatzeko kontzertu bat... Titanic dakarkit gogora
Anónimo
plazerrak oinazearen aldean duen abantailetako bat, plazerra eten ahal izatea da
Ugo Ojetti
pobreak ez dira gutxiegi dutenak, gehiegi nahi dutenak baizik
Lucius Annaeus Seneca
pobreak gerrara joaten dira beste batzuen apetak, aberastasuna eta txikikeriak defendatzeko borrokatzera eta hiltzera
Plutarch
pobreei jaten ematen nienean santu deitzen zidaten.Pobreek jatekorik zergatik ez zeukaten galdetzen nuenean, berriz, komunista.
Hélder Câmara
pobreen aberastasuna seme-alaben baitan dago; aberatsena, berriz, gurasoenean
Massimo Troisi
pobreziarekiko beldurrari utziko diozu zeure bizitzan agintzen eta, ordainetan, elikatuko zara, baina ez zara biziko
George Bernard Shaw
poesia da batu zitezkeenik ere batek sekula pentsatuko ez zukeen bi hitz elkartzea, elkartze horretan nolabaiteko misterioa edo sortzen bada
Federico García Lorca
poesia da ogia bezala, guztiona
Roque Dalton
poesia idaztea maitasuna egitea bezala da: inoiz ez dakizu zure gozamena besteak ere sentitzen ote duen
Cesare Pavese
poesia, itsasoa edalontzi baten barruan sartzeko artea da
Italo Calvino
poesiak bizia eransten dio bizitzari
Mario Luzi
poesiak esan ezinezkoa adierazteko balio dit
José Hierro
poeta heldugabeek imitatu egiten dute; poeta helduek, berriz, lapurtu
Thomas Stearns Eliot
poeta, ekaitz-hodeietan bizi den eta arkulariari iseka egiten dion printze horren parekoa da; lurrean iskanbilapean erbesteraturik, bere erraldoi-hegalek oinez ibiltzea eragozten diote
Charles Baudelaire
poetak dira beren haur-begiradari eutsi dioten gizonak dira
Alphonse Daudet
poetak hobeto ulertzen du natura zientzilariak baino
Novalis
politika arazoak bilatu, aurkitu, diagnostiko faltsua egin eta, gero, konponbide okerrak jartzeko artea da
Groucho Marx
politika arte sotila da, zeinaren bidez lortzen diren pobreengandik botoak eta aberatsengandik finantzabideak, batzuek besteengandik babestea promestuta
Oscar Ameringer
politika enpresa handiek gizartearen gainean proiektatzen duten itzal iluna da
John Dewey
politika esku garbiz behar da egin
Sandro Pertini
politika eta mafia lurralde berbera kontrolatzetik bizi diren bi botere dira; borrokatu ala ados jarri, beste biderik ez dute
Paolo Borsellino
politika ez da moralarekin egiten, baina ezin da bera gabe egin ordea
André Malraux
politika ez da posible denaren artea; hondamenaren eta irentsi ezinaren artean aukeratzea da
John Kenneth Galbraith
politika industriaren ikuskizun-saila da
Frank Zappa
politika munduko lanbiderik zaharrenetan bigarrena dela esan ohi da; batzuetan iruditzen zait lehenaren ia zeregin berberak dituela
Ronald Reagan
politika odola jarioarazten ez duen gerra da; gerra, berriz, odola jarioarazten duen politika
Mao Zedong
politika sartu nahi dutenen eta irten nahi ez dutenen arteko oreka-ekintza bat da
Jacques-Benigne Bossuet
politika, arazo publikoez arduratzeko artea, alegia, politikoek sortua da, hau da, arazo pribatuetan artistak direnek
Carl William Brown
politika, jendeak, axola zaizkion gauzetan arretarik jar ez dezan lortzeko artea da
Paul Valéry
politika: interes-gatazka, printzipioen aldeko borrokaz mozorroturik
Ambrose Bierce
politikan, benetako santua da herriaren mesedetan herria zafratzen eta akabatzen duena
Charles Baudelaire
politikan, ezer esan dadila nahi baduzu, eska iezaiozu gizon bati; ezer egin dadila nahi baduzu, eska iezaiozu emakume bati
Margaret Thatcher
politikaren eta gizadiaren norakoa idealik eta handitasunik gabeko gizakiek eraikitzen dute; handitasuna barruan daramatenak ez dira politikan sartzen
Albert Camus
politikaren jarduna gertatzen denari jaramonik ez egitean datza
Henry Brooks Adams
politikaren xede nagusia da biztanleak ikaratuta eta, beraz, segurtasunera eramango dituzten irrikitan edukitzea; horretarako, mehatxu gisa erabiltzen dituzte hamaika arranpalo, guztiak alegiazkoak
H.L. Mencken
politikari bat da bere herriaren alde zure bizitza emango duen morroi bat
Texas Guinan
politikari bati hiriko giltzak eman ordez, hobe litzateke sarraila aldatzea
Doug Larson
politikari bufoiekin gertatzen den arazoa da hautatu egiten dituztela
Anonymous
politikari ezkertiarrek diote eskuindarrak arriskutsuak direla eta, eskuindarrek, berriz, arriskutsuak ezkertiarrak direla; nik apalki iradokitzen diet, beharbada, batekoak zein bestekoak direla arriskugarriak
Carl William Brown
politikari izatea futbol-entrenatzaile izatearen pareko da; jokoa ulertzeko bezain azkarra eta garrantzia duela uste izateko bezain inozoa izan behar da
Eugene Joseph McCarthy
politikaria akrobata da; esaten duenaren kontrakoa egiten eusten dio orekari
Maurice Barrès
politikariak alde guztietan dira berdinak; ibairik ez dagoenean ere zubia eraikiko dutela promesten dute
Nikita Khrushchev
politikariak bankarien zerbitariak baino ez dira
Ezra Pound
politikariak bihar, datorren astean eta hurrengo urtean gertatuko dena iragartzeko gauza izan behar du, eta gerora, zergatik gertatu ez zen esplikatzeko ere bai
Winston Churchill
politikariak dira tunelaren amaieran argia ikusten dutenean tunel gehiago erosten duten pertsonak
John Quinton
politikariak hurrengo hauteskundea du gogoan, estadistak hurrengo belaunaldia
Otto von Bismarck
politikariek euren alderdien izenean hitz egiten dute eta, alderdiak, ez dira sekula egon, ez daude eta inoiz ez dira egongo oker
Walter Dwight
politiko ondraduak badiren bezalaxe, badira kazetari ondraduak ere: beren burua saldu eta behin, betiko salduak dira
William Moyers
politikoen ehuneko laurogeita hamarrek beste hamarren ospea kaltetzen du
Henry Alfred Kissinger
politta: beste sexuko kide bati deitzeko modurik ohikoena, bere izena gogoratzen ez duzunean
Oliver Herford
porrot egiteko modu asko dago eta, arrakasta lortzeko, bakarra
Aristotle
porrot handiak jasateko arriskua hartzen dutenak bakarrik iristen dira lorpen handiak erdiestera
Robert Francis Kennedy
porrota mototseraino igo zitzaidan
Ennio Flaiano
posible da gizaki bat maitatzea, ondoegi ezagutzen ez baduzu
Charles Bukowski
pospolo bat piztea hobe da, sarritan, iluntasuna madarikatzea baino
Eleanor Roosevelt
pozaren oroipena jadanik ez da poza; saminaren oroipenak samin izaten darrai
Lord Byron
pozaren pozez jauzika hasten bazara, kontuz, inork zorua oinen azpitik kentzen ote badizu ere
Stanislaw Jerzy Lec
premia dut, ideal bati izaten zaion begirune bera amarekiko ere izateko
Anne Frank
premiak ez du legerik
Oliver Cromwell
premiak larriak direnean, bada edozer sinesteko prest dagoen jenderik
Arnold Lobel
premiarik gabeko ondasunek bizitza premiagabe bihurtzen dute
Pier Paolo Pasolini
premiarik izan gabe jaten dugun guztia pobreen sabeletik lapurtutakoa da
Mohandas Karamchad Gandhi
prentsa irrikaz irakurtzen dut; nire buruari, normalean, lagatzen diodan fantasia bakarra da
Aneurin Bevan
prentsa librea denean, eta gizaki orok irakur dezakeenean, guztia seguru da
Thomas Jefferson
prentsa-askatasuna izan da, beharbada, askatasun-ideiaren degradazio geldoa gehien jasan duena
Albert Camus
prentsaren helburua ez da irakurleei zerbaiten berri ematea, jakitera ematen duen hori irakurleei sinestaraztea baizik
Nicolás Gómez Dávila
presidente izateko prest agertzen den iparramerikar oro, automatikoki, eta definizioz, horretarako ezgaitu behar litzateke
Gore Vidal
presoei errealitatetik ihes egiten laguntzen diela leporatu ohi zaio literaturari
Stanislaw Jerzy Lec
prezio bat ordaindu behar ez bada, orduan, balio bat ere ez dauka
Albert Einstein
primate antropoideek eta babuinoek ez dute hitz egiten, hala egingo balute, gizakiek lan egitera behartuko bailituzkete
Antoine Le Grand
printze jaiotzen gara eta akulturazio-prozesuak apo bihurtzen gaitu
Eric Berne
printzea bera da bere Estatuaren lehen zerbitzaria
Friedrich der Große
printzipio moral unibertsal guztiak fantasia nagiak dira
Donatien Alphonse François de Sade
prohibizionismoak ez du arazoak besterik ekarri
Al Capone
propaganda gezurra esateko artearen adar bat da, zeinaren bidez, lagunak ia-ia engainatu egiten dituzun, arerioak erabat engainatzea lortu gabe
Frances Cornford
psikiatra, emazteak doan egiten dizuen galdera-samalda bera oso garesti egiten dizuen urlia duzue
Joey Adams
publizitatea erdi egiak erabat gezur bihurtzeko artea da
Edgar Shoaff
publizitateak beti konbinatzen ditu alferrikakoa eta atsegingarria
Ennio Flaiano
sadam gabe munduak hobera egin du. Zer ez litzateke izango Bush gabe!
Anónimo
saia zaitez ez hartzen zuk bezala pentsatzen dutenak bakarrik buruargitzat
Ugo Ojetti
saia zaitez gizon arrakastatsua ez, baizik eta gizon baliotsua bilakatzen
Albert Einstein
sakontasuna aztertzen ez duen idazlea beti dabil gainazalean
Stanislaw Jerzy Lec
sarriago pentsa behar genuke ongia egiteaz ongi egoteaz baino; horrela, azkenean, hobe geundeke
Alessandro Manzoni
sarritan lotsatuko ginateke hobe beharrez egindakoaz hori egitea zerk bultzatu gintuen besteek ikusiko balute
François de La Rochefoucauld
sarritan, emakume ederrek ez dute adimena edertasun horrekiko proportzionala izaten
Guy de Maupassant
sarritan, sutea sortu duena bakean utzi eta ohartarazi duena zigortu egin ohi da
Nicolas de Chamfort
sasoi batean polizia-indarren buruan gizon zuzenak zeuden. Errakuntza hori zuzenduta dago
Joe Orton
sasoi batean, boteretsuek, herria menderatzeko, indarra, legeak eta erlijioa erabiltzen zituzten; gaur egun, futbola eta telebista ere badituzte
Carl William Brown
Satan, orain, maltzurragoa da; eta, tentatzeko, pobreak sortu ordez, aberatsak sortzen ditu
Alexander Pope
satira politikoa zaharkituta geratu zen Bakearen Nobel Saria Henry Kissingerri eman ziotenean
Tom Lehrer
seguruenik zoroa naiz, eta edonola ere, burutik sano banago, besteok ere ez lukete aske ibili behar
George Bernard Shaw
sekta edo alderdi politikoa gizakiari pentsatzearen nekaldia kentzeko asmatutako anonimatu dotorea dira
Ralph Waldo Emerson
sekula ere barrerik egiten ez duten pertsonak ez dira serioak
Pierre Dac
sekula ere ez da gerra onik izan, eta bake txarrik ere ez
Benjamin Franklin
sekula ere ez diot utzi nire heziketa eragozten eskolari
Mark Twain
senar-emazteak: etxejaun batek, etxekoandre batek eta bi morroik osaturik, guztira bi kide dituen komunitatea
Ambrose Bierce
senar-emazteak: gezur berbera kontatzea hitzartu duten bi pertsona
Karen Durbin
senargaia zoriontsu izateari uzteko prest dagoen gizon zoriontsua da
Enrique Jardiel Poncela
senarrak amorante onak izan ohi dira; batez ere emaztea egainatzen dutenean
Marilyn Monroe
sendagileak esango balit bizitzeko sei minutu bakarrik geratzen zaizkidala, ez nioke horri erreparatuko; bizkorxeago idatziko nuke
Isaac Asimov
sendagileek gutxi ezagutzen dituzten botikak ematen dizkiete are gutxiago ezagutzen dituzten pazienteei, batere ezagutzen ez dituzten gaixotasunak sendatzeko
Voltaire
sendideen artean abagune berezietan bakarrik janzten gara maitasunez
Karl Kraus
sexu-aberrazio guztien artean ausartena, beharbada, kastitatea da
Remy de Gourmont
sexuak tentsioa arindu egiten du; amodioak, berriz, sorrarazi
Woody Allen
sineskera oro dugu kartzela
Friedrich Wilhelm Nietzsche
sinestea sortzea da
Miguel de Unamuno
sinestuna den bat ateoa den beste bat baino zoriontsuago sentitzeak ez du garrantzi handiagorik, mozkortu den bat mozkortu ez den beste bat baino zoriotsuago sentitzeak baino
George Bernard Shaw
sinetsi munduari buruz esaten dizuten guztia; ez dago ezer gertaezina izateko bezain izugarria denik
Honoré de Balzac
sinonimoa da, bururatu zaizun lehena ahoskatu ezinean, erabiltzen duzun hitza
Burt Bacharach
sobera laguntzaile izan nahi al dituzu? Saiatu beharrik ez izaten
Alessandro Manzoni
soilik edertasunerako bizi dena, unean unerako bizi da beti
Søren Kierkegaard
soiltasuna da benetako handitasunaren adierazpidea
Francesco De Sanctis
soldadu batengandik ez dut inoiz pentsatzea espero
George Bernard Shaw
sorginek existitzeari utzi diote, sorginak erretzeari utzi diogunean
Voltaire
sorreratik bertatik, errotulu nazionalez apainduriko banku handiak, espekulatzaile pribatuek gobernuen gerizpean eratutako elkarteak besterik ez ziren
Karl Marx
sozialismoa bizikletaz soilik hel daiteke
José Antonio Viera Gallo
sozialismoaren benetako xedea, hain justu, giza garapenaren fase harraparia gainditu eta harantzago heltzea da
Albert Einstein
soziologoa estadiora ikusleei begiratzera joaten dena da
Gesualdo Bufalino
suitzarrak garbitasunarekin fanatikoak dira; ez dute, bada, dirua ere garbitzen!
Marcos Vergara Meersohn
superizar bat sortzeko gakoa ahoa irekitzen ez uztean datza; artista bat jendaurrean agerian uzteak suntsitu egin dezake; egia ikustea ez da inorentzat baliagarri
Bob Ezrin
susmoa baino zerbait gehiago hartuta nago, judutarrak ez ote diren dohakabe guztiak bezalakoxeak; gora iritsi orduko, azpian zirenean eurekin izan ziren bezain intolerante eta anker bihurtzen dira
Harry S. Truman
suspense hau ikaragarria da; nahiago nuke luze iraungo balu
Oscar Wilde
taldeko sexuaren abantailetako bat da, nahi izanez gero, batek kuluxka egin dezakeela
Woody Allen
talenturen bat baldin baduzu, ahal den era guztietan erabili. Ez metatu; ez eman ttanttaka eta xuhurkeriaz. Xahutu sosik gabe geratu nahi duen aberats baten moduan
Brendan Behan
tasmaniarrak, inoiz adulteriorik egin ez zutenak, desagertuak dira egun
William Somerset Maugham
telebista asmakizun bat da, zeinaren bidez etxeko egongelan olgatzen baitzaitu etxean sekula ere hartuko ez zenukeen jendeak
David Frost
telebista da begietatik hartzen den lo-eragile bakarra
Vittorio De Sica
telebista gure kultur sistema osoaren deskalabrua islatzen duen ispilua da
Federico Fellini
telebista lehoia bezain indartsua da; telebista ez da inoren beldur; telebistak ergelaren eran logaletzen zaitu
Enzo Jannacci
telebistak ahanztura fabrikatzen du; zinemak oroipenak fabrikatzen ditu
Jean-Luc Godard
telebistak ezarri du lehen kultura benetan demokratikoa, guztion eskueran dagoen kultura eta jendeak nahi duenari erantzuten diona; arazorik izugarriena horixe da, jendeak nahi duena
Clive Barnes
telebistak jendea baino interesgarriagoa izan behar du, nonbait; bestela, pertsonak jarriko genituzke gure geletako bazterretan
Alan Coren
telebistan hiru bat aldiz agertu eta gero, edozein memelok esaten du zer pentsatzen duen; baita besteok zer pentsatzen duten ere
Enzo Biagi
tentazioak, aukera onak ez bezala, beti agertzen zaizkigu bigarren aldi batez
Orlando Aloysius Battista
teologoen arteko eztabaida azkengabe asko honela labur litezke: \'Honela da. Ez da horrela. Honela da. Ez da horrela\'
Benjamin Franklin
tigrea akabatzen duen gizonari kirolari esaten diote, gizona akabatzen duen tigreari, berriz, basati
George Bernard Shaw
tinko eusten diot neronek esandakoa ezeztatzeko eskubideari
Paul Claudel
traidorea da alderdi bat utzi eta beste batean sartzen dena; konbertitua da alderdi bat utzi zurean sartzen dena
Georges Clemenceau
tratatu pertsonak behar luketena bailira eta izan daitezkeena izaten lagunduko diezu
Johann Wolfgang von Goethe
tribu zibilizatu gabeen kontra gas pozoitsua erabiltzearen guztiz aldekoa naiz
Winston Churchill
turismo egitea, etxera itzultzeko grinaren bila oso urrun bidaiatzea da
George Elgozy
txantxetan nahi duguna esan dezakegu, baita egia ere
Sigmund Freud
tximu amerikarra brandyarekin mozkortuko balitz, ez luke berriro ere edango; beraz, gizon gehienak baino jakintsuago da
Charles Darwin
ugariago dira ihes egiten hiltzen direnak borrokan hiltzen direnak baino
Selma Lagerlöf
ugaritasuna dagoen bitartean, pobrezia gaitz onartezina da
Robert Francis Kennedy
ugaritasunean, lagunek ezagutu egiten gaituzte; zorigaiztoan, guk ezagutzen ditugu
John Churton Collins
ugaritik falta, urritik sobera
Anonymous
umorerik ez dagoenean ez dago gizatasunik; umorerik ez dagoenean, kontzentrazio-esparrua dago
Eugène Ionesco
une jakin batean, zerbaitek berriro funtziona dezan, guztia galtzeko arriskua hartu behar da
Isabelle Adjani
ura etengabe mintzo da, baina, ez du inoiz gauza bera errepikatzen
Octavio Paz
urte askoan bizitzeko saihestu beharreko gauza bakarra bizitza da
Anónimo
urtearen azken eguna ez da denboraren azken eguna
Carlos Drummond de Andrade
uste dugu hitzak kontrolatzen ditugula, baina, hitzek kontrolatzen gaituzte
Alain Rey
uste dut animaliekin bizitzera itzul nintekeela. Hain dira nare eta jasankorrak! Begira geratzen natzaie, eta egunak ematen ditut horrela. Ez dute galderarik egiten, ez eta beren izaeraz kexatzen ere; ez dira gauez esna ibiltzen edota beren bekatuak negartzen. Eta ez naute gogaitzen Jaungoikoaz dituzten betebeharrez eztabaidatzen. Ez da bakar bat ere atsekabe, ez eta gauzen jabe izan beharraren zoramenak hartua ere. Ez da ezein belaunikatzen besteren aurrean, ez haiek baino milaka mende lehenago bizi izandako klase berekoen hilotzen aurrean ere. Lur osoan bakar bat bera ere ez da ez dohakabe ez ohoragarri
Walt Whitman
uste dut aurkitu dudala animalien eta homo sapiensaren arteko esteka galdua: gu geu
Konrad Lorenz
uste dut edozein izaki bizidun hiltzea gure burua hiltzearen berdina dela, eta ez dut ikusten alderik animalia baten minaren eta gizaki batenaren artean
Margherita Hack
uste dut Kissinger dela planetan aske dauden gerra-kriminaletan handiena
Gore Vidal
ustelkeria eta zaborra berdinak dira, egunero ezabatu behar dira
Ignacio Pichardo Pagaza
utopia zeruertzean dago; bi urratsez hurbildu natzaio eta berak beste bi atzera egin du. Hamar urrats egin ditut eta zeruertza hamar urrats urrunago daukat. Etengabe ibilita ere, ez dut inoiz harrapatuko. Zertarako balio du utopiak? Horretarako: ibiltzeko...
Eduardo Galeano
utz iezadazue esaten, inori irrigarri irudituko bazaio ere, iraultzaile benetakoa maitasun handiko sentimenduek gidatzen dutela
Ernesto Che Guevara
utz iezadazue nazio bateko dirua jaulkitzen eta kontrolatzen, eta ez zait axola izango legeak nork egiten dituen
Mayer Amschel Rothschild
utz iezaiozu gida zaitzan izan zaren haurrari
José Saramago
utziko diozu beldur izateari, itxaroteari uzten badiozu
Lucius Annaeus Seneca
Vatikanoa da Italia osoko indarrik erreakzionarioena; Elizarentzat, bere pribilegioak murrizten dituzten gobernuak despotikoak dira eta areagotzen dituztenak, berriz, zorionekoak, faxismoa kasu
Antonio Gramsci
Wall Streetekin konparatuz gero, Las Vegas iraindua senti liteke; Las Vegasen, jendeak ongi ezagutzen ditu bere probabilitateak; Wall Streeten, berriz, probabilitateak maneiatu egiten dituzte, jokatzen ari zaren bitartean
John Ensign
xarma da galdera argirik egin gabe ere bai erantzun diezazuten lortzeko artea
Albert Camus
XXI. mendeko analfabetoak ez dira izango irakurtzen eta idazten ez dakitenak, baizik eta ikasi, ikasia ahaztu eta berriro ikasi ezin dutenak
Alvin Toffler
zahartzaroa da gizaki bati gerta dakizkiokeen gauzetatik ustekabekoena
Leon Trotsky
zahartzaroa luzea izatea nahi baduzu goiz hasi beharko duzu zaharra izaten
Marcus Porcius Cato
zaila da besteren emaztea ez desiratzea; jaberik ez dutenak ez dira izaten oso erakargarriak
Enzo Biagi
zaila da ezer aurreikustea, batez ere etorkizunari dagokiona
Chinese saying
zaila da gizaki batek egia esan duela sinestea, bere lekuan bazina gezurra esango zenukeela dakizunean
H.L. Mencken
zaila da inori ezer ulertaraztea, bere soldata horixe ez ulertzearen mende dagoenean
Upton Sinclair
zaindu zure pentsamenduak... zure hitz bihurtuko dira; zaindu zure hitzak... zure ekintza bihurtuko dira; zaindu zure ekintzak... zure ohitura bihurtuko dira; zaindu zure ohiturak... zure izaera bihurtuko dira; zaindu zure izaera... zure patu bihurtuko da
Frank Outlaw
zakurrari hezurra botatzea ez da karitatea; karitatea da zakurra bezain gose zarenean, hezurra berarekin partekatzea
Jack London
zalantza da inteligentziaren izenetariko bat
Jorge Luis Borges
zalantza ezatsegina da, baina ziurtasuna barregarria da
Voltaire
zalantza izpirik ere ez dago, garapen iraungarria kontzepturik toxikoenetariko bat dela
Nicholas Georgescu-Roegen
zalantzaren aurrean zuzena dena aukeratzen dugu
Karl Kraus
zalantzarik ez dago mundua amaigabea dela
Epicurus
zama estugarria daramat nire baitan: besteei eman ez dizkiedan aberastasunen zama
Rabindranath Tagore
zehaztugabetasun apur batek makina bat esplikazio eman beharraz libratuko zaitu
Clarence Edwin Ayres
zein da gizakiaren lehen betekizuna? Erantzuna oso laburra da: norbera izatea
Henrik Ibsen
zein erraza den ulergaitz idaztea
Eugenio Colorni
zekenkeria ohoragarri bakarra dago: hitzena alegia
Constancio Vigil
zenbait gizakirentzat, esperientzia itsasontzi baten txopako argia bezalakoa da: atzean utzitako bideari bakarrik egiten dio argi
Samuel Taylor Coleridge
zenbat eta ahulago izan gorputza, esfortzu handiagoa eskatzen du; zenbat eta indartsuago, hobeto obeditzen du
Jean-Jacques Rousseau
zenbat eta arrazoi gehiago izan gizon batek lotsatzeko, orduan eta errespetagarriago izango da
George Bernard Shaw
zenbat eta ezatseginago izan egia entzuteko, orduan eta baliagarriago izango da esateko
André Gide
zenbat eta gorago igotzen garen, oorduan eta txikiago gara hegan ez dakitenen begietarako
Friedrich Wilhelm Nietzsche
zenbat eta gutxiago daukagun, orduan eta gehiago ematen dugu; zentzugabea dirudi, baina hori da maitasunaren logika
Madre Teresa di Calcutta
zenbat eta gutxiago jan eta edan, zenbat eta likore gutxiago erosi, zenbat eta gutxiagotan joan antzerkira, dantzara, tabernara, zenbat eta gutxiago pentsatu, maitatu, teorizatu, abestu, pintatu, esgrima egin, etab., orduan eta gehiago aurrezten duzu, orduan eta handiagoa da ez sitsak ez erdoilak jango ez duten zure altxorra, zure kapitala. Zenbat eta gutxiago zaren, zenbat eta gutxiago kanporatzen duzun zeure bizitza, hainbat gehiago daukazu, hainbat handiagoa da zure bizitza alienatua eta areago gordetzen duzu zeure zerizana
Karl Marx
zenbat eta lege gehiago, orduan eta lapur gehiago
Lao Tse
zenbat eta ustelago den Estatua, orduan eta lege gehiago ditu
Tacitus
zenbat hizkuntza dakizun, hainbat gizaki balio duzu
Carlo V
zenbat kezka ez ote dugun ekiditen, zerbait ez, baizik eta norbait izatea erabakitzen dugunean
Coco Chanel
zenbaterainoko egia jasan dezake espiritu batek, zenbaterainoko egian ausartzen da? Ezagutzan lortutako oro, aurrerantz emandako urrats oro, adorearen ondorio da, norbere buruarekiko zorroztasunaren eta xahutasunaren ondorio
Friedrich Wilhelm Nietzsche
zentsuratzaileak ulertzen dituen satirak egoki debekaturik daude
Karl Kraus
zentzuzkoa al da \"derrigorrezko hezkuntza\"z mintzatzea?
Anónimo
zer alde dago bost urteko haur bizkor eta jakingura baten eta hemeretzi urteko gazte babo eta memelo baten artean? britainiar hezkuntza-sistemako hamalau urte
Bertrand Russell
zer amaituko ote da lehen, airea ala petrolioa
Anónimo
zer da bada, gizakia, planak egin ahal ditzan
Hugo von Hofmannsthal
zer da mundu erreala guztiok dugun ametsa baino...? amets komuna baino?
Miguel de Unamuno
zer da, bada, plazerra, min izugarri gozoa ez bada
Heinrich Heine
zer demontre, kazetari-erregistro profesionala! Hori harroputzen burutazioa besterik ez da, sasi-irakasleena, kazetari hutseginena, besteok euren kontu pentsatzea eragotzi nahi duen jendearena. Erregistro hori sortzeko asmoak ez dauka ez buru ez hanka eta ezmorala da, izan ere, mugak jarri nahi dizkio ez dauzkanari eta eduki behar ez dituenari: pentsamenduaren adierazpen erabat libreari
Luigi Einaudi
zer edo zer toleratzen denean, jasangarri bihurtzen da eta, denbora laburrean, normaltzat jotzen da
Israel Zangwill
zer kostatzen da liburu bat idaztea? Irakurtzea da benetan zaila
Gesualdo Bufalino
zer litzateke bizitza, arriskatzeko gauza ez bagina
Vincent Van Gogh
zerbait baldin badaukazu, ken diezazukete; ematen baduzu, ezin kenduko dizu ezein lapurrek; zurea izango da betiko
James Joyce
zerbait behar duzunaren itxura ematen baduzu, ez dizute ezertxo ere emango; dirutza egiteko, aberats-itxura erakutsi behar da
Alexander Dumas
zerbait gura duzunean, unibertso guztia hasten da konspiratzen zeure guraria egin dezazun
Paulo Coelho
zerbait txarra behar du lanak ezinbestean, bestela aberatsek dena beraientzat hartua izango zuten dagoeneko
Mario Moreno (Cantinflas)
zerbaiten alde hiltzeko prest ez dagoen gizona ez dago bizitzeko prestaturik
Martin Luther King
zereginik dudan bitartean ez dut ezer eginik izango
Caius Iulius Caesar
zeren zain dago UNESCO planeta osoa gizadiaren ondare deklaratzeko?
Anónimo
zerga-paradisuetan zergak ordaindu nahi dituztenek soilik bizi beharko lukete, hain dira txikiak leku horiek...
Anónimo
zergatik arduratu behar nintzateke etorkizuneko belaunaldiez? Nigatik ezer egin al dute, akaso?
Groucho Marx
zergatik egiten zaio ihes, orokorrean, bakardadeari? Oso gutxi direlako bere buruaren lagun
Carlo Dossi
zergatik hiltzen dugu beste inor hil duena, hiltzea gaiztakeria dela frogatzeko?
Norman Mailer
zergatik izan heriotzaren beldur? Bizitzako abenturarik ederrena da
Charles Frohman
zerk klonatzen du gehiago, genetikak ala telebistak
Anónimo
zertan ibili aspaldiko hutsak errepikatzen, horrenbeste huts berri egiteko egonda
Bertrand Russell
zertan xahutu dirurik zuhaitz genealogikoa egiten? sartu politikan eta zure arerioek egingo dizute
Anonymous
zertarako balio du bizitzeak, borrokatzeko kemenik eduki gabe?
Giuseppe Fava
zertarako erabili hitz potoloak? hain dira mamigabeak...
Oscar Wilde
zeru izartsu hori nire gainean eta lege moral hau nire baitan
Immanuel Kant
zeure burua gehiengoaren artean aurkitzen duzunean, gelditu eta gogoeta egiteko garaia da
Mark Twain
zibilizazioa beharrik gabeko beharren pilaketa amaigabea da
Mark Twain
zibilizazioa, pentsatu gabe egin ditzakegun garrantzizko eragiketen kopurua areagotuz egiten ari da aurrera
Alfred North Whitehead
zientza zehatz guztiak hurbilketaren printzipioan oinarritzen dira
Bertrand Russell
zientzia ez da guztiz doia, baina, horrek ez du erlijioa behar duzula esan nahi
Anonymous
zientzia ez zait interesgarri. Bazter uzten ditu ametsa, zoria, barrea, sentimendua eta kontraesana; eta nik horiek ederresten ditut
Luis Buñuel
zientzia ideia hilen kanposantua da
Miguel de Unamuno
zientzia, eztabaidagai izateko aukera beti eskaintzen duen hori guztia da
José Ortega y Gasset
zientziak senaren aurkikuntzak egiaztatzeko baino ez du balio
Jean Cocteau
zigarroa plazer ezin hobearen adibide ezin hobea da. Oso atsegingarria da eta ase gabe uzten gaitu. Beste ezer eska al daiteke?
Oscar Wilde
zigarroak kaltegarriak direla agerikoa izanik, nola liteke berauek saltzea baimenduta egotea?
Francesco Tavano
zigorrak bekatu egin nahi ez dutenak izutzeko balio du
Karl Kraus
zigortzeak zigorra ezartzen duena hobe bihurtzeko helburua du
Friedrich Wilhelm Nietzsche
zine dokumentalik ez duen herrialdea argazki-albumik gabeko familia bezalakoxea da
Patricio Guzmán
zineak, pinturak bezalaxe, ezin ikusizkoa erakusten du
Jean-Luc Godard
zinez nago sinestuta, zuek bezalaxe, banku-erakundeak arriskugarrigoak direla armadak baino
Thomas Jefferson
ziniko bakoitzaren barruan idealista desengainatu bat dago
George Carlin
zinikoa, lore-usaina hartzen duenean ingurura zerraldoaren bila begiratzen duena da
H.L. Mencken
zinikoa: ikusmen akastuna duelako gauzak diren bezala, eta ez behar luketen bezala, ikusten dituen pertsona zikoitza
Ambrose Bierce
zinikoak ez ditu bakarrik historiatik ikasbide garratzak ateratzen, gainera, etorkizunaz behar baino lehen desengainatuta dago
Sydney J. Harris
zirkua globalizatu dugu; baina, ogia ez
Anónimo
zirkunstantziek gizakia taxutzen dute, eta gainera, ez gizkakiek zirkunstantzia baino neurri txikiagoan
Karl Marx
ziur bazaude gertatzen den guztia ulertzen duzula, etsi-etsian nahasia zaude
Walter F. Mondale
ziurgabetasuna, inoiz erabat hostokatzen ez den bitxilorea da
Mario Vargas Llosa
ziurtasunetik abiatzen denak zalantzan amaituko du; baina, zalantzan abiatzea onartuz gero, ziurtasunera ere helduko da
Francis Bacon
zor publikoa bada bere buruaz arduratzeko bezain handia
Ronald Reagan
zoramena nagusi den garaian, zoramenak ukituko ez zaituela uste izatea zoro izateko modu bat da
Saul Bellow
zoriona aske izatean datza, alegia, ezeren irrika ez izatean
Epictetus
zoriona erdiesten da batek pentsatzen duena, batek dioena eta batek egiten duena bat datozenean
Mohandas Karamchad Gandhi
zoriona ez da nabaritzen, gogoratu egiten da
Oscar Levant
zoriona gauza miresgarria da; zenbat eta gehiago eman, orduan eta gehiago daukazu
Blaise Pascal
zoriona nor bere buruarekin ados egotea da
Luis Buñuel
zoriona ongi engainatuta egotearen ondare betiraunkorra da
Jonathan Swift
zoriona saria da; zorion-bila ibili ez denari emana
Anton Chekhov
Zoriona topatzeko, nahitaezkoa da zorion bila ez ibiltzea
Anonymous
zoriona tximeleta baten antzerakoa da: jazartzen baduzu, ezin harrapatuan ibiliko zara, baina, gelditu eta lasai egonez gero, agian zure gainean pausatuko da
Nathaniel Hawthorne
zorionak eta urte berri on
Anonymous
zorionaren sekretua tentaldietan erortzea da
Oscar Wilde
zorioneko zoritxarra da seme-alabarik ez izatea
Euripides
zorionekoa bere buruaz barre egiten dakiena, ez baitzaio zertan jostatu sekula faltako
Habib Bourguiba
zorionekoa esker onik espero ez duena, ez baitu desilusiorik izango
W.C. Bennett
zorionera heltzeko bi modu daude: bata, ergelarena egitea; bestea ergela izatea
Enrique Jardiel Poncela
zoriontasuna sasoi batean bizien ustez hilei zegokien alegiazko egoera da, gaur egun helduen ustez haurrei eta haurren ustez helduei dagokiena
Thomas Szasz
zoriontsu egin bazintuen, ez zenuen erratu
Marilyn Monroe
zoriontsu ez izatearen abantailetako bat, zoriona desiratu ahal izatean datza
Miguel de Unamuno
zoriontsu izateko behar den guztia edukitzea ez da zoriontsu izateko arrazoi
Normand Jacques
zoriontsu izateko eragozpen handia da zorion handiegia espero izatea
Bernard le Bovier de Fontenelle