abagune jakin batzuetan, hitz zakarrak dira garbienak |
abentura, plangintza oker egin izana besterik ez da |
abisua: osasun-agintariak kaltegarriak izan daitezke osasunerako |
abokatua: ezer arriskatzen ez duen gaizkidea |
abortuari buruz dudan iritzia distortsionatu samar dago bederatzi haurridetan zazpigarrena izanagatik |
adiskidea ez duzu malkoak lehortzen dizkizuna, negarrik eragiten ez dizuna baizik |
adiskidetasuna maitasunaren haurtzaroa da |
adoragarri nuen zientzia eta maite nuen hegazkina ikusi ditut zerbitzatuko zutela espero nuen zibilizazioa suntsitzen |
alderdi demokrata da esaten duena |
alderdi demokrata da esaten duena gobernuak bizkorragoa, altuagoa eta aberatsagoa egingo zaituela, eta zure lorategiko sasiak desagerraraziko dituela; errepublikarra da esaten duena gobernuak ez duela funtzionatzen, eta orduan, hautatzen dute eta esandakoa egiaztatzen du |
alderdiak taxien modura erabiltzen ditut: igo, ordaindu eta jaitsi egiten naiz |
anarkia ez da araurik eza, agintaririk eza da |
animaliei dagokienez, pertsona guztiak gara naziak; eurentzat, etengabeko Treblinka bat da |
animaliekiko ankerkeria gizakiekin anker izateko ikastaldia da |
antikomunista nintzen komunistak bazirenean |
apaizak ezkonduta ikusi nahi nituzke, eta ez bakarrik heterosexualak |
ardoak larriki hondatzen du edaten ez duenaren (adimen) osasuna |
arma-fabrikak, lagungarri al dira langabeziaren aurkako borrokan? |
arrakasta-mota bakarra dago: bizitza zure modura bizitzea lortzearena |
arretaz ibili zure desioekin; egia bihur litezke |
askok galtzen dituzte pozgarri xume guztiak, erabateko zorionaren zain |
asmo zuzenak... bide okerra zilegitzen du? Mila esker, Moggi |
asperkizuna gaixotasun bat da eta lana da bere sendabidea; gozamena aringarri bat besterik ez da |
astiro doana, onez eta urrunera |
atletarentzat dopaketa dena, horixe dira gezurra eta lapurreta politikariarentzat... neke handiz saihes daitekeena |
atsegina egiten ari zarenak ematen dizu, ez lortuko duzun emaitzak |
azken hiru hamarkadetan, merkatu-ekonomia bat edukitzetik ekonomia-gizarte bat izatera joan gara. Merkatu-ekonomia tresna baliotsua eta eraginkorra da produkzio-jarduera antolatzeko. \'Merkatu-gizartea\' berriz, guztia salgai dagoen leku bat da; bizimodu bat da, non merkatu-balioek bizitzaren arlo guztiak arautzen dituzten |
azken zuhaitza bota, azken ibaia pozoindu eta azken arraina harrapatzen duzuenean, orduan bakarrik ohartuko zarete dirua ezin jan dela |
ba al du zentzurik heriotz-zigorrak hortara zigortuak daudenentzat? |
bada benetan jende pobrea hor zehar; dirua besterik ez dute |
bada energia bat eguzkiarena baino garbiagoa, haizearena baino berriztagarriagoa; kontsumitu gabe uzten dugun energia da |
badago drogen kontsumoa gutxitzeko modu bat: drogak legeztatzea |
badira nerabezaro batzuk laurogeita hamar urterekin pizten direnak |
bagara, dagoeneko, hogei urte genituela borrokatu genuen guztia |
bai kulturaren merkataritzari, ez merkataritzaren kulturari |
balioez ari garela: dirua kutxa gotor batean daukagu; ametsak, berriz... tiradera batean |
bankuen negozioa gaizkiaren sorkuntza da eta haren fruitua bekatuzkoa da; bankariak dira munduaren jabe. Hura kentzen bazaie, baina, dirua fabrikatzeko ahalmena uzten bazaie, ziztu bizian erosiko dute berriz. Baina, botere hori kenduta, berriz, nirea bezalako dirutza handiak ke bihurtuko lirateke. Hori gertatuko balitz, mundu zoriontsuagoan eta guztiontzat hobean biziko ginateke; baina, bankarien esklabu izaten eta gure esklabutzaren gastuak ordaintzen jarraitu nahi badugu, utz diezaiegun diru fabrikatzen jarrai dezatela |
bat beste hizkuntza batean hasi orduko, aurpegikera aldatzen da, eskuen mugitzeko era eta gorputz-adierazpena aldatzen dira; beste pertsona bat zara |
batzuek uste dute talentua hereditarioa dela; gainerakoek ez dute haurrik |
batzuentzat elikagai dena beste batzuentzat pozoin mingotsa da |
batzuetan norbaitek bekatu bat aitortzen du meritua bereganatzeko |
batzuetan, entzungo badizute, beharrezkoa izaten da isilik gelditzea |
batzuetan, isiltasuna ez da hitza baino gutxiago adierazgarritasunean |
behar nautela behar dut nabaritu |
beharbada, gutariko hoberenak dira badakitenek ez dutela balio inguruan duten ezerezak baino gehiago |
benetako arrakasta ahal duzun pertsonarik onena izatera iristean datza |
benetako Unibertsitatea ez dago leku jakin batean; ez dauka jabetzarik, ez du soldatarik ordaintzen eta ez du ekarpen materialik jasotzen. Benetako Unibertsitatea adimen-jarrera bat da |
beren burua komentzitu dute gizakia, espezie guztien artean ankerrena, kreazioko erregea dela; gainerako izaki guztiak sortu omen ziren soilik berari elikadura eta jantzia emateko, torturatuak eta sarraskituak izateko |
Berlusconi eta beste txiki hori ikusten ditudanean, gizateriatik dimititzeko gogoa pizten zait |
bertutea: borondatearen aurkako ekintza |
bertuterik ez duen bakarra, bertuterik nahi ez duena |
bi modu daude nazio bat menderatu eta esklabo bihurtzeko: bata ezpataz, eta, bestea, zorraren bidez |
bi nortasun bizi biltzen direnean, substantzia kimikoek elkar uktitzen duteneko gauza bera getatu ohi da: erreakzoirik izaten bada, biak aldatzen dira |
bidaiatzeak jaio gineneko txoko kuttuna maiteago izateko soilik balio du |
bigarren iristeak esan nahi du galdu dutenetan lehena izatea |
bikotea hiru lagunek osatzen dute eta horietako bat ez da bertan egoten |
bizi dugun gizarte erotiko-publizitarioa buru-belarri saiatzen da desioa antolatzen, desioa neurriz kanpo garatzen, gogobetetzea esparru pribatuan gordetzen duen bitartean; gizarteak funtziona dezan, lehiak aurrera segi dezan, desioak hazi egin behar du, hedatu egin behar da eta gizakien bizia irentsi behar du |
bizia ikertzea izan dut jardunbidea eta ez dakit zergatik eta zertarako existitzen den |
bizitza ez da desioak imajinarazi dezakeen guztia barruan hartzeko bezain handia |
bizitza garunean bildutako irudi-multzoa besterik ez da; ez dago alderik gauza errealetatik datozenen eta barneko ametsetan sortutakoen artean, ezta batzuek besteen gainetik balioesteko arrazoirik ere |
bizitzaren onena ez da bilatzen, aurkitu egiten da |
bizitzea arriskugarria da |
borondate kolektiboaren desintegratze arriskutsu baten aurrean, moralaren beraren azken gordelekua den zuzentasunaren zentzua galduz kontzientzia zibikoa hondoratzen dela ikustean, gizartearen obligazioa da azken ondorioetaraino eustea, Piaveko frontean borrokan ariko bailitzan |
borrokatu behar dugun lehen mafia nork bere baitan daramaguna da; mafia gu geu gara |
botika modernoen erdiak leihotik behera bota genitzake; txoriek jan litzaketelako ez balitz |
botoa ematea da abdikatzea |
bozak ezertarako balioko balu, legez kanpo utziko lukete |
burokrazia: edozein irtenbiderako oztopoa |
burtsa-merkatua da ergelek beren dirua galtzen duten lekua |
coca cola osasuntsua da oso... EEBBetako ekonomiarentzat jakina |
damua da hurrengoan arrastorik ez uzteko erabaki tinkoa |
demokrata izateko optimista izan behar da, eta demokrata izaten jarraitzeko, umorista |
demokratikoa al da jendea zergak ordaintzera behartzea biztanleriaren %90ak zergarik ordaindu nahi ez duen herri batean? |
desiorik ez izatea da nire desio bakarra |
dirua da politikaren bular-esnea |
dirua hartzen ari den hainbesteko garrantzia ikusita, laster Kennedy aipatzen dugunean Onassisen emaztearen lehenengo senarra zela esango dugu |
disoluzioaren zati ez bazara, hauspeakinaren zati zara orduan |
disziplinarik ezari itsu-itsuan eta tinko heltzea izan da, garai orotan, gizaki libreen benetako indarra |
drogen salerosketa ezin legeztatu da diru gehiegi dagoelako tartean |
edertasuna begiratzen duenaren begietan dago |
edonon zaudela, ongi bazaude, hortxe duzu aberria |
egia aurkitu izanaren zeinurik nabariena da barne barea |
egia osoa azaltzeko bi modu besterik ez dago: anonimoki edo hil ostean |
egiten dugun itxura bera gara, beraz, kontu handia eduki behar dugu zer itxura egiten dugun |
egun bat egon behar luke, bat besterik ez, senatariak harrapatzeko debekualdia altxatzeko |
egungo musika bankariek eta kontulariek kontrolatzen dute; bete-betean borrokatu behar dugu joera hori |
ehun batailatan ehun garaipen lortzea ez da bikaintasun goiena; arerioa borrokatu gabe menderatzea da bikaintasun goiena |
Ekonomia Berria kontzeptu zoragarria da, dirua galduz aberastasuna sortzeko aukera ematen duena |
Eliza, askoren iritziz, fedearen eragozpenik handien ari da bilakatzen; beregan ez dute ikusten boterea erdiesteko giza grina besterik; kristautasun ofiziala kudeatzea aitzakia hartuta kristautasunaren benetako espiritua oztopatzen ari direla ematen duten gizonak soilik irudi zaizkie antzerkitxo bat egiten |
emakumeei gizon malenkoniatsuak gustatzen zaizkie; entzun egiten dietela uste dute |
enpresari bati bere diru-sarrerei buruz gezurrik ez esateko eskatzea, dentista bati fakturan iruzur ez egiteko eskatzea bezalakoa da. |
ergelak; ez dakite zenbateraino balio duen gehiago erdiak, guztiak baino |
ergelarena eginez adimen handia erakutsi du Pinochetek, adimen militar handia hain zuzen ere |
erlijioak, gaizkiak sekula asmatu dituen armarik indartsuenak dira |
erratzeko arriskurik hartuko ez baduzu, ez duzu inoiz ezer originalik egingo |
errazagoa da guztioi bigarren hizkuntzaren bat irakastea, itzuliko duen makina sortzea baino |
errealitatea alkohol-gabeziak eragindako irudipen bat da |
esan liteke askatasuna zer lauso bat dela; askatasun eza inola ere ez |
eskerrak Bush daukagun demokrazia defendatzeko |
esklaboak jabe bakarra du; askonahiak, berriz, bere ondasunak areagotzeko probetxugarri izan litezkeen pertsonak beste jabe ditu |
eskola, hezibide moduan, niretzat, hutsunea izan zen |
espero dezagun paraolinpikoetan dominak irabazi zituzten atleta \"normalek\" drogarik hartu ez izana |
espero dut ez naizela erlijiozale izatera heltzeko beste zahartuko |
esplotatzen gaituztenak gure hezitzaile sinesgarri izan al daitezke? |
eta lapur ez dezaten... dirua banketxeen esku uzten dute |
ez ahaztu inoiz guztiz berdingabea zarela; beste guztiak bezala |
ez bozkatu; adorea ematen die eta ez du beste ezertarako balio |
ez da bidezkoa droga askatasunez eskura daitekeen leku bakarra espetxea izatea |
ez da egia egun euritsuak okerrenak direna; horietan bakarrik ibil zaitezke burua gorantz, negarrez ari bazara ere |
ez da espezie indartsuena bizirauten duena, ezta bizkorrena ere, aldaketei hobekien egokitzen zaiena baizik |
ez da gizakia, mundua baizik, anormal bihurtu dena |
ez da heriotza saminena, baizik eta hil nahi izanda horixe ere lortzerik ez izatea |
ez da itzultzen idatzita dagoena, idazleak esan nahi zuena itzultzen da; horregatik ordenagailuek ez dute itzultzea lortzen |
ez da seme-alaba ez-legitimorik, guraso ez-legitimoak bakarrik dira |
ez dago aspaldi batean bezalaxe dagoen leku batera iritsi eta norbera zenbateraino aldatu den egiaztatzea bezalakorik |
ez dago atomoak eta espazio hutsa besterik; gainerakoa uste soila da |
ez dago ezer ezinezkorik, egin behar ez duenarentzat |
ez dago gizartea litzatekeen ezer; daude emakumeak, gizonak eta familiak; ezein gobernuk ezin egin du ezer pertsonen bidez ez bada, eta pertsonek beren burua zaindu behar dute ezer baino lehen |
ez dago inor gaur bertan hiltzeko posibilitateaz libre egoteko bezain gazte denik |
ez dago pazientea erabat osatuko dela ziurta dezakeen medikurik; baina, bistakoa da mediku orok ziurtatu behar duela erabateko arreta emango zaiola |
ez dakigu nork asmatu zuen ura, baina, ziur gaude ez zela arrain bat izan |
ez dio asko axola norekin ezkontzen den bat; hurrengo goizean, dudarik gabe, beste pertsona bat zela ohartuko da |
ez dugu ezagutza faltarik; ausardia falta dugu dakigun hori ulertzeko eta ondorioak ateratzeko |
ez dut bakarrik egon nahi; bakarrik egoten utz diezadaten nahi dut |
ez ezazu inoiz liburu bat bere filmean oinarriturik epaitu |
ez nahiz ezkorra; gaizkiarekin konturatzea, edonon dela ere, nire iritziz, optimismo mota bat da |
ez nau inork hobeto orrazten haizeak baino |
ez zaitu inoren esana gezurtatzeak gehiago beldurtzen, zuk esana gezurtatzeak baino |
ez zalantzarik egin pertsona kontziente eta ausartek osatutako talde txiki batek mundua alda dezakeela |
ezein gobernuk ez du oso luze tinko iraungo, egundoko oposizio bat ez badu |
ezein teoria demokratikok ez du zalantzan jartzen diktaduraren ezaugarrietako bat informazioa monopolizatzea dela |
ezerk ez zaitu kodiziak baino gehiago pobretzen |
ezin aldatu dut iragana, baina nire oroipenak alda ditzaket |
ezin esan duzu zibilizazioak aurrera egiten ez duenik, gerra berri bakoitzean era berri batez akabatzen baitzaituzte |
ezin jasan duzula gezurra esatea? Bada, ez galdetu |
ezkertiarra izateak zergak ordaintzea esan nahi al du |
farmazia-konpainiak trebeagoak dira existitzen diren botikei egokituriko gaixotasunak asmatzen, existitzen diren gaixotasunei egokituriko botikak asmatzen baino |
fatalista baldin bazara, zer egin dezakezu horri buruz? |
futbola ez da hil ala biziko kontua, hori baino askoz ere garrantzitsuagoa da |
gaisoari bizia salbatzeko organoak eman badaitezke, goseak hiltzen dagoenari bizia salbatzeko ezin al dira proteinak eman? |
gaizki egindako itzulpena itzulpen ere ez da |
galtzen dakiena garaile |
garai bat amaitutzat eman daiteke garai horretako ilusio nagusiak itzali direnean |
gaur egungo alderdi politikoak botere- eta elkarbabeskeria-makinak dira, batik bat |
gaur egungo kixoteak ez dira haize-erroten kontra borrokatzen, euren alde baizik |
gauza eginezinak errazagoak dira egingarriak baino |
gauza izugarri onak egin daitezke meritua nork bere buruari eman nahi ez dionean |
gauzak okerreko bidetik doazenean, ez joan gauzekin batera |
gazteek euren etorkizunean jartzen dute ilusioa; zaharrek, berriz, euren iraganean |
gerra da bakea odola isurarazten bilatzea; bakea da borrokan odolik isurarazi gabe jarraitzea |
gezurtapena bi aldiz ematen den albistea da |
giza espeziearen eboluzioa ez da etxabereen antzera hamar mila urtean burutuko, baizik eta, basabereak legez, milioi bat urtean; izan ere, gizakia basapiztia baita eta izango da beti |
gizadia ez da errealitate gehiegi jasateko gauza |
gizaki batzuek salbu, animalia guztiek dute arima |
gizaki ona zarelako munduak ongi tratatuko zaituela uste izatea, barazkijalea zarelako zezena oldartuko ez zaizula pentsatzea bezalaxe da |
gizakia da dabilen lurra |
gizakia erabat baldintzatzen du lan-antolakuntzaren portaera produktiboak; eta, lanetik kanpo ere, larruazal eta buru berbera ditu |
gizakiak beti dira egiazaleak; egiazaletasun mota aldatzen dute, hori da dena |
gizakiek bi jokamolde bakarrik dute: arduragabetasuna eta izua |
gizon batek ez du zuhaitza beretzat landatzen; geroarentzat landatzen du |
gizon batek jakinduria hartzen du, bere ezjakintasunaren gutxi gorabeherako sakonera neurtzen hasten denean soilik |
gizon bati hitz egiten badiozu ulertzen duen hizkuntza batean, burura helduko zaio; bere hizkuntzan egiten badiozu, bihotzera helduko zaio |
gizon burugabea eta zentzuzkoa bereizten dituena da, lehenak kausa batengatik harro hiltzeko irrika duela eta bigarrenak, berriz, arrazoi beragatik apal bizitzeko xedea duela |
gure buruaz ahanzten garenean egiten ditugu gogoratzea merezi duten gauzak |
gure politikari asko guztiz ezgauza dira; gainerakoak edozertarako gauza dira |
gure zibilizazioaren adierazle tragikoetariko bat dugu gerra baino negozio errentagarriagorik ez izatea |
guztiok dugu elkarren berdina guztiok ezberdinak garela |
guztiok egiten dugu irribarre hizkuntza berean |
guztiok errinozeroekin kezkatzea, tira... baina, potrozorriak ere desagertzeko zorian daude |
hain adimentsua bazara, nola liteke zu aberastu izatea? |
hain dut maite Alemania, nahigo dut bi izatea |
hain zen ederra, Pisako dorrera hurbiltzea debekatu zioten |
harreman platonikoak izan daitezke, horixe bai! Baina senar-emazteen arten soilik |
herentziazko gaixotasuna da bizitza |
herri honen ugazabek badazaute egia: amets amerikarra deritzate, batek lo egon behar baitu sinesteko |
herrialde batzuk pobreak eta handiustekoak dira eta euren arazoak laguntzarik gabe konpondu nahi lituzkete; baina, zorionez, multinazionalek ezin dute euren aldeko neke hori guztia hartu gabe egon |
heziketaren bitartez erabakitzen dugu gure seme-alabak behar adina maite ote ditugun gure mundutik ez kanporatzeko beren zorira utzita, edota haien eskuetatik aukera ez kentzeko beren kabuz egin dezaten zer edo zer, guk imajinatzen ez dugun zer edo zer; maite ote ditugun haiek garaiz prestatzeko behar adina, mundu komun bat berritzeko zeregina bete dezaten |
hirigintza da kapitalismoak natur eta giza ingurumena bereganatzea; eta, bereganatze horretan, nola ez dominazio absolutu gisa garatu denez, espazio guztia haren dekoratutzat berregin ahal eta behar du orain |
hiritarren ezaxolakeriak, koldarkeriak eta oportunismoak demokrazia birrintzen dute, jauntxoek eta diktadoreek baino areago |
hirugarren milurteko gizonak izango ditu Bushen kultura, Berlusconiren ondradutasuna eta Putinen onberatasuna |
historia oro da historia garaikide |
historialariek agirien bidez diote gezurra; nobelagileek asmamenaren bidez |
hitz baten esanahia adierazteko beste hitz batzuk erabili behar dira eta, horien esanahia, berriz, beste hitz batzuez; eta, horrela, amairik gabe. Komunikazioa irudipen bat da |
hitz egitea itzultzea da, entzutea itzultzea da, irakurtzea itzultzea da, idaztea itzultzea da, pentsatzea itzultzea da; pertsona guztiek itzultzen dute, itzultzaile batzuek ezik |
hitzek daukate entzuten dituenak ematen dien balioa |
hizkuntza, pentsamena bere formarik sinpleenera bihurtzea baino ez da |
hiztegi onak ispiluak bezalakoak dira: ondo erabiltzen jakinez gero, lehendik ere susmatzen zenuena aurki dezakezu bertan |
ideiak armak baino ahaltsuagoak dira; ez genuke onartuko gure etsaiek armak izatea, zergatik onartu behar genukeen, beraz, ideiak izatea? |
ideologia pentsamenduaren kartzelaririk gupidagabeena da |
ilunabarrerantz ibiliz bakarrik aurkituko duzu egunsentia |
ingelesaren bi hitz ederrenak dira \'erantsitako txeke\' |
inor aipatzekotan alderdi bietatik estatu terrorista gisa, hori Israelgo gobernuarena da, hark sarraskitzen baititu babesik gabeko arabiar errugabeak lurralde okupatuetan |
inork ere ezin sentiarazi dizu gutxiago zarenik, zure baimenik gabe |
inork ez du hiztegia kontsultatzen hitz egin aurretik |
Interneteko kolosoak gero eta bitartekariago dira ekoizleen eta kontsumitzaileen artean |
iraintzen duten hitzak gure ezjakintasunaren alaraua dira |
iritsiko da eguna non irudiek ordeztuko duten gizakia eta, honek ez du beharko izan, baizik eta begiratu; bizidunak izateari utziko diogu, begidunak izateko |
irrikan gaude noiz helduko den eguna, non eurei, gure hildakoei esan ahal izango baitiegu hiru gauza: ez genuela amore eman, ez ginela saldu, ez geniela huts egin |
israeldarrek, nazitzat salatzerik nahi ez badute, naziek bezala jarduteari utzi besterik ez dute egin behar |
istorio batek bi bertsio kontrajarri dituenean, okerren irten den jendearena sinestea izaten da zuhurrena |
itzulpena ahalik eta irakurketa geldoena eskaintzen eta inposatzen duen esperientzia da; kasik, testuaren espazio fisikoan barrena egindako bidaldia, bertako ibarretan, lautadatan eta mendietan barrena |
izan argi eta esplizitu zure abokatuarekin; arduratuko da bera guztia nahasteaz |
izugarrizko ezagutza metatu behar da norberaren ezjakintzasuna ulertzera iristeko |
Jainkoak, koma batek bezala, dena alda dezake |
jazarpenik pairatzen ez duen eta, gainera, burgesiaren babesaz eta pribilegioez baliatzen den eliza, ez da Jesu Kristoren benetako eliza |
jendeak uste du libre dela, baina hori uste izateko bakarrik da libre |
justizia ez da indartsuenari komeni zaiona besterik |
kale-neskak dira telebistakoak imitatzen dituztenak, ala alderantziz da? Ala, besterik gabe, aholkulari berberak dituzte? |
kanpaina politiko batek, edozein gizaki zintzok ordain dezakeenak baino askoz ere kostu handiagoa du |
kazetaritza onak hozka egin ahal eta behar dio jaten eman nahi dion edozein eskuri |
kirolean droga gehiagorik ez, ken ditzatela kontrolak |
klaseen arteko gerra da; nirea ari da garaitzen, baina ez luke horrela behar |
kongresurik onena daukagu diruz eros daitezkeenen artetik |
konstituzioa jendea asmo onen arriskuetatik babesteko sortu zen |
kozinatzea ekintza politiko bat da; korporazioei gure ordez kozinatzen uzten diegunean, kontrola galtzen dugu; oso fede ona behar da zintzo arituko direla sinesteko, eta eskainiko diguten haragia benetan haragi izango dela uste izateko |
kuban ez dira giza eskubideak errespetatzen, Guantanamon izan ezik |
kultura irakasleek maneiatzen duten tresna da, irakasleak fabrikatzeko, eta irakasle fabrikatuek beste irakasle batzuk fabrikatzeko |
kultura merkagai bihurtu bada ez da harritzekoa gizakia neurri horretara iritsi izana |
larruzko berokia: animaliaz aldatutako larrua |
lehen ez zitzaion inori askatasunez pentsatzen uzten; orain baimenduta dago, baina ez da inor pentsatzera ausartzen; gaur egun, jendeak, ustez pentsatu behar duena besterik ez du pentsatu nahi eta, horri, askatasuna deitzen diote |
liburu guztien jakinduria zeukan liburua laguntza eske ari zen, saguak marraskatzen jan ez zezan; eta saguak barre egiten zion |
liburuetan baino gehiago aurkituko duzu basoetan; zuhaitzek eta harkaitzek irakatsiko dizkizute ezein maisuk esango ez dizkizunak |
lizunki erdietsiko diren irabazien itxaropena da hondamenaren hastapena |
lotsa ahaztuta dugun printzipio kontu bat da |
luzatzen dena ez da bizitza, zahartzaroa baizik |
mafia ez da italiarrek bakarrik duten arazo bat, ezta Italiaren hegoaldean laborari atzeratuen eta azpigarapenaren ingurukoa ere; aldiz, Europa osoaren arazo bat da |
mafiak hasiera bat izan zuen eta amaiera ere izango du |
mafiak ikastetxeetako ateetan droga oparituz inbertitzen badu, zergatik ez dute argitaratzaileek gauza bera egiten liburuekin? |
maitasuna zigor bat da; bakarrik egoteko gauza ez izanagatik gara zigortuak |
maitasunak lizuna eta gezurtia izateko eskubidea du; betiere, egiazkoa bada |
maitemintzea tabernako zerbitzarien gauza da |
medikuaren eginkizun nagusienetako bat jendea botikarik ez hartzeko hezitzean datza |
mendebaldeko munduaren historia sozialaren zati handi bat izan da, azken hiru hamarkadetan, ongi funtzionatzen zuena ongi saltzen zenaz ordeztea |
meritu handi bat du gizarteak: bakardadea estimatzera eramaten gaituela |
mesedegarri da gogoan izatea zuhurkeria beti izan dela bertutearen arerio; nekez landuko baitu izen ona bere onura gehiegi bilatzen duenak |
Meskimenen legea: sekula ere ez dago itzulpen on bat egiteko adina astirik, baina beti dago berregiteko beta |
milaka pertsona dabil hor zehar, garrasi etsi batean itota bizitzen, gorroto dituzten jardunetan ordu luze eta astunak lanean ematen dituztenak, behar ez dituzten gauzak erosi eta gustuko ez dituzten pertsonei erakutsi eta haiek txunditzeko |
monogamia gure zibilizazio mendebaldarraren asmakeria bat da, erakunde zibilei nolabaiteko ordena bat emateko asmatua -ordena zuhrra, bestetik-. Ez du zerikusirik giza izaerarekin. Edonori egiten diot erronka, ezetz benetan monogamoa den norbanakorik aurkeztu |
monpolioa edo ondasun gehienak gutxi batzuen eskuetan egotea maldizio bat da gizateriarentzat |
moralaren arazoa aspaldidanik existitzen da, baina, orain arazo politikorik nagusien eta garrantzitsuen bihurtu da, arazo hori konpontzearen baitan berreskuratuko bailitzateke erakundeen, herrialdearen gobernagarritasunaren eta araubide demokratikoaren bideragarritasunarenganako fedea |
mundua ez da ikuskizuna, gudu-zelaia baizik |
mundua Gazan giza eskubideen aurka egiten ari diren krimen izugarriaren lekuko da; ia milioi eta erdi pertsona baitaude han atxilotuta, kanpoko munduarekin loturarik gabe. Basaki zigortzen ari dira herri oso bat |
neba-arrebarik ez dutenen ametsa da guztiok neba-arrabak izan gaitezela |
neu naiz estatua |
nire optimismoaren oinarria da zibilizazio hau gainbehera datorrela jakitea; pesimismoarena, berriz, gu ere herrestan eramateko egiten duen guztia |
nire ustez, mundu honetan, garrantzia duena ez da non gauden, baizik eta norantz mugitzen garen; batzuetan, haizea alde dugula nabigatzen dugu eta, beste batzuetan, kontra dugula, baina, nabigatu egin behar dugu eta ez jitoan egon edo aingura bota |
nola jakin daiteke Lyndon Johnson gezurretan ari ote den? Nahiz eta belarriak mugitu, horrek ez du esan nahi gezurretan ari denik; bekainak goratzen baditu ere ez du zertan; ezpainak mugitzen baditu, ordea, gezurretan ari da |
nor bere buruarekin ongi dagoenean, bidaiatzea beste leku batean egotea da, baina, ez urruti egotea |
oinak pausatzen ditudanean, nire garuna ere geratu egiten da |
olgatzea, ia beti, aspertzeko moduz aldatzea izaten da |
optimista da emakume batek, telefonoz ari denean, \'adio\' esan duelako hizketa amaitu duela uste duena |
oroipenak botilan jalkitzen den ardoa bezala dira: garden geratzen da eta jalkinak hondoan egoten dira; ez zaio botilari zertan eragin behar |
pentsamenduek atzera egiten dute, objektuek aurrera |
pertsona jantziek bakarrik maite dute ikastea; ezjakinek nahiago dute irakatsi |
pertsona juridikoen giza eskubideak dira errespetatzen direnak |
petroliorik duten bitartean, ez da bakerik izango Ekialde Ertainean |
planeta salbatzeko kontzertu bat... Titanic dakarkit gogora |
poesia da ogia bezala, guztiona |
politika arte sotila da, zeinaren bidez lortzen diren pobreengandik botoak eta aberatsengandik finantzabideak, batzuek besteengandik babestea promestuta |
politikan, ezer esan dadila nahi baduzu, eska iezaiozu gizon bati; ezer egin dadila nahi baduzu, eska iezaiozu emakume bati |
politikari bat da bere herriaren alde zure bizitza emango duen morroi bat |
politikari bati hiriko giltzak eman ordez, hobe litzateke sarraila aldatzea |
politikari bufoiekin gertatzen den arazoa da hautatu egiten dituztela |
politikariak alde guztietan dira berdinak; ibairik ez dagoenean ere zubia eraikiko dutela promesten dute |
politikariak dira tunelaren amaieran argia ikusten dutenean tunel gehiago erosten duten pertsonak |
porrot handiak jasateko arriskua hartzen dutenak bakarrik iristen dira lorpen handiak erdiestera |
presidente izateko prest agertzen den iparramerikar oro, automatikoki, eta definizioz, horretarako ezgaitu behar litzateke |
primate antropoideek eta babuinoek ez dute hitz egiten, hala egingo balute, gizakiek lan egitera behartuko bailituzkete |
prohibizionismoak ez du arazoak besterik ekarri |
sadam gabe munduak hobera egin du. Zer ez litzateke izango Bush gabe! |
Satan, orain, maltzurragoa da; eta, tentatzeko, pobreak sortu ordez, aberatsak sortzen ditu |
sozialismoa bizikletaz soilik hel daiteke |
tentazioak, aukera onak ez bezala, beti agertzen zaizkigu bigarren aldi batez |
traidorea da alderdi bat utzi eta beste batean sartzen dena; konbertitua da alderdi bat utzi zurean sartzen dena |
turismo egitea, etxera itzultzeko grinaren bila oso urrun bidaiatzea da |
tximu amerikarra brandyarekin mozkortuko balitz, ez luke berriro ere edango; beraz, gizon gehienak baino jakintsuago da |
ugaritasuna dagoen bitartean, pobrezia gaitz onartezina da |
ugaritik falta, urritik sobera |
une jakin batean, zerbaitek berriro funtziona dezan, guztia galtzeko arriskua hartu behar da |
urte askoan bizitzeko saihestu beharreko gauza bakarra bizitza da |
uste dugu hitzak kontrolatzen ditugula, baina, hitzek kontrolatzen gaituzte |
uste dut Kissinger dela planetan aske dauden gerra-kriminaletan handiena |
ustelkeria eta zaborra berdinak dira, egunero ezabatu behar dira |
utz iezadazue nazio bateko dirua jaulkitzen eta kontrolatzen, eta ez zait axola izango legeak nork egiten dituen |
Wall Streetekin konparatuz gero, Las Vegas iraindua senti liteke; Las Vegasen, jendeak ongi ezagutzen ditu bere probabilitateak; Wall Streeten, berriz, probabilitateak maneiatu egiten dituzte, jokatzen ari zaren bitartean |
XXI. mendeko analfabetoak ez dira izango irakurtzen eta idazten ez dakitenak, baizik eta ikasi, ikasia ahaztu eta berriro ikasi ezin dutenak |
zentzuzkoa al da \"derrigorrezko hezkuntza\"z mintzatzea? |
zer amaituko ote da lehen, airea ala petrolioa |
zeren zain dago UNESCO planeta osoa gizadiaren ondare deklaratzeko? |
zerga-paradisuetan zergak ordaindu nahi dituztenek soilik bizi beharko lukete, hain dira txikiak leku horiek... |
zerk klonatzen du gehiago, genetikak ala telebistak |
zertan xahutu dirurik zuhaitz genealogikoa egiten? sartu politikan eta zure arerioek egingo dizute |
zientzia ez da guztiz doia, baina, horrek ez du erlijioa behar duzula esan nahi |
zigarroak kaltegarriak direla agerikoa izanik, nola liteke berauek saltzea baimenduta egotea? |
ziniko bakoitzaren barruan idealista desengainatu bat dago |
zirkua globalizatu dugu; baina, ogia ez |
Zoriona topatzeko, nahitaezkoa da zorion bila ez ibiltzea |
zorionak eta urte berri on |
zorionekoa esker onik espero ez duena, ez baitu desilusiorik izango |
zubi baten eskudelean paratu eta ibaiari zure azpitik geldiro iragaten begiratuko bazenio, bat-batean, jakin beharreko guztia zenekike |
\'heziketa\' deitu ohi zaionaren zati handiegi bat errealitatearekiko isolamendu garestiegi bat besterik ez da |