Logos Multilingual Portal

Select Language



[ No Biography for this Author ]

askatasun jakin bat zalantzan jartzen denean, askatasuna bera jartzen da zalantzan
bakoitzaren garapen askea da nahitaezko baldintza guztion garapen askea lortzeko
begiratu batean, salgai batek ematen du begien bistako zerbait dela, oso nabaria; aztertuz gero frogatzen da oso objektu konplexua dela, zolitasun metafisikoz eta amarru teologikoz josia
biolentzia gizarte berri batez ernari dagoen gizarte zaharraren emagina da
diruak, guztia erosteko ahalmena duenez, objektu guztiez jabetzeko ahalmena duenez, edukitze-objektuetan guragarriena da. Bere zerizanaren ahalguztiduntasuna da ezaugarri hori unibertsal egiten duena; izaki ahalguztiduntzat jo daiteke, beraz
ergelkariaren paradigma: diruak leialtasuna desleialtasun bihurtzen du, maitasuna gorroto, gorrotoa maitasun, bertutea bizio, bizioa bertute, morroia jabe, jabea morroi, lelokeria adimen eta adimena lelokeria
ez da kontzientzia bizitza ebazten duena; aldiz, bizitza da kontzientzia ebazten duena
filosofoek mundua interpretatu besterik ez dute egin, orain aldatzen asmatu behar da
giza munduak balioa galtzen du gauzen munduaren balioa handitzen den hein berean
gure burgesek, beren langileen emazte eta alabak erabilgarri edukitzea nahikoa iruditzen ez eta, prostituzio ofiziala aipatu gabe, elkarren emazteak seduzitzen aurkitzen dute berebiziko atsegina
idazle bat ez da produktibo ideiak sortzen dituen neurrian, baizik eta bere lanak argitaratzen dituen editorea aberasten duen neurrian
ideologia nagusia beti izan da klase menderatzailearena
industria modernoaren ibilbide osoak frogatzen du, kapitalari kontrola ezartzen ez bazaio, neurrigabe eta krudelki jarduten duela langileria osoa degradazio-egoerarik larrienean murgilarazteko
jopu gehienek uste dute jopuak direla erregea errege delako eta ez dira konturatzen, erregea beraiek jopuak direlako dela errege
komunismoa da, beraz, gizakia eta natura funtsean guztiz bat eginda, naturaren benetako berpiztea, gizakiaren naturalismoa gauzaturik eta naturaren humanismoa gauzaturik
komunismoaren teoria esaldi bakar batean laburbil daiteke: jabego pribatua abolitzea
krisialdietan izurrite bat zabaltzen da, aurreko garai guztietan zentzugabea emango lukeena: gainprodukzioa
langilea merkantzia merkeago bihurtzen da merkantzia gehiago ekoizten duen neurrian
langilea, zenbat eta gehiago ekoizten duen, orduan eta txiroago egiten da
oinarrian, alde txikiagoa dago peoi baten eta filosofo baten artean, artzakur baten eta xarlango baten artean baino; lan-banaketa da haien artean izugarrizko zuloa ireki duena
sorreratik bertatik, errotulu nazionalez apainduriko banku handiak, espekulatzaile pribatuek gobernuen gerizpean eratutako elkarteak besterik ez ziren
zenbat eta gutxiago jan eta edan, zenbat eta likore gutxiago erosi, zenbat eta gutxiagotan joan antzerkira, dantzara, tabernara, zenbat eta gutxiago pentsatu, maitatu, teorizatu, abestu, pintatu, esgrima egin, etab., orduan eta gehiago aurrezten duzu, orduan eta handiagoa da ez sitsak ez erdoilak jango ez duten zure altxorra, zure kapitala. Zenbat eta gutxiago zaren, zenbat eta gutxiago kanporatzen duzun zeure bizitza, hainbat gehiago daukazu, hainbat handiagoa da zure bizitza alienatua eta areago gordetzen duzu zeure zerizana
zirkunstantziek gizakia taxutzen dute, eta gainera, ez gizkakiek zirkunstantzia baino neurri txikiagoan